Bizia Artizarrean

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pioneer Venus Orbiter zundak 1979an egindako argazkia.

Artizarrean bizia egon zitekeela aspalditik pentsatutako gai bat da[1], baina 1960ko hamarkada eta gero, Artizarra ikertzen hasi zenean, egoera muturrekoa zela ikusi zen Lurrean dugun biziaren antzeko zerbait egoteko.

Artizarra Eguzkitik Lurretik gertuago egonik, gainazaleko tenperatura 735 K hartzen dituela ikusirik, presio atmosferikoa Lurrean baino 90 aldiz handiagoa dela ikusita, eta berotegi-efektuaren inpaktu handiaren ondorioz, uretan oinarritutako bizia ez da batere probablea. Zientzialari batzuek espekulatu dute mikroorganismo extremofilo termoazidofiloak egon daitezkeela Artizarreko atmosferaren goiko aldeetan, tenperaturak baxuagoak diren guneetan[2][3][4].

Venera, Pioneer Venus eta Magellan misioen analisietan karbonilo sulfuroa, hidrogeno sulfuroa eta sufre dioxidoa aurkitu zen goi-atmosferako zona batzuetan. Venerak kloro toxiko kopuru handia aurkitu zuen hodeien azpian[5]. Karbono sulfuroa zaila da sortzen modu inorganikoan, baina bulkanismoaren ondorioa izan daiteke[6]. Azido sulfurikoa goi-atmosferan sortzen da Eguzkiaren ekintza fotokimikoaren ondorioz, karbono dioxidoa, sufre dioxidoa eta ur lurrunean eragitean[7]. 2019ko abuztuan astronomek aipatu zuten atmosferan ematen ziren epe luzeko albedoaren aldaketak "absortzio ezezagunekoak" zirela, eta hauek izan zitezkeela edo kimikoak edo goi atmosferan bizi ziren mikroorganismo kolonia handiak[8]. 2020ko irailean fosfanoa aurkitu zela iragarri zen, modu abiotikoan sortzea zaila izan daitekeen konposatua[9].

Artizarraren kolonizazioa posible egiteko Artizarraren terraformazioa proposatu dute, edo atmosferan hegan egiten duten kolonietan oinarritutako zibilizazio batean[10].

Ikuspegi historikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artizarrean egon zitekeen bizia zientzia-fikzio eta komikietako gai bat izan zen XX. mendearen lehen erdian, benetako muturreko egoera zein zen ezagutu aurretik.

Artizarrean bizia egoteko aukerari dagokionez, Marten bizitzeko hipotesiari dagokionez baino askoz gutxiago espekulatu da. 1870ean, Richard Proctor britainiar astronomoak Artizarrean bizitzeko aukera baieztatu zuen, bere ustez ekuatoretik gertu zeuden eremuak beroegiak izango ziren, baina poloetatik gertu bizitzeko moduak egon zitezkeela onartu zuen. Svante Arrhenius (1903ko Kimikako Nobel Saria) suediar kimikariak Artizarra planeta berde eta heze bezala deskribatu zuen 1918an, non bizitza Lurraren aro karboniferoaren antzekoa izango zen. Horrela, zientzia-fikzioan, Venusiar hitza jaio zen estralurtar bizimodu hipotetiko bat deskribatzeko, Artizar planetan jatorria izango zena.

Hala ere, 1950eko hamarkadaren amaieratik aurrera, gero eta ebidentzia argi gehiago agertu ziren Artizarrean muturreko klima baten nagusitasunari buruz, lurrazalean 500 °C inguruko tenperatura sortzen duen berotegi-efektuaren inpaktuarekin. Atmosferan, hodeiek azido sulfurikoa dute, eta gainazalaren mailan presio atmosferikoa 90 barekoa da, Lurrekoa baino ia 100 aldiz handiagoa eta lurreko ozeanoetan 1.000 metrotik gorako sakoneran dagoenaren antzekoa. Egoera honetan, eta Artizarreko klimatologiaren ezaugarri gero eta etsaitsuagoen aurrean, bizi aukerak, Artizarraren azaleratik erabat baztertuak izan ziren. Hala eta guztiz ere, oraindik ere badaude aukera horren aldeko iritzi batzuk.

1967ko irailean, Carl Saganek eta Harold Morowitzek Artizarreko bizi-aukerei buruzko azterketa bat argitaratu zuten Nature aldizkarian.

Gaur egungo ikuspegiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artizarraren atmosferari buruzko ikerketek aurkitu dute bertan bizia ezagutzen dugun bezala egotea ia ezinezkoa dela. Venera, Pioneer Venus eta Magallaes misioen datuen analisian hidrogeno sulfuroa () eta sufre dioxidoa () aurkitu dira elkarrekin goiko atmosferan, baita karbonilo sulfuroa ere (OCS). Lehenengo biak elkarren artean erreakzionatzen duten gasak dira, eta horrek esan nahi du zerbait egon behar dela gasak sortzeko. Gainera, karbonilo sulfuroa esanguratsua da, oso zaila baita bitarteko ez-organikoekin ekoiztea. Lurrean, konposatu hau "bizitzaren adierazle argitzat" hartuko litzateke. Gainera, askotan ez da kontuan hartzen Venera zundetako batek kloro kantitate handiak detektatu zituela hodeien estalkiaren azpian[11].

Mikrobioek, egonez gero, Eguzkiak igorritako argi ultramorea energia iturri bezala erabil dezaketela proposatu da, planetatik hartutako UV argazkietan behatutako marra ilunentzako azalpen bat izan daitekeena[12][13][14]. Hodeien estalkietan ere detektatu dira hodeien partikula handi eta ez-esferikoak. Bere konposizioa oraindik ezezaguna da.

Gaur egungo planetaren klimak bizia sortzeko edo mantentzeko duen etsaitasunari buruzko ahobatezkotasuna gorabehera, azken urteetan bi hipotesik iradoki dituzte Artizarrean bizia izateari buruzko aukerak. Azken aurkikuntzek Artizarrean fosfina detektatu dute, Lurrean mikrobioek sortzen duten molekula bat da, planetako bizitzaren existentziaren ideia iradokitzen duena. Ez da ezagutzen kopuru horretan sor dezakeen modu abiotikorik[15][9][16].

Panspermia eta Artizarra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Panspermia»

1997an, David Grinspoon planeta zientzialariak "Venus Revealed" (Venus errebelatua) izeneko liburu bat argitaratu zuen, Artizarra, Eguzki-sistemaren hasierako garaian, garai hartan Lurrean eta Marten zegoena baino klima atseginagoa eta bizitzarako egokiagoa zuela iradokitzen zuena. Artizarrean lehorreko bizitza sortu zenik ondorioztatu ez bazuen ere, garai hartatik Artizarrean oraindik karbonoan oinarritu gabeko bizimoduak irauteko aukera zabalik utzi zuen[17].

Eguzki Sistemaren lehen garaietan, Artizarrean, Lurrean eta Marten, jatorrizko zopetan, bizitzarako bizirik dauden elementu organikoak aurki litezke, dakiguna gaur egun Lurrean ager daitekeen bezala. Bere teoriek ez dute baztertzen planeta batean dagoen materia organikoa, meteorito inpaktuen eraginez (bere garaian ALH84001 meteoroak egin zezakeela uste izan zen bezala), planeta batetik bestera bidaiatu ahal izatea. Horrela, Lurreko bizitza berez agertu ez bazen, Artizarrak "kutsatu" egingo zuen.

Iraganeko bizi posiblea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Onargarria da proposatzea ur likidoa bere gainazalean existituko balitz, berotegi efektuak planeta berotu baino lehen, mikrobioen bizitza Artizarrean sor zitekeela, baina ez zela gehiago existituko[18]. Lurrera ura eraman zuen prozesua eremu bizigarritik gertu zeuden planeta guztietan ohikoa izan zela onartuz, bere azaleran ur likidoa 600 milioi urtera arte existitu zela uste izan da, Bonbardaketa Berantiar Handia gertatu eta gutxira, denbora nahikoa izan daitekeena bizitza sinplea sortzeko, baina kopuru hau milioi urte gutxi batzuetatik milaka milioi gutxi batzuetara alda daiteke[19][20][21][22][23]. 2019ko iraileko ikerketa berriek ondorioztatu zuten Artizarrak azaleko ura eta bizitzeko moduko baldintza izan zezakeela 3.000 milioi urtetan, eta egoera horretan egon zitekeela duela 700 eta 750 milioi urte bitartean[24]. Honek ere denbora nahikoa eman zezakeen mikrobioen bizitza airekoa izateko eboluzionatzeko[25].

Are gehiago, iradoki da bizitza konplexuak lehenago eboluzionatu zuela Artizarrean Lurrean baino, eta Kanbriar eta Ordoviziar aroetan Artizarraren organismoak asteroideen bidez transferitu zirela Lurrera. Teoria hau, oso garatua dagoen bizitzaren pultsu patroiarekin bat etor liteke, oso azkar agertzen, dibertsifikatzen eta iraungitzen dena Kanbriar eta Ordoviziar aroetan zehar, eta aldi honetan zehar agertu zen barietate genetiko harrigarria ere azaltzen du[26].

Oso analisi gutxi egin dira Artizarraren gainazaleko materialari buruz, eta, beraz, litekeena da iraganeko bizi-frogak aurkitu ahal izatea, inoiz existitu bazen ere, Artizarraren gainazalaren egungo muturreko baldintzak jasateko gai den zunda batekin. Azken 500 milioi urteetan planetan egon diren baldintzak jakinda, ez da oso probablea 500 milioi urte baino gehiago dituzten arrokak aurkitzea, bereziki tremolita minerala dutenak.[27][28]

Bizia fikzioan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Artizarra#Artizarra_kulturan»

Artizarra planeta fisiko bat zela ikusterakoan, eta atmosfera sendo bat duela ikusita, zientzia-fikzioan espekulazio ugari egon dira Artizarraren inguruan. Zientzialari batzuek proposatu zuten Pantalasa moduko bat izan zitekeela, uharte batzuekin. Olaf Stapledonek 1930ean Last and First Men idatzi zuen, ozeanoz betetako planeta gisa. C. S. Lewisek idatzitako Perelanda edo Isaac Asimovek 1954an idatzitako Lucky Starr and the Oceans of Venus ere kanbriar estiloko planeta ozeaniko batenak dira, bizi urtarrez beteta[29].

1918an Svante Arrhenius Kimikaren Nobel sariak proposatu zuen Artizarra hodeiez inguratuta bazegoen, derrigorrez ura egon behar zela. Planetan padura ugari egongo zirela pentsatu zuten, euri handia egiten zuen lurraldea[30]. Oihan-tropikalak landare haragijaleekin pentsatu zituzten zientzia-fikziozko idazle askok. Edgar Rice Burroughsek 1930eko hamarkadan "Venus series" izenekoak eginzituen, Amtor izeneko fikziozko Artizarra. Robert Heinleinen Future History series eta Henry Kuttnerren Fury serieek Arrheniusen ikuspegia fikziora eraman zuten. Ray Bradburyren "The Long Rain" eta "All Summer in a Day" istorioak ere etengabe euria egiten zuen planeta imajinatu zuen. Perry Rhodanek oihan-tropikala zen Artizarra irudikatu zuen[29].

Hodeiez estalitako mundu horretan atmosferak ur guztia batzen zuela eta lurrean harea-ekaitzak zituen planeta lehor bat ere proposatu zuten[30]. 1922an Charles Edward St. Johnek eta Seth B. Nicholsonek ez zuten aurkitu atmosferan dagoen oxigenoa espektroskopia bidez, eta proosatu zuten basamortua izan zitekeela planeta. Ikusepspegi honek ez zuen hainbeste arrakasta izan zientzia-fikzioan, baina Poul Andersonen The Big Rain eta Frederik Pohl eta Cyril M. Kornbluthen The Space Merchants lanetan ikuspegi hau jorratzen da.

Venera programaren ostean Artizarraren errealitatea zein zen ikusi zen, eta dagoeneko bizitza zaila zela ikusi zuten zientzia-fikzio idazleek. Aurreko ikuspegiak jorratzen jarraitu bazuten ere, ikuspegi berri bat ere sortu zen: terraformazioa lantzen zuen generoarena[31]. Horren adibideetako batzuk Arthur C. Clarkeren 3001: The Final Odyssey edo Star Trek, Exosquad, Mark Brandis komikiak edo Venus Wars manga lirateke.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Richard., A.,. (2012). Other worlds than ours.. Hardpress Publishing ISBN 1290386153. PMC 940844465. (Noiz kontsultatua: 2018-10-13).
  2. (Ingelesez) Clark, Stuart. «Acidic clouds of Venus could harbour life» New Scientist (Noiz kontsultatua: 2018-10-13).
  3. (Ingelesez) Venus clouds 'might harbour life'. 2004-05-25 (Noiz kontsultatua: 2018-10-13).
  4. Dartnell, Lewis R.; Nordheim, Tom Andre; Patel, Manish R.; Mason, Jonathon P.; Coates, Andrew J.; Jones, Geraint H.. (2015-09). «Constraints on a potential aerial biosphere on Venus: I. Cosmic rays» Icarus 257: 396–405. doi:10.1016/j.icarus.2015.05.006. ISSN 0019-1035. (Noiz kontsultatua: 2018-10-13).
  5. Harry., Grinspoon, David. (1997). Venus revealed : a new look below the clouds of our mysterious twin planet. Addison-Wesley Pub ISBN 0201406551. PMC 35285447. (Noiz kontsultatua: 2018-10-13).
  6. H.,, Seinfeld, John. Atmospheric chemistry and physics : from air pollution to climate change. (Second edition. argitaraldia) ISBN 9781118591369. PMC 234085040. (Noiz kontsultatua: 2018-10-13).
  7. esa. «Acid clouds and lightning» European Space Agency (Noiz kontsultatua: 2018-10-13).
  8. (Ingelesez) «Could microbes be affecting Venus’ climate? | EarthSky.org» earthsky.org (Noiz kontsultatua: 2020-09-14).
  9. a b Ana, Galarraga Aiestaran. (2020-09-14). «Fosfina detektatu dute Artizarraren atmosferan» Zientzia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-09-15).
  10. (Ingelesez) «Why We Should Build Cloud Cities on Venus» Motherboard 2015-02-02 (Noiz kontsultatua: 2018-10-13).
  11. Grinspoon, David Harry.. (1997). Venus revealed : a new look below the clouds of our mysterious twin planet. Addison-Wesley Pub ISBN 0-201-40655-1. PMC 35285447. (Noiz kontsultatua: 2020-09-15).
  12. «ABC Sci-Tech - 28/09/02 : Venus could be a haven for life» web.archive.org 2009-08-14 (Noiz kontsultatua: 2020-09-15).
  13. (Ingelesez) «Could microbes be affecting Venus’ climate? | EarthSky.org» earthsky.org (Noiz kontsultatua: 2020-09-15).
  14. Lee, Yeon Joo; Jessup, Kandis-Lea; Perez-Hoyos, Santiago; Titov, Dmitrij V.; Lebonnois, Sebastien; Peralta, Javier; Horinouchi, Takeshi; Imamura, Takeshi et al.. (2019-08-26). «Long-term Variations of Venus’s 365 nm Albedo Observed by Venus Express , Akatsuki , MESSENGER , and the Hubble Space Telescope» The Astronomical Journal 158 (3): 126. doi:10.3847/1538-3881/ab3120. ISSN 1538-3881. (Noiz kontsultatua: 2020-09-15).
  15. Lartzanguren, Edu. «Fosfanoa topatu dute Artizarrean; biziaren seinale?» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-09-15).
  16. (Ingelesez) Greaves, Jane S.; Richards, Anita M. S.; Bains, William; Rimmer, Paul B.; Sagawa, Hideo; Clements, David L.; Seager, Sara; Petkowski, Janusz J. et al.. (2020-09-14). «Phosphine gas in the cloud decks of Venus» Nature Astronomy: 1–10. doi:10.1038/s41550-020-1174-4. ISSN 2397-3366. (Noiz kontsultatua: 2020-09-15).
  17. (Ingelesez) «Venusian Cloud Colonies» Astrobiology Magazine 2002-11-13 (Noiz kontsultatua: 2020-09-15).
  18. (Ingelesez) Dorminey, Bruce. «Venus Likely Had Past Life; Next Step Is Finding It» Forbes (Noiz kontsultatua: 2020-09-15).
  19. (Ingelesez) «Was Venus once a habitable planet?» www.esa.int (Noiz kontsultatua: 2020-09-15).
  20. (Ingelesez) Atkinson, Nancy. (2010-06-24). «Was Venus Once a Waterworld?» Universe Today (Noiz kontsultatua: 2020-09-15).
  21. (Ingelesez) August 2004, Henry Bortman 26. «Was Venus Alive? 'The Signs are Probably There'» Space.com (Noiz kontsultatua: 2020-09-15).
  22. Garner, Rob. (2016-08-11). «Venus May Once Have Been Habitable» NASA (Noiz kontsultatua: 2020-09-15).
  23. (Ingelesez) Way, M. J.; Genio, Anthony D. Del; Kiang, Nancy Y.; Sohl, Linda E.; Grinspoon, David H.; Aleinov, Igor; Kelley, Maxwell; Clune, Thomas. (2016). «Was Venus the first habitable world of our solar system?» Geophysical Research Letters 43 (16): 8376–8383. doi:10.1002/2016GL069790. ISSN 1944-8007. PMID 28408771. PMC PMC5385710. (Noiz kontsultatua: 2020-09-15).
  24. (Ingelesez) «Venus May Have Been Habitable for Three Billion Years | Planetary Science | Sci-News.com» Breaking Science News | Sci-News.com (Noiz kontsultatua: 2020-09-15).
  25. «Did the Early Venus Harbor Life? (Weekend Feature) - The Daily Galaxy --Great Discoveries Channel» web.archive.org 2017-10-28 (Noiz kontsultatua: 2020-09-15).
  26. Cartwright, Annabel. (2016-08-10). «The Venus Hypothesis» arXiv:1608.03074 [astro-ph, physics:physics] (Noiz kontsultatua: 2020-09-15).
  27. (Ingelesez) Shiga, David. «Did Venus's ancient oceans incubate life?» New Scientist (Noiz kontsultatua: 2020-09-15).
  28. (Ingelesez) Strom, Robert G.; Schaber, Gerald G.; Dawsow, Douglas D.. (1994-05). «The global resurfacing of Venus» Journal of Geophysical Research 99 (E5): 10899–10926. doi:10.1029/94JE00388. ISSN 0148-0227. (Noiz kontsultatua: 2020-09-15).
  29. a b Miller, Ron. (2002). Venus. Twenty-First Century Books ISBN 0761323597. PMC 47689950. (Noiz kontsultatua: 2018-10-13).
  30. a b Galaxy v24n04 (1966 04). (Noiz kontsultatua: 2018-10-13).
  31. A companion to science fiction. Blackwell Pub 2005 ISBN 1405112182. PMC 56924865. (Noiz kontsultatua: 2018-10-13).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]