Bidasoko trena

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Bidasoko trena Irun (Gipuzkoa) eta Elizondo (Baztan, Nafarroa) lotzen zituen trenbide estuko burdinbidea izan zen, 40 urtez martxan ibili zena XX. mendearen lehenengo erdialdean.

Irun eta Elizondo arteko ibilbideak 52 kilometrotako luzera zuen, 11 tunel eta 22 zubi gurutzatzen zituelarik. Gipuzkoan 7 geltoki zituen eta Nafarroan 16 (1930eko hamarkadan 19 bihurtuko zirelarik).

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasieran burdin mea garraiatzeko sortu bazen ere (1888. urtean onartu zen jatorrizko proiektua, Endarlatsa eta Irun artean), 1916. urtean Elizondo eta Irun lotuko zituen bidaiari eta ondasunak garraiatzeko linea hasi zen martxan. Jatorrizko linea The Bidasoa Railway and mines enpresak kudeatzen zuen eta ondasunak zenbaitetan eskuz aldatu ondoren, Compañia de los Ferrocarriles del Bidasoa izan zen behin betiko proiektua kudeatuko zuena. Proiektuak Iruñera luzatzeko baimena bazuen ere, luzaketa hau ez zen inoiz eman, eta Nafarroako hiriburua Gipuzkoarekin konektatuko zuena Plazaolako trena izan zen.

1920. urtean izan zituen bidaiari gehien trenak, 171.000 guztira. Hamalau urte geroago, ordea, erdira baino gehiago jaitsi zen kopurua (78.000). Ondasunen garraioa ere gainbeheraren lekukoa izan zen: 1924. urtean 77.000 tona garraiatu ziren eta bederatzi urte geroago, 14.000 bakarrik. Erabilera gero eta gutxiagoak zekarren krisian murgilduta, 1953ko uholdeek gogor jo zioten zerbitzuari, azpiegitura kaltetuz. Hiru urte beranduago, 1956ko abenduaren 31an, behin betiko itxi zen trena.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]