8-13 urtekoentzako bertsioa ikusteko, klikatu hemen.
Artikulu hau erdi-babestua dago. Erabiltzaile anonimoek ezin dute aldatu.

Espainia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Espainiar estatu» orritik birbideratua)
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Espainiako Erresuma
gaztelaniaz: Reino de España
araneraz:
Reiaume d’Espanha
galizieraz:
Reino de España
katalanez:
Regne d’Espanya
Bandera Armarria
Goiburua: "Plus Ultra"
"Oraindik urrutirago"
Ereserkia: "Marcha Real Española"
██ Espainia ██ Europar Batasuna
██ Espainia ██ Europar Batasuna
Hiriburua
eta hiri handiena
Madril
Hizkuntza ofiziala
eta nazionala
Gaztelania
Hizkuntza koofizialaka aranera, euskara, galiziera, katalana
Herritarra espainiar, espainol
Gobernua Monarkia konstituzional parlamentario unitarioa
 -  Erregea Filipe VI.a
 -  Presidentea Mariano Rajoy
Legebiltzarra Gorte Nagusiak
 -  Goi ganbera Senatua
 -  Behe ganbera Diputatuen Kongresua
Sorrera
 -  Dinastikoa 1479 
 -  De facto 1516 
 -  De jure 1715 
 -  Lehen konstituzioa 1812 
 -  Egungo demokrazia 1978 
 -  EBra sartzea 1986 
Geografia
 -  Guztira 505,990[1] km2 (52.)
195,364 sq mi
 -  Ura (%) 1,04
Biztanleria
 -  2016 zenbatespena 46.464.053[2] (30.)
 -  2011 errolda 46.468.102[3]
 -  Dentsitatea 92 bizt./km2 (112.)
BPG (PPP) 2014  zenbatespena
 -  Guztira $1.566.369 milioi[4] (16.)
 -  Per capita $33.711[4] (32.)
BPG (nominala) 2014  zenbatespena
 -  Guztira $1.406.855 milioi[4] (14.)
 -  Per capita $30.278[4]
Gini (2013) 33.7[5]
ertaina
GGI (2013) steady 0.869[6]
oso altua • 27.
Dirua Euro () (EUR)
Ordu-eremua CETb (UTC+1)
 -  Udan (DST) CEST (UTC+2)
Zirkulazioa errepidean eskuinean
Aurrezenbakia +34
ISO 3166 kodea ES
Internet domeinua .es
a. Katalana: Katalunian, Valentziako Erkidegoan eta Balear Uharteetan;

Aranera: Arango haranean (Lleida, Katalunia);
Euskara: Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroako Foru Erkidegoaren zati batean;

Galiziera: Galizian;
b. Kanarietan izan ezik, bertan ordu bete gutxiago da: UTC neguan eta UTC+1 udan.

Espainia[7] (gaztelaniaz: España, esˈpaɲa ahoskatua), ofizialki Espainiako Erresuma (gaztelaniaz: Reino de España), hego-mendebaldeko Europako estatu burujabea da, Iberiar penintsularen bost seiren hartzen dituena; horrezaz gainera, Balear uharteak ditu Mediterraneo itsasoan; Kanariak, Ozeano Atlantikoan; Ceuta eta Melilla autonomia hiriak iparraldeko Afrikan; eta uharte txiki batzuk Alborango itsasoan, Marokoko kostaldearen aurrean. Mendebaldean Portugal eta Ozeano Atlantikoarekin du muga, iparraldean Frantzia, Andorra eta Bizkaiko golkoarekin (Ozeano Atlantikoa), ekialdean Mediterraneoarekin, eta hegoaldean Gibraltar (Erresuma Batua), Gibraltarko itsasartea eta Marokorekin (Ceuta eta Melillaren hegoaldean). 504.645 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 2016an 46.464.053 biztanle zituen[2]. Hiriburua Madril da

Espainiako 1978ko konstituzioaren arabera, Espainia estatu sozial eta demokratikoa da, gobernu-formatzat monarkia parlamentarioa duena[8]. Munduko hamalaugarren ekonomia da, BPG nominalari dagokionez[9]. Nazio Batuak, Europar Batasuna, Eurogunea, Europako Kontseilua eta NATO erakundeetako kidea da.

Etimologia

España izenaren jatorria eztabaidan dago. Hizkuntzalari gehienek diote Hispania, Iberia izendatzeko erromatar izena zela. Hori, Ispanihad punikotik datorrela diote «untxien lurra» edo «izkina» esan nahi duena eta Espainiaren kokapen geografiaren ondorioz jarri zitzaiola izena; Hadrianoren garaiko Espainiako erromatar txanponetan ere, untxi bat ere agertzen zen.[10] Badaude España euskarazko Ezpanna hitzetik datorrela esaten dutenak, euskaraz «izkina» edo «muga» adierazten duela, Espainiako iberiar penintsulan kokatzen baita, Europaren beheko ezker izkinean.[11]

Geografia

Sakontzeko, irakurri: «Espainiako geografia»

Espainiako hego-mendebaldeko Europan dago, eta Iberiar penintsula gehiena hartzen du; horrezaz gainera bi uhartedi, Kanariak eta Balear uharteak), eta iparraldeko Afrikako bi hiri, Ceuta eta Melilla, eta zenbait uhartetxo, Chafarinak, Peñón de Alhucemas, Peñón de Vélez de la Gomera eta Isla Perejil, ere hartzen ditu. 505.992 kilometro koadroko eremuarekin, munduko 51. estaturik zabalena da, Europako laugarrena, eta Europar Batasuneko bigarrena.

Mugak

Mendebaldean Portugal eta Ozeano Atlantikoarekin du muga, iparraldean Frantzia, Andorra eta Bizkaiko golkoarekin (Ozeano Atlantikoa), ekialdean Mediterraneoarekin, eta hegoaldean Gibraltar (Erresuma Batua), Gibraltarko itsasartea eta Marokorekin (Ceuta eta Melillaren hegoaldean). Lehorreko mugak 1.920 kilometro luze dira: 1.214 kilometro Portugalekin, 623 kilometro Frantziarekin, 63,7 kilometro Andorrarekin, 15,9 kilometro Marokorekin) eta 1,2 kilometro Gibraltarrekin[12].

Uharteak

Espainiak bi uhartedi hartzen ditu barne, Kanariak Ozeano Atlantikoan, eta Balearrak Mediterraneoan, eta zenbait uharte txiki Mediterraneoan. Uharte handienak hauek dira:

Uhartea Eremua Biztanleria
Mallorca 3.620 862.397
Tenerife 2.034 899.833
Fuerteventura 1.659 103.107
Kanaria Handia 1.560 838.397
Lanzarote 846 141.938
La Palma 708 85.933
Menorca 694 92.434
Ibiza 571 125.053

Erliebea

Espainiako mapa topografikoa

Espainia herrialde menditsua da, goi-ordoki eta mendilerro ugarirekin. Batez besteko garaiera handia du, 660 metro[13], Europako bosgarren handiena Suitza, Austria, Liechtenstein eta Andorraren ondotik.

Iberiar goi-lautadak hartzen du Espainiaren erdialdea, Erdialdeko Sistemak bitan zatitua: Iparraldeko azpi goi-lautada (batez besteko garaiera 800 metro) eta Hegoaldeko azpi goi-lautada (600-700 metroko garaiera). Goi-lautadaren inguruan zenbait mendigune daude: Galizia-Leongo mendigunea (Pena Trevinca, 2.127 metro) ipar-mendebaldean; Kantauriar mendikatea (Torre Cerredo, 2.650 metro eta Peña Prieta, 2.538 metro) eta Euskal Mendiak (Aitxuri, 1.548 metro) iparraldean; Iberiar mendilerroa (Moncayo, 2.316 metro) ipar-ekialdean; eta Sierra Morena (Bañuelas, 1.324 metro) hegoaldean[13].

Goi-lautadaren kanpoko mendiguneak hauek dira: iparraldean, Kantauri itsasoaren eta Mediterraneoaren artean, Pirinioak (Aneto, 3.404 metro, eta Monte Perdido, 3.355 metro); ipar-ekialdean, itsasertzaren paraleloan, Katalunia Kostaldeko Mendilerroak; eta hego-ekialdean Mendikate Betikoak, Azkenik, bi sakonune handi daude: Ebroren sakongunea, Pirinioen, Iberiar mendikatearen eta Katalunia Kostaldeko Mendilerroen artean; eta Guadalquivirren sakongunea, Sierra Morenaren eta Mendikate Betikoen artean[13]. Uharteetan Tenerifeko Teide (3.718 metro) nabarmentzen da, Espainiako gailurrik gorena[13].

Hidrografia

Sakontzeko, irakurri: «Espainiako ibaien zerrenda»

Hiru isurialde daude Espainian:

Tajo (1.007 kilometro, 863 Espainian), Ebro (910 kilometro), Duero (897 kilometro, 684 Espainian), Guadiana (744 kilometro, 602 Espainian), eta Guadalquivir (657 kilometro) dira luzeenak.

Klima

Orografia eta kokapen geografikoaren eraginez, oso klima desberdinak daude Espainian. Hiru klima eremu nagusi daude, Köppen klima sailkapenaren arabera[14][15][16]:

Espainia penintsularreko klimak, Köppen klima sailkapenaren arabera

Mota nagusi hauez gain, klima kontinentalak eta borealak (Dfc, Dfb / Dsc, Dsb) agertzen dira Pirinioetan, eta baita Kantauriar mendikate, Erdialdeko Sistema, Sierra Nevada eta Iberiar mendilerroko alde batzuetan ere. Eta basamortuko klima (BWk, BWh) daukate Almería, Murtzia eta Kanarietako ekialdean. Klima tropikala dute, berriz, Kanaria uharteetako behealdeetan.

Historia

Sakontzeko, irakurri: «Espainiako historia»

Historiaurrea

Elxeko Dama, iberiar artearen maisulana

Lehenengo hominidoak duela 1,2 milioi urte agertu ziren Iberiar penintsulan, Burgosko Atapuerca aztarnategian aurkitu diren arrastoen arabera[17]. Homo antecessor-en aztarna zaharrenak, berriz, orain dela 800.000 urte ingurukoak dira. Lehen Homo Sapiens gizakiak duela 40.000 urte agertu ziren, herri aurre-indoeuroparren arbasoak direnak, beste gizaki espezieak iraungi baitziren. Goi Paleolitoan, duela 16.000 urte, Magdaleniar kultura garatu zen Bizkaiko golkoaren inguruan, alegia, Euskal Herrian, Asturiasen eta Kantabrian, Dordoinarekin batera. Gizaki horiek bisonteak, zaldiak, eta beste animalia batzuk margotu zituzten haitzuloetan, duela 12.000-15.000 urte inguru; halakoak geratu dira, besteren artean, Altamirako leizean (Kantabria).

Neolitoan, K. a. 5.500 inguruan, Kanpai formako ontziaren kultura agertu zen. Mende horietan metalgintza eta nekazaritza garatu zen, eta monumentu megalitikoak eraikitzen hasi ziren. El Algarko nekazari kultura K. a. 2.000. urtekoa da; metalen teknikak erabiltzen aitzindari izan ziren; brontzea, urrea eta zilarra landu zituzten. K. a. 1.000 urte inguruan, itsasoko kultura garatu zen Tartessosen; iberiarrak, berriz, penintsularen ekialdean kokaturik zeuden. Itsasoko merkataritzak garrantzi handia izan zuen; feniziarrek koloniak sortu zituzten hegoaldean, Gadir (Cádiz), Sexi (Almuñécar) eta Abdera (Adra)[18], eta greziarrek ipar-ekialdean, Empúries eta Rhode[19]. K. a. 900. eta 800. urteetan herri zeltikoak hasi ziren Europako erdialdetik, Pirino mendiak gurutzatuz, Iberiar penintsulan sartzen.

Erromatar Inperioa eta germaniar inbasioak

Sakontzeko, irakurri: «Hispania»

See source Wikidata query. Espainiako Antzinako Erromatarren garaiko teatroen kokapena

Erromatarren lehen probintzia banaketa

Bigarren Gerra Punikoarekin hasita, K. a. 218. urtean, Erroma piskanaka nagusi egin zen Iberiar penintsulan; erresistentziarik handiena Goi-lautadan aurkitu zuen. Hispania izena eman zioten. Bi probintzia sortu zituzten Errepublika garaian, Hispania Ziterior eta Hispania Ulterior. Zesar Augustoren garaian, Hispania Ulterior bitan banandu zen, Betika eta Lusitania, eta Hispania Citeriorri Tarraconensis izena eman zioten. Geroago, probintzia honen mendebaldea bereizi zen, Gallaecia izenarekin. Dioklezianok Tarraconensis berriro zatitu zuen, Carthaginensis probintzia sortuz. Probintzia horiek guztiek, Mauretania Tingitanarekin batera, Hispania diozesia osatzen zuten, Galiako prefekturapean.

Erromatar aginteak iraun zuen sei mendeetan, bertako biztanleak erromatartuak izan ziren, eta tokiko buruak erromatar aristokraziaren parte bilakatu ziren[20]. Hispaniak urre, artile, oliba olio, ardo eta laborez hornitu zuen Erromatar Inperioa. Hadriano, Trajano eta Teodosio enperadoreak eta Seneka filosofoa Hispanian jaio ziren. Kristautasuna I. mendean iritsi zen, eta II. mendean hartu zuen indarra hirietan[20]

V. mendean, germaniar herriak iritsi ziren; suebo, alano eta bandaloak 409an, eta bisigodoak 416an. Azkenak izan ziren garaile. Penintsula ia osorik hartzen zuen Bisigodoen Erresuma sortu zuten; hiriburua Toledon zegoen. VII. mendearen hasieran, Rekaredo, arrianismoa utzirik, katolizismora bihurtu zen, alegia hispanoerromatarren erlijiora[21].Isidoro Sibiliakoaren lana funtsezkoa izan zen bihurrera horretan.

Erdi Aroa: Al-Andalus eta erresuma kristauak

Sakontzeko, irakurri: «Al-Andalus»

VIII. mendearen hasieran, Iparraldeko Afrikako mairu musulmanek penintsulan sartu ziren eta, bisigodoen arteko liskarrak baliatuz, ia osorik beretu zuten denbora gutxian. Ipar-mendebaldeko eskualde menditsuak besterik ez zion eutsi konkistari. Lege islamikoaren azpian, kristau eta juduei uzten zitzaien beren erlijioa praktikatzen, baina zerga berezi bat (jizya) ordaindu behar izaten zuten, eta musulmanek baino eskubide gutxiago zeukaten[22]. Asko musulman bihurtu ziren, eta X. mende amaieran muladiak (iberiar jatorriko musulmanak) gehiengoa ziren Al-Andalusko biztanlerian[23]. Guadalquivirren haranean, Valentziako itsasaldeko ordokian, Ebroren haranean eta, geroago, Granadan, Iparraldeko Afrikan jatorria zuten berbere komunitate handiak kokatu ziren[24].

Omeiatar Kalifa-herriko emirrek gobernatu zuten Al-Andalus 756 arte. Urte horretan Abd ar-Rahman I.ak Kordobako Emirerri independentea sortu zuen. 929an, Abd ar-Rahman III.ak Kordobako kalifa izendatu zuen bere burua[21]; haren agintaldian Kordoba izan zen Mendebaldeko Europako hiririk handiena eta aberatsena. Jakintsu musulman eta juduen lanaren bidez, Antzinako Greziako kultura ezagutarazi zen. Aipagarriak dira Averroes, Ibn al-Arabi eta Maimonides filosofoak. XI. mendean, Kordobako Kalifa-herria taifa erresumetan zatitu zen[24]. Iparraldeko Afrikatik iritsitako Almorabide eta Almohadeek taifak batu zituzten, eta Islamaren ikusmolde hertsiagoa ezarri zuten.

Asturiasko Erresuma kristaua VIII. mende hasieran sortu zen, Covadongako guduaren ostean. 739an, musulmanak egotziak izan ziren Galiziatik. 910an, Leongo Erresuma sortu zen, hiriburua Oviedotik Leónera eraman zutelarik. Denbora luzean hori izan zen erresuma kristaurik garrantzitsuena; 1065ean, Gaztelako Erresuma bilakatu zen. Pirinioetan, berriz, Nafarroako Erresuma eratu zen mendebaldean eta zenbait konderri erdialdean (Aragoi, Sobrarbe eta Ribagortza), eta frankoek Hispaniako Marka sortu zuten ekialdean. Kordobako Kalifa-herria taifetan zatitu zenean, erresuma kristauek iniziatiba hartu eta hegoalderantz zabaldu zituzten beren lurraldeak. Nafarroako Erresumak XI. mendean izan zuen bere une gorena, Errioxa konkistatu eta Aragoi, Sobrarbe eta Ribagortzako konderriak bereganatu zituenean[21].

Kristauen garaipen estrategikoa izan zen Toledo hiria hartzea, 1085ean. 1118an, Alfontso I.a Nafarroakoak Zaragoza konkistatu zuen. 1134an, Alfontso I.a hil ostean, Nafarroa eta Aragoi behin-betiko bereizi ziren. XII. mendean musulmanen suspertzea gertatu zen, 1212an Gaztela, Aragoi eta Nafarroak bat eginik Navas de Tolosako guduan almohadeak garaitu zituzten arte. Handik aurrera, kristauek hegoaldeko gotorleku nagusiak eskuratu zituzten: Kordoba 1236an eta Sevilla 1248an. XIII. mendean, Aragoiko Koroak indar handia lortu zuen Mediterraneoan zehar, eta Siziliako Erresuma konkistatu zuen[25]. Garai hartan sortu ziren Palentziako (1212/1263) eta Salamankako (1218/1254) unibertsitateak. Izurri Beltzak herrialdea sakailatu zuen 1348tik aurrera[26].

Aro Modernoa

Sakontzeko, irakurri: «Amerikaren Aurkikuntza» eta «Espainiar Inperioa»

1469an, Aragoiko Fernando II.aren eta Gaztelako Elisabet I.aren ezkontzaren bitartez, bi erreinu kristau nagusiak elkartu ziren. 1478an, Kanariak konkistatu zituzten, eta 1492an Granada, azken erresuma musulmana[27]. Urte berean, Errege-erregina Katolikoek juduak kanporatu zituzten Gaztela eta Aragoitik[28]. 1512an, Gaztelak Nafarroako Erresuma beretu zuten .

1492an, Kristobal Kolon Ameriketara iritsi zen, eta aurkikuntza horren ondorioz, Espainia indar kolonial bihurtu zen. 1516an, Karlos I.a, Herbehereetako habsburgotar erregea, izendatu zuten Espainiako errege; 1520an, aitona Maximiliano zendu ostean, Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadore hautatu zuten, Karlos V.a izenaz. Europako nagusigoari Ameriketako konkistak gehiturik, Espainiako monarkia Munduko ahaltsuena bilakatu zen. Baina aurkariak ere izan zituen. Gaztelan gogorki zapaldu zuen Komuneroen Matxinada; eta Alemanian Martin Lutheren erreforma protestantearekin bat egin zuten printzeen aurka borrokatu zen. Azkenik, Augsburgeko bakea sinatu behar izan zuen 1555ean[29]. Horiek horrela, 1556an Karlosek inperioa zatitu zuen: Alemania anaia Fernandori utzi zion; Espainia, Italia, Herbehereak eta Ameriketako inperioa, berriz, Filipe semeari[21].

Filipe II.a izan zen Habsburgotarren artean espainiarrena. Europako nagusigoari eusteaz gain, Portugalgo Erresuma ere bereganatu zuen[21]. Oso elizkoia baitzen, bere helburu nagusietako bat Erromako fede katolikoaren alde borrokatzea zen. Hori zela eta, gudu eta bidaldi askotan sartu zuen herria: Frantziako Erlijio Gerrak eta Laurogei Urteko Gerra protestanteen aurka, Lepantoko gudua otomandarren aurka; 1588an, Ingalaterra inbaditzera zihoan Itsas Armada Garaiezinak sekulako hondamena jasan zuen. Filipe II. aren ondoren, hiru habsburgotar izan ziren errege, oso ahulak denak, eta herriak beherakada handia egin zuen urte haietan. 1609-1613 bitartean, Filipe III.aren aginduz, moriskoak kanporatuak izan ziren[30]. Filipe IV.ak Olivares konde-dukearen esku utzi zuen gobernua. Portugal 1640an bereizi zen, eta 1659an Pirinioetako Hitzarmena sinatu zuten Espainia eta Frantziak, Hogeita Hamar Urteko Gerrari amaiera emateko.

Filipe V.aren familia, van Looren margoa

Habsburgotarren agintaritza 1700ean bukatu zen, Karlos II.a seme-alabarik gabe hil zenean. Luis XIV.a Frantziakoaren biloba Filipe Anjoukoa izendatu zuten ondorengo, baina Leopoldo I.a Austriakoak ez zuen onartu borboien dinastia ezartzea[21]. Horrek Espainiako Ondorengotza Gerra (1701-1714) ekarri zuen; haren ondorioz galdu zituen Espainiak Herbehereak, Milanerria, Sardinia eta Napoli. XVIII. mendean, borboitarrek (Filipe V.a, Fernando VI.a eta Karlos III.a) administrazioa eta gudarostea berritu zituzten, eta herrialdea modernotzen ahalegindu ziren, horretarako zentralismoa eta despotismo ilustratua ezarriz. Ekonomiaren egoerak hobera egin zuen, eta biztanleak ugaldu egin ziren.

XIX. mendea

Sakontzeko, irakurri: «Iberiar Penintsulako Gerra», «Karlistaldiak», «Elisabet II.a Espainiakoaren erregealdia» eta «Seiurteko demokratikoa»

1793an, Frantziako Iraultzaren ondoan, Espainia gerran sartu zen Frantziako Errepublikaren aurka, Lehen Koalizioaren barnean. 1795ean sinatutako Basileako Bakearen ondorioz, Hispaniola uhartearen bi heren galdu zituen[31]. Hirugarren Koalizioaren Gerran, berriz, Frantziarekin elkar hartu zuen, baina Erresuma Batuko itsas armada nagusitu zitzaion Trafalgarko guduan[32].

1808an, Napoleon Bonapartek Espainia inbaditu zuen, eta Karlos IV.ak Napoleonen anaia Josefen alde abdikatu behar izan zuen. Espainiar herriak ez zuen errege hori onartu, eta frantsesen aurkako Iberiar Penintsulako Gerra hasi zen. 1810ean, Cadizko Gorteak batzartu ziren, Bonaparteren kontrako indarrak batzeko eta konstituzio liberala idazteko[33]. 1814an, gudaroste espainiar eta britainiarrek garaitu zituzten Napoleonen osteak, eta borboitarrak itzuli ziren erregetzara Fernando VII.arekin. Penintsulako gerra profitatuz, Espainiak Ameriketan zeuzkan kolonia gehienetan iraultzak piztu, eta independentzia adieraziz joan ziren. 1825erako, Espainiak bi kolonia besterik ez zuen Ameriketan: Kuba eta Puerto Rico[34].

Fernando VII.ak Napoleonen kontrako gerran idatzi zen konstituzio liberala kendu eta errege absolutu gisa gobernatu zuen, 1820an burgesia liberalak beste konstituzio berri baten mendeko jartzera behartu zuen arte; Hirurteko Liberala izan zen. 1823an, ordea, Frantziako San Luisen Ehun Mila Semeen laguntzarekin, liberalismoa eraitsi eta absolutismoa ezarri zen berriro. Fernando VII.a hiltzean, Elisabet II.a bihurtu zen erregina, baina haren osaba Karlos Maria Isidrok ere galdegin zuen tronua; horrela lehertu zen Lehen Gerra Karlista. Ez zen dinastia afera hutsa: Elisabet erreforma liberalen eta zentralizazioaren alde zegoen; Karlosen aldekoak berriz, kontserbadoreak ziren, eta foruak errespetatzearen aldekoak[35][21]. 1840an liberalak nagusitu baziren ere, 1846an karlistak altxatu ziren Katalunian; orduan ere ez zuten arrakastatik izan[36].

Elisabet II.aren erreginaldian jazarraldi militar ugari izan zen, bai aurrerazale, bai kontserbadore. 1868ko iraileko iraultzak eman zion hasiera Seiurteko demokratikoari. Erreginak erbestera alde egin behar izan zuen eta, ondoko urtean, gizonezkoen sufragio unibertsal zuzenez hautatutako gorte konstituziogileek konstituzio berria onartu zuten. 1870ean, gorteek Amadeo Savoiakoa hautatu zuten Espainiako errege. 1872an, Hirugarren Gerra Karlista hasi zen, karlisten altxamendu baten bidez[37]. 1873an Espainiako Lehen Errepublika aldarrikatu arren[38], 1874an borboien monarkia berrezarri zen, Elisabet II.aren seme Alfontso XII.a errege izendaturik[39]. 1876ko konstituzioa onartu zenetik aurrera, Práxedes Mateo Sagasta buru zuten liberalak eta Antonio Cánovas del Castillo buru zuten kontserbadoreak txandakatu ziren gobernuan[40].

Mendean zehar burgesia indartu egin zen, eta Espainiako ekonomia garatzen hasi; industria iraultza, hala ere, ez zen mende bukaera arte gertatu. 1885ean, Alfontso XII.a hil zen, eta haren alargutsa Maria Kristina izan zen erregeordea, Alfontso XIII.a adinduna izan arte[40]. 1895ean, Kubako Independentzia Gerra hasi zen, eta 1898an, USS Maine itsasontziaren hondoratzearen ostean, Estatu Batuek gerra deklaratu zioten Espainiari[41]. Estatubatuarrek azpiraturik, Espainiak itsasoaz bestaldean geratzen zitzaizkion koloniak galdu zituen: Kuba, Filipinak, Guam eta Puerto Rico. Testuinguru horretan sortu zen 98ko belaunaldia idazle taldea[42].

XX. mendea

Sakontzeko, irakurri: «Primo de Riveraren diktadura», «Espainiako Bigarren Errepublika», «Espainiako Gerra Zibila», «Frankismo» eta «Espainiako trantsizioa»

XX. mende hasieran, sozialismoak eta anarkismoak garrantzi handia hartu zuten, eta baita Katalunia eta Hego Euskal Herriko alderdi abertzaleek ere[21]. Espainia neutrala izan zen Lehen Mundu Gerran, eta hori onuragarria izan zen merkataritzarentzat. Baina Marokoko Protektoratu Espainiarrean piztutako Rifeko Gerrak galera handiak eragin zituen; gobernuaren eta monarkiaren ospeak lurra jo zuen, eta militarrak deskontent zeuden. Horiek horrela, 1923ko irailaren 13an Miguel Primo de Rivera jeneralak estatu-kolpea jo zuen.

Primo de Riveraren diktadura 1930ean amaitu zen, eta ondoko urtean, 1931ko apirilaren 14an, Bigarren Errepublika aldarrikatu zen. Errepublika garaian, erreforma garrantzitsuak abiarazi ziren herrialdea modernizatzeko (nekazaritza erreforma, armadaren berregituratzea, hezkuntza erreforma), sufragio unibertsala ezarri zen, emakumeei boto eskubidea emanez, eta lehenbiziko autonomia estatutuak onartu ziren (Kataluniakoa 1932an, Euskadi eta Galiziakoak 1936an)[43][44]. Lehenbiziko bi urteetan Niceto Alcalá Zamora izan zen presidentea, errepublikarren eta sozialisten laguntzarekin, eta Alejandro Lerroux 1933-1336 bitartean, eskuinaren babesarekin. Polarizazio politikoa oso handia zen, eta bortxakeriako ekintzak ere izan ziren: eliza eta komentuen erretzea, José Sanjurjoren matxinada, Casas Viejasko gertakariak, 1934ko Iraultza eta buruzagi politikoen aurkako atentatuak[45][44][46].

No pasarán («Ez dira pasatuko»), Espainiako Gerra Zibileko errepublikarren leloa[47].
Gernikako bonbardaketa, 1937ko apirilaren 26a.

1936ko otsaileko hauteskundeetan Fronte Popularra, ezkerreko alderdien koalizioa, nagusitu zen, eta Manuel Azaña izendatu zuten presidente. Errepublikaren erreformak geldiarazteko asmoz, uztailaren 17 eta 18an, armadaren zati handi batek estatu-kolpea jo zuen; hiri handi gehienek (Madril, Bartzelona, Bilbo, Valentzia, Málaga, Donostia), ordea, Errepublikari leial iraun zuten[46]. Espainia bi gunetan zatiturik gelditu zen, bata gobernu errepublikarraren mendekoa eta bestea matxinoek kontrolatzen zutena, eta Gerra Zibila hasi zen. Francisco Franco bilakatu zen errebel buruzagi nagusi. Hauek Alemania Naziaren eta Italia Faxistaren laguntza handia izan zuten; errepublikarrek barneko eta kanpoko laguntza zuten, sozialistena, komunistena, eta zenbait liberalena, eta baita Sobietar Batasunarena ere. Hurrengo hiru urtean, milioi erdi bat gizabanako hil ziren: guda zelaian 300.000, eta errepresioaren ondorioz 200.000. Guda zelaietatik at egindako hilketa horietatik, 50.000 errepublikarren kontrolpeko eremuan izan ziren (faxisten estatu kolpearen ondorengo bost hilabeteko kaos hartan, ia guztiak), eta gainerakoak frankistek eragin zituzten. Errepublikar agintariek, beren kontrolpeko eremuan, hilketak gerarazten saiatu ziren; agintari frankistek, berriz, hilketa horiek egiten lagundu zuten, aurkariak eta aurkari izan zitezkeenak hiltzea beren gobernua sendotzeko nahita erabilitako estrategia izan zen[48]. Gerra 1939ko apirilaren 1ean amaitu zen, frankisten garaipenarekin.

Francisco Francok agindu zuen Espainian 1939-1975 bitartean

Gerra Zibila matxinoek irabazirik, Francisco Franco jarri zen estatuburu; demokrazia suntsiturik, diktadura ezarri zuen. Frankismoak gogor zapaldu zituen erregimenaren aurkariak, bereziki lehenbiziko urteetan. 400.000 lagun erbestera joan ziren, beste hainbeste kartzelatuak izan ziren, eta 50.000 hilaraziak[49]. 1937an sortutako Falange Española Tradicionalista y de las JONS zen legezko alderdi politiko bakarra[50]. Ardatzeko potentziekin kidetasun handiak bazituen ere, Francoren erregimenak neutral iraun zuen Bigarren Mundu Gerran[51]. Gerra ondoan, herrialdea isolaturik gelditu zen, eta Nazio Batuetatik at. 1955etik aurrera, egoera aldatuz joan zen; izan ere, Gerra Hotza zela-eta, Estatu Batuentzat garrantzi estrategiko handia zuen Espainian base militarrak ezartzeak, eta Franco horretaz baliatu zen. Autoritarismoa, nazionalismoa, oso katolizismo kontserbadorea sustatzea (nazionalkatolizismoa), eta gaztelania ez beste hizkuntzak zapaltzea izan ziren frankismoaren politikaren ezaugarriak. 1959an, Maroko, espainiar eta frantziar protekturatu izandakoa, independizatu zen, eta 1968an Ginea Espainiarra. 1969an, Francok Joan Karlos Borboikoa, Alfontso XIII.aren biloba, izendatu zuen bere ondorengo[52], eta hark estatuburuaren eginbeharrak hartu zituen bere gain diktadoreak osasuna galdu zuenean, 1974ean.

Joan Karlos Borboikoa Espainiako errege izan zen 1975-2014 bitartean.

1975eko azaroaren 20an, Franco hil zenean, berehala ikusi zen diktadurak ez zuela luze iraungo. Carlos Arias Navarro zen gobernuko lehendakari eta postu horretan egon zen denboran argi erakutsi zuen ez zela gauza Espainian ezinbestekoa zen demokratizazio prozesua abian jartzeko, aldiz, erregimeneko ultren edo «bunkerraren» aginduetara egon zen azken unea arte. Begirale askoren iritzian, Juan Carlos de Borbón, zeina Joan Karlos I.a izenarekin Espainiako errege baitzen 1975eko azaroaren 27az gero, erregimeneko agintarien esanetara zegoen txotxongilo bat baino ez zen. Baina, 1976. urtearen erdialdera, Joan Karlos erregeak pertsona gazteago bat izendatu zuen gobernuko lehendakaritzarako, trantsizio demokratikoa egiteko gai izango zen norbait: Adolfo Suárez. Karisma handiko gizona eta politikari trebea izaki, Suárezek bideratu zuen Espainia aniztasunaren eta demokraziaren mundura, odol isurketarik gabe. Alderdi politikoen legeztatzea, amnistiaren legea, lehen hauteskunde libreak (1977ko ekaina) eta 1978ko konstituzio berri adostua izan ziren trantsizio demokratikoaren aldi garrantzizkoenak. Dena den, 1977ko Amnistia Legeak zigorgabe utzi zituen frankismoaren krimenak (114.266 lagun desagerturik), eta Gasteizko martxoaren 3ko edota Atochako sarraskien erantzuleak epaitu gabe gelditu ziren[53].

Konstituzio berriak aukera eman zuen Espainiako nazionalismo periferikoek erreibindikatzen zituzten burujabetza eskaerak autonomia estatutuen bitartez bideratzeko, lehenik, nazionalitate historiko deitu zitzaienei: Euskal Herriari, Kataluniari eta Galiziari, eta gero, Espainiako gainerako eskualde guztiei. Espainiako Koroak hasieratik hartu zuen epaile eta moderatzaile papera eta, askoren iritziz, erregearen parte hartzea funtsezkoa izan zen Antonio Tejero koronelak, 1981eko otsailaren 23an, Madrilgo parlamentuan egin zuen estatu-kolpe ahalegina menderatzeko orduan. Adolfo Suárez, berriz, nahiz eta trantsizio demokratikoaren garaian politikari ausart eta abil gisa agertu, ez zen gauza izan bere proiektu zentristaren buruan (UCD) 1982ko hauteskundeak irabazteko, eta ordu arte oposizioan egondako Alderdi Sozialista (PSOE) igo zen agintera. Felipe González hautatu zuten gobernuko lehendakari.

Felipe González, Espainiako presidente 1982-1996 bitartean.

1982tik 1996ra, PSOE egon zen agintean; garai hori modernizazio eta eguneratze aro bat izan zen Espainiarentzat, eta mendebaldeko erakunde garrantzitsu batzuetan sartu zen (Europako Ekonomia Erkidegoa; NATOn, jende askoren oposizioarekin, nahiz sartzearen aldekoek erreferenduma irabazi zuten); sona handiko bi ekitaldi berezik ospe handia eman zioten Espainiari munduan: Bartzelonako Joko Olinpikoek eta Sevillako Erakusketa Unibertsalak, biak 1992an. Azkenean, ordea, hainbat ustelkeria kasutan eta GALen ekintza terroristetan zikindu ondoren, 1996ko martxoko hauteskundeak galdu zituen Felipe Gonzálezek Alderdi Popularraren (PP) mesedetan, eta alderdi horretako José María Aznar hautatu zuten Espainiako lehendakari.

XXI. mendea

2000. urteko hauteskundeak ere PPk irabazi zituen, aurrekoetan baino abantaila handiagoz, gehiengo absolutua erdietsi baitzuen José María Aznarren alderdiak. Beren desadostasunak gorabehera, Espainiako bi alderdi nagusiak, PP eta PSOE, bat etorri ziren Europar Batasunari buruzko ekonomia politikan, haren aldeko apustua egin baitzuten, zalantzarik gabe, eta zintzo bete baizituzten Europatik markatu zitzaizkien ekonomia irizpideak: inflazioaren eta defizit publikoaren aurkako borroka eta diru politika zorrotzagoa. Politika horrek, beraz, arrakasta izan zuen eta, hala, 1999ko urtarrilean, euroa osatzen zuten estatuen artean zegoen Espainia.

Euskal terrorismoaren aurkako borroka, berriz, askoz ere auzi korapilatsuagoa izan zen, eta adostasunak eta desadostasunak sortu zituen, tarteka, alderdi nagusien artean. 1998an, ETAk alde bateko su-etena aldarrikatu zuen, euskal abertzale moderatuak (EAJ-PNV eta Eusko Alkartasuna) subiranotasun dinamika batean sartzearen truke, eta Madrilgo gobernuarekin negoziatzeko borondatea adierazi zuen, baina su-etenak ez zuen askorik iraun, 2.000. urtearen hasiera aldera, ETAk bertan behera utzi baitzuen eta berriz hasi baitzen atentatuak egiten, gero eta gogorragoak: politikarien, enpresaburuen, kazetarien eta edozein herritarren aurka.

2004ko martxoaren 11ko atentatuetako biktimen omenezko oroitarria

Bestalde, Aznarren agintaldian, Espainiak soldaduak bidali zituen bai Afganistanera eta bai Irakera, Estatu Batuetako George W. Bush lehendakariaren aginduz bi herrialde horietan egindako inbasioetan laguntzera; Irakeko Gerran parte hartzeak sekulako protestak eta manifestazioak eragin zituen Espainian, munduko beste bazter askotan bezala. 2004ko martxoaren 11n, legebiltzarrerako hauteskundeen bezperan, Espainian inoiz izan den atentaturik lazgarriena egin zuten Madrilen, aldirietako sareko lau trenetan, jendez beteta zeudenean: 191 lagun hil eta 1.858 zauritu zituzten. Gobernuak berehala egotzi zion atentatua ETAri, eta bertsio hori hedarazi zuen, Espainian bertan ez ezik, nazioarteko bai erakundeetan eta bai hedabideetan, nahiz behala hasi ziren terrorista islamisten zantzuak agertzen, eta ETAk hurrengo egunean gezurtatu bere parte hartzea. Atentatua gaitzesteko egindako manifestazio jendetsuetan, jende askok agertu zion gobernuari bere mesfidantza eta egia jakin-nahia. Al Kaedako zelula islamistek erreibindikatu zuten atentatua, baina gobernuak, bere alderdiak eta inguruko hedabideek ez zuten hori aintzat hartu nahi izan, eta ETAri egotzi nahi izan zioten; oposizioak eta herritar askok, ordea, gezurretan ibili izana egotzi zioten gobernuari. 2008an, epaiketa egin ondoren, Auzitegi Gorenak terrorista islamisten sare bat kondenatu zuen atentatu horrengatik. Atentatua izan eta handik hiru egunera, hauteskundeak egin ziren, eta alderdi sozialistak irabazi eta José Luis Rodriguez Zapatero aukeratu zuten herritarrek presidente.

2006an ETAk beste su-eten bat iragarri zuen, baina urtearen bukaeran hautsi zuen, Barajasko aireportuko terminal berrian bonba bat leherraraziz eta bi lagun hilez. 2008ko hauteskundeetan, José Luis Rodríguez Zapatero aukeratu zuten berriz ere Espainiako lehendakari.

Gobernua eta administrazioa

Politika

Sakontzeko, irakurri: «Espainiako Gobernua»

Espainia monarkia konstituzionala da. 1978an ezarritako konstituzioak estatuaren eta armadaren buru jartzen du erregea, eta erregetza herentziaz transmititzen da. Botereak honela daude banaturik:

  • Botere betearazlea Espainiako Gobernuak eta honen buru den Presidenteak osatzen dute. Egoitza Moncloako jauregian dago.
  • Botere legegilea Espainiako Gorteen esku dago. Bi ganbera ditu: Diputatuen Kongresua edo Behe Ganbera, eta Senatua edo Goi ganbera. Ahalmen betearazlea gobernuko lehendakariak du; erregeak izendatzen du lehendakaria, hauteskundeen emaitzaren arabera. Lehendakariak ministroak hautatzen ditu, eta horiek ministro kontseilua osatzen dute.
  • Botere judiziala epaile eta magistratu ezberdinez osatutako epaitegi eta tribunalen eskumena da, Erregearen izenean. Herrialdeko epaitegi nagusia Auzitegi Gorena da.
Madrid - Congreso de Diputados 1.JPG
Escudo de España (mazonado).svg
Diputatuen Kongresuaren osaketa
2016ko Espainiako hauteskunde orokorren ondoren
Alderdia Eserlekuak
Alderdi Popularra (PP)
  
137
Espainiako Langile Alderdi Sozialista (PSOE)
  
110
Ahal Dugu-Ezker Batua-Equo (Podemos–IU–Equo)
  
71
Herritarrak - Herritarron Alderdia (C's)
  
32
Kataluniako Ezker Errepublikarra (ERC–CatSí)
  
9
Kataluniako Konbergentzia Demokratikoa (CDC)
  
8
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ-PNV)
  
5
Euskal Herria Bildu (EH Bildu)
  
2
Kanariar Koalizioa-Kanarietako Alderdi Nazionalista (CC–PNC)
  
1
Guztira 350 eserleku.
Senado fachada Madrid.jpg
Coat of Arms of the Senate of Spain.svg
Senatuaren osaketa
2016ko Espainiako hauteskunde orokorren ondoren
Alderdia Eserlekuak
Alderdi Popularra (PP)
  
151
Espainiako Langile Alderdi Sozialista (PSOE)
  
63
Elkarrekin Ahal Dugu (Podemos–IU–Equo)
  
23
Kataluniako Ezker Errepublikarra (ERC–CatSí)
  
12
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ-PNV)
  
6
Kataluniako Konbergentzia Demokratikoa (CDC)
  
4
Herritarrak - Herritarron Alderdia (C's)
  
3
Kanariar Koalizioa-Kanarietako Alderdi Nazionalista (CC–PNC)
  
1
Gomerako Talde Sozialista (ASG)
  
1
Euskal Herria Bildu (EH Bildu)
  
1
Aldaketa (Cambio-Aldaketa)
  
1
Guztira 264 eserleku.

Alderdi politikoak

Estatu mailako alderdiak:


Erkidegoetako alderdi garrantzitsuak:

Banaketa administratiboa

Sakontzeko, irakurri: «Autonomia Erkidego» eta «Espainiako probintziak»

Espainia 17 eskualde administratibotan banatua dago, autonomia erkidego izenekoak. Erkidego bakoitzaren lurraldea probintzia batean edo gehiagotan zatiturik dago. Guztira 50 probintzia dira. Bi hiri daude eurek bakarrik autonomia dutenak, autonomia hiri izenekoak. 8.111 udalerri daude.

Defentsa

FAS-ESP.svg
Sakontzeko, irakurri: «Espainiako Indar Armatuak»

Espainiako Indar Armatuak (siglak: FFAA edo FAS) edo Espainiako Armada da Espainia babesten duen erakunde militarra. Buruzagi Gorena Filipe VI.a erregea da, eta María Dolores de Cospedal Defentsa ministroa. Espainiar Konstituzioaren arabera[54], Indar Armatuak honela banatzen dira:

Horrezaz gainera, hiru armadetako militarrez osaturiko bi unitate daude: Errege Goardia eta Larrialdi Unitate Militarra. Gerra kasuetan, Guardia Zibilak ere parte hartzen du armadan.

Demografia

Biztanleria

Espainiako biztanleriaren dentsitatea (2008).

2016an Espainiak 46,4 milioi biztanle zituen[2]; dentsitatea 92 biztanle kilometro koadroko da. Biztanleen %76,9 hiritan bizi da. Jaiotza eta heriotza indizeak Europako gainerako herrien antzekoak dira. Emankortasun indizea oso txikia da, 1,49 haur emakumeko (2016); bizi itxaropena berriz munduko handienetakoa, 81,7 urtekoa, 78,7 urtekoa gizonezkoentzat, eta 84,9-koa emakumezkoentzat. Biztanleak adinka hartuta, 0-14 urte bitartekoak %15,4 dira, 15-24 urte bitartekoak %9,6, 25-54 urte bitartekoak %45,2, 55-64 urte bitartekoak %11,9 eta 65 urtetik gorakoak %17,8[12]. Datu horiek argi eta garbi erakusten dute gizartea geroz eta zaharragoa dela, horrek etorkizunerako dakartzan arazo guztiekin (erretiratu asko eta langile gutxi).

Biztanleriaren banaketa geografikoa aldatzen ari da. 1950-60 inguruko migrazio mugimenduak, Espainia barneko mugimenduak, landatik hirirakoak eta barnealde nekazaritik periferia industrialerakoak izan ziren, batez ere. Baina periferia horretara industria astunaren krisia etorri zenez geroztik, gauzak aldatu egin dira. Hala, tradizioz industrialak izan diren eskualdeak biztanleria galtzen ari diren bitartean (batez ere, Asturiasen eta Euskadin, Katalunian gutxiago), ekonomia anitzagoa duten eskualdeak (Balear Uharteak, Kanariak, Valentzia…) dira, gaur egun, biztanle gehien erakartzen dutenak.

Banaketa etnikoa

Hizkuntzaz, kulturaz eta ohituraz –hala nola klimaz, paisaiaz, bizimoduz, etab.– aniztasun handia dago Espainiako erresumaren baitan. Francoren diktadura garaian (1939-1975), estatuak aniztasun horiek ezabatzeko ahalegin handiak egin bazituen ere, diktadura amaitu zenez geroztik, eta lurraldearen politika antolamendu berriari esker (autonomia estatutuak) beren kultura eta hizkuntza aberastasuna garatzeko aukera izan dute Espainia osatzen duten nazionalitate historiko eta gainerako eskualdeek. Ijitoak XVI. mendean iritsi ziren, eta 750.000-1.000.000 dira gaur egun[55].

Bestalde, kontuan izan behar da, Espainia tradizioz emigranteen herria izan bada ere (Ameriketara, Europara…), azken urteotan immigrazio lurralde bilakatu dela, nahiz eta atzerritar kopurua zehaztea nahiko zaila izan, asko eta asko ezkutuka sartzen baitira. Atzerritarren erdiak, gutxi gorabehera, europarrak dira, baina latino-amerikarrak eta afrikarrak ere asko dira, Maroko eta Magreb aldekoak gehienak, baina Saharaz hegoaldekoak ere bai; ez da ahaztu behar Afrikatik Europarako ate naturaletako bat dela Espainia.

Hizkuntzak

Espainiako hizkuntzak
     Gaztelania, estatu osoan mintzatua     Katalana edo valentziera     Galiziera     Euskara     Astur-leonesa     Aragoiera     Aranera     Extremadurera     Fala     Portugesa
Sakontzeko, irakurri: «Espainiako hizkuntzak» eta «Gaztelania»

Espainiera edo gaztelania moderno estandarra mintzatzen da; katalana, galiziera, euskara, aranera, aragoiera eta asturiera ere mintzatzen dira. Gainera, Portugaleko mugako zenbait lekutan (Extremaduran) fala eta extremadurera hizkuntzak mintzatzen dira, eta Ceutan eta Melillan arabiera eta errifiera. Espainieraz mintzatzeko gai dira Espainiako biztanle gehien-gehienak; gainerakoan, hau da hizkuntzen banaketa: katalana, %17; galiziera, %7; euskara, %2; besteak %1. Hizkuntza ofiziala gaztelania da, baina zenbait Autonomia erkidegotan, beste hizkuntzekin koofiziala da. Hauek dira:

Erlijioa

Sakontzeko, irakurri: «Erlijioa Espainian»

1978ko Espainiako Konstituzioaren 16.3 artikuluak Espainia, estatu akonfesional bezala definitzen du: "Inongo konfesiorik ez du estatu-karakterra izango". Hala ere, askatasun erlijiosoa bermatzen du. Estatuko erlijio nagusia katolizismoa da. Eliza Katolikoa da Konstituzioan aipatzen den bakarra, 16.3 artikuluak: "... eta ondorengo lankidetza harremanak izango ditu Eliza Katolikoarekin eta beste konfesioekin". 2009ko urrian CISek egindako barometroaren arabera, %69,9 katolikoa da, %25,8 ateo edo erlijiogabea, eta %1,7 beste erlijio baten jarraitzailea.[56]2005ean New York Timesek egindako ikerketa baten arabera, espainiarren %18 bakarrik joaten da erregularki mezetara. 30 urte baino gutxiago dituztenen artean ehuneko hori %14-ra jaisten da.

Erlijioak Espainian 2016an[56]
Erlijioa Ehunekoa
Katolikoak
  
69.9%
Erlijiogabeak
  
15.5%
Ateoak
  
10.3%
Bestelakoak
  
2.4%
iturria CIS[56]

Hiri nagusiak

Ekonomia

Sakontzeko, irakurri: «Espainiako ekonomia»
Espainia Schengen eremuko, Euroguneko eta Europar Merkatu Bakarreko kidea da

2017an, munduko 14. indar ekonomikoa zen Espainia, BPGaren arabera, Europar Batasuneko 5.a, eta Euroguneko 4.a. 2008ko Atzeraldi Handia baino lehen, munduko 8. postura iritsi zen[58]. BPGren banaketa, sektoreka, ondorengo hau da: %2,5 besterik ez dagokio nekazaritzari, industriari, %22,4, eta zerbitzuei %75,1 (2016). Biztanleria aktiboaren sektorekako banaketari dagokionez, lehen sektorean enplegatzen da biztanleria aktiboaren %4,2, bigarren sektorean langileen %24, eta hirugarren sektorean edo zerbitzuetan biztanleria aktiboaren %71,7 (2009)[12].

Benidorm, Europako turismo gune garrantzitsunetakoa

XX. mendearen erdialdea arte Espainiako ekonomia arkaikoa, garapen eskasekoa eta autarkikoa izan bazen ere, modernizatze prozesu azkarra bizi izan du 1960 ingurutik aurrera. 1960ko hamarkadako hazkunde tasa handien ondoren («espainiar miraria» deitu zitzaion), motelaldi serioa bizi izan zuen (petrolioaren krisialdia) 1974tik 1985 aldera arte. 1986tik 1991era, ordea, beste aurrerakada bortitz bat izan zuen eta, 1992tik 1994 ingurura gainbehera txiki bat izan ondoren, 1995etik mende amaiera arte hazten jarraitu zuen ekonomiak Espainian (1997an, % 3,2ko hazkundea). 1986an Europar Batasunarekin bat egin izanak guztiz baldintzatu zuen, geroztik, Espainiako agintariek bideratu zuten ekonomia politika. Hainbat gizarte arazo gorabehera, zorroztasunaren aldeko apustua egin zen Maastrichteko Itunean zehaztutako konbergentzia irizpideak errespetatu ahal izateko. Hala, austeritate neurriak hartzeari, aurrekontu zorrotzak egiteari eta diru politika estuagoa bultzatzeari esker, Espainiak goian aipatutako irizpide gehienak bete ahal izan zituen, eta 1999ko urtarrilaren 1ean euroan integratu ahal izan ziren herrialdeen zerrendan sartu zen. 1998ko udaberrian, Europar Batzordeak Espainiako emaitza ekonomikoen azterketa egin zuenean, zor publikoaren indizea zegoen soilik Maastrichten erabakitako irizpideetatik kanpo. Aldiz, irizpide horien barruan sartzen ziren inflazioa (%2, 1997an), aurrekontu defizita (%2,9), interes tasen bilakaera eta pezetaren parekotasuna aurreko bi urteetan zehar. XXI. mende hasierako higiezinen burbuila lehertzean, krisi sakonean sarte zen estatu osoa ordura arte eraikunzak BPGaren %16 ematen baitzuen eta langile-tasa %12 zen.[59] Krisiaren ondoren, langabezia tasa ia %20ra igo zen[60] eta, Finantza Ministroaren arabera, «azken mende erdiko atzeraldi sakonenean sartu zen».[61]

Langabezia-tasa probintzien arabera (2015)

Bigarren langabezia-tasarik handiena du Europar Batasuneko herrialdeen artean[62], eta desberdintasun sozialik handiena Euroguneko herrialdeen artean, herritarren artean errenta erabilgarriak duen banaketari begiratuta. 2006az geroztik, nabarmen handituz joan da desberdintasun sozial hori: gehien irabazten dutenen eta gutxien irabazten dutenen arteko aldea gero eta handiagoa da.[63]. Autonomia erkidegoen artean, Madril (32.723 euro 2016an), Euskadi (31.805 euro) eta Nafarroak (29.807 euro) dute per capita errenta handiena, eta Extremadura (16.369 euro) eta Andaluziak (17.651 euro) txikiena[64].

Azpiegiturak

Garraioa

Aireportuak

See source Wikidata query.

Kultura

Literatura

Sakontzeko, irakurri: «Espainiako literatura»

Espainiar idazle oso ezagun eta miretsiak daude literaturaren historian, guztien aurretik Miguel de Cervantes baina baita Benito Perez Galdos, Emilia Pardo Bazan, Miguel de Unamuno, Antonio Machado, Juan Ramón Jiménez egile klasikoak ere, besteak beste, edo Camilo José Cela garaikidea.

Kirolak

Azken urteetan, badira mundu mailan nabarmendu diren kirolari espainiarrak. Fernando Alonso 1 Formulako Munduko Txapelketa 2005. urtean, Rafael Nadal, egun 60 partida segidan irabazita eta hainbat Rolland Garros eskuan dituelarik. Espainiako Lehen mailako futbola munduan aurkitu daitezkeen jokalari onenekin osatuta dago, munduko ligarik onenetakoa omen da adituen ustez. Espainiako Itzulia delako lasterketa da txirrindularitzan nabarmentzen dena, hala ere, ia autonomia elkarte bakoitzean egiten da lasterketaren bat edo bi urtean.

Hedabideak

Sakontzeko, irakurri: «Telebistaren historia Espainian»

Herrialde komunikabide nagusiena telebista da. Espainiak irrati eta telebista kate publikoak ditu, RTVE erakundeak kudeatzen dituenak. Telebista kate nagusienak La 1, La 2, Antena 3, Cuatro, Telecinco eta laSexta dira. Kate guzti hauek pribatuak dira La 1 eta 2 izan ezik.

Egunkari irakurrienen artean El País eta El Mundo ditugu; ABC, La Razón, Público, La Vanguardia eta La Gaceta bi horien atzean daudelarik. Kirol egunkarien artean irakurrienak Marca eta As dira.

Jaiegun ofizialak

Jaiegun ofizialen zerrenda urtero zehazten da. Espainia guztirako jaiak ondorengoen artean aukeratzen dira;

Jaiak
Data Izena Oharra
Urtarrilak 1 Urteberri-eguna
Urtarrilak 6 Epifania Errege Magoen eguna
Martxoak 19 San Josef (ez estatu osoan)
Martxoa edo apirila Ostegun Santua (ez da jaieguna estatu osoan)
Martxoa edo apirila Ostiral Santua
Martxoa edo apirila Pazko Astelehena (ez da jaieguna estatu osoan)
Maiatzak 1 Lanaren Eguna
Uztailak 25 Done Jakue Espainiako zaindaria Eliza Katolikoarentzat (ez da jaieguna estatu osoan)[65]
Abuztuak 15 Andre Mariaren Jasokundea
Urriak 12 Espainiako Jai Nazionala Amerikako aurkikuntzaren data, Hispanitatearen Eguna eta Pilarreko Andre Maria
Azaroak 1 Santu Guztien Eguna
Abenduak 6 Konstituzioaren Eguna 1978ko Konstituzioaren onarpenaren data
Abenduak 8 Andre Maria Sortzez Garbia Espainiaren zaindaria Eliza Katolikoarentzat[66]
Abenduak 25 Eguberri Eguna Jesus Nazaretekoaren jaiotza

Estatu mailako 9 jaiegunez gain, autonomia erkidego bakoitzak bi jaiegun ezar ditzake, eta udalerri bakoitzak beste bi. Horrela, 13 edo 14 izanen da gehienezko kopurua guztira.

Gizateriaren Ondarea

Sakontzeko, irakurri: «Gizateriaren Ondare»

Espainia munduko 2. estatua Gizateriaren Ondare izendatuta dituen monumentu kopuruari dagokionez, Italiaren atzetik.

Euskal diaspora

Erreferentziak

  1.   Anuario estadístico de España 2008. 1ª parte: entorno físico y medio ambiente, Instituto Nacional de Estadística, ine.es, http://www.ine.es/prodyser/pubweb/anuario08/anu08_01entor.pdf. Noiz kontsultatua: 14 April 2015 .
  2. a b c   Población residente en España. Datos provisionales a 01/07/2016, Instituto Nacional de Estadística, ine.es, http://www.ine.es/dyngs/INEbase/es/operacion.htm?c=Estadistica_C&cid=1254736176951&menu=ultiDatos&idp=1254735572981. Noiz kontsultatua: 2017-6-2 .
  3.   , http://www.ine.es/prensa/np756.pdf .
  4. a b c d   World Economic Outlook Database, April 2015, imf.org, http://www.imf.org/external/pubs/ft/weo/2015/01/weodata/weorept.aspx?pr.x=74&pr.y=15&sy=2014&ey=2014&scsm=1&ssd=1&sort=country&ds=.&br=1&c=184&s=NGDPD%2CNGDPDPC%2CPPPGDP%2CPPPPC&grp=0&a=. Noiz kontsultatua: 2017-6-2 .
  5.   Gini coefficient of equivalized disposable income (source: SILC), Eurostat Data Explorer, appsso.eurostat.ec.europa.eu, http://appsso.eurostat.ec.europa.eu/nui/show.do?dataset=ilc_di12. Noiz kontsultatua: 2014-7-22 .
  6.   2014 Human Development Report, hdr.undp.org, 14 March 2013, http://hdr.undp.org/sites/default/files/hdr14-summary-en.pdf. Noiz kontsultatua: 2014-7-22 .
  7.   Euskaltzaindia, 38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0038.pdf .
  8.   España cae en el ránking: pasa de la 8º a la 14º economía del mundo, expansion.com, http://www.expansion.com/economia/2016/10/09/57f77aa1e2704ec7038b459f.html. Noiz kontsultatua: 2017-6-13 .
  9.   Espainiako Estatua, Auñamendi Eusko Entziklopedia, euskomedia.org, http://www.euskomedia.org/aunamendi/ee27395. Noiz kontsultatua: 2017-6-2 .
  10.   A History of Spain from the Earliest Times to the Death of Ferdinand the Catholic, Volume 1, Londres: Longmans, Green & Co, 14. orrialdea, ISBN 9781443740548, http://books.google.com/?id=DuiyyWGg-KEC&pg=PA410&dq=spain+hispania&q=hispania .
  11.   A system of ancient and mediæval geography for the use of schools and colleges, New York: Harper & Brothers, 14. orrialdea, http://books.google.com/?id=hm0rAAAAYAAJ&pg=PA14&dq=hesperia&q=hesperia .
  12. a b c   The World Factbook: Spain, cia.gov, https://www.cia.gov/library/publications/the-world-factbook/geos/sp.html. Noiz kontsultatua: 2017-6-2 .
  13. a b c d   Garizurieta, Marga; Sola, Carmen; Barinagarrementeria, Mª Dolores, Geografia, Batxilergoa 2., Erein argitaletxea, erein.eus, http://www.erein.eus/media/primeros_capitulos/primer_capitulo1003.pdf. Noiz kontsultatua: 2017-6-2 .
  14.   World Map of the Köppen-Geiger climate classification updated – (see p.3), schweizerbart.de, http://www.schweizerbart.de/resources/downloads/paper_free/55034.pdf. Noiz kontsultatua: 2017-6-3 .
  15.   World Map of Köppen-Geiger Climate Classification, city-data.com, http://www.city-data.com/forum/attachments/weather/56180d1263187925-ultimate-climate-poll-koppen-climate-classification-kottek_et_al_2006.gif. Noiz kontsultatua: 2017-6-3 .
  16.   World Map of Köppen-Geiger climate classification, wikimedia.org, https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/b/bb/Koppen_World_Map_%28retouched_version%29.png. Noiz kontsultatua: 2017-6-3 .
  17.   'First west Europe tooth' found, news.bbc.co.uk, http://news.bbc.co.uk/2/hi/science/nature/6256356.stm. Noiz kontsultatua: 2017-6-2 .
  18.   Los asentamientos fenicios, artehistoria.com, http://www.artehistoria.com/v2/contextos/5727.htm. Noiz kontsultatua: 2017-6-4 .
  19.   La colonización griega, artehistoria.com, http://www.artehistoria.com/v2/contextos/5728.htm. Noiz kontsultatua: 2017-6-4 .
  20. a b   Rinehart, Robert; Jo Ann Browning, Seeley, A Country Study: Spain. Chapter 1 – Hispania, Library of Congress Country Series, loc.gov, https://www.loc.gov/collections/country-studies/?fa=segmentof:frdcstdy.spaincountrystud00sols_0/&st=gallery&sb=shelf-id&c=20. Noiz kontsultatua: 2017-6-3 .
  21. a b c d e f g h   Espainia, Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa, euskadi.net, http://www1.euskadi.net/harluxet/hiztegia.asp?sarrera=Espainia7. Noiz kontsultatua: 2017-6-4 .
  22.   Fernandez-Morera, Dario, Life as a dhimmi in medieval Islamic Spain, world.wng.org, https://world.wng.org/2016/09/life_as_a_dhimmi_in_medieval_islamic_spain. Noiz kontsultatua: 2017-6-3 .
  23.   Glick, Thomas F., Islamic and Christian Spain in the Early Middle Ages. Chapter 5: Ethnic Relations, libro.uca.edu, http://libro.uca.edu/ics/ics5.htm. Noiz kontsultatua: 2017-6-3 .
  24. a b   Payne, Stanley G., A History of Spain and Portugal; Chapter 2: Al-Andalus, libro.uca.edu, http://libro.uca.edu/payne1/spainport1.htm. Noiz kontsultatua: 2017-6-3 .
  25.   Payne, Stanley G., A History of Spain and Portugal; Chapter 5: The Rise of Aragon-Catalonia, libro.uca.edu, http://libro.uca.edu/payne1/spainport1.htm. Noiz kontsultatua: 2017-6-4 .
  26.   Martin, Xabier, Herio Beltzaren eragilea, berria.eus, http://www.berria.eus/paperekoa/1539/046/001/2011-09-22/herio_beltzaren_eragilea.htm. Noiz kontsultatua: 2017-6-4 .
  27.   Muslim Spain (711-1492), bbc.co.uk, http://www.bbc.co.uk/religion/religions/islam/history/spain_1.shtml. Noiz kontsultatua: 2017-6-3 .
  28.   Pacificación interna y medidas unificadoras, artehistoria.com, http://www.artehistoria.com/v2/contextos/1487.htm. Noiz kontsultatua: 2017-6-4 .
  29.   de las Heras, José Luis, El proyecto europeísta de Carlos V, cervantesvirtual.com, http://www.cervantesvirtual.com/bib/historia/CarlosV/7_6_heras.shtml. Noiz kontsultatua: 2017-6-4 .
  30.   Austria txikiak, hiru.eus, http://www.hiru.eus/eu/historia/los-austrias-menores. Noiz kontsultatua: 2017-6-5 .
  31.   Giménez López, Enrique, La Paz de Basilea, artehistoria.com, http://www.artehistoria.com/v2/contextos/6851.htm. Noiz kontsultatua: 2017-6-5 .
  32.   La batalla de Trafalgar, la última victoria de Nelson, nationalgeographic.com.es, http://www.nationalgeographic.com.es/historia/grandes-reportajes/batalla-trafalgar-ultima-victoria-nelson_10801. Noiz kontsultatua: 2017-6-5 .
  33.   Sánchez Mantero, Rafael, El camino hacia las Cortes, artehistoria.com, http://www.artehistoria.com/v2/contextos/6903.htm. Noiz kontsultatua: 2017-6-5 .
  34.   Lara Peinado, Federico; Córdoba Zoilo, Joaquín, La independencia del Imperio Español, artehistoria.com, http://www.artehistoria.com/v2/contextos/2580.htm. Noiz kontsultatua: 2017-6-5 .
  35.   Lehen karlistaldia: 1833-1840, karlismoa.euskomedia.org, http://karlismoa.euskomedia.org/lehen_karlistaldia_18331840.html. Noiz kontsultatua: 2017-6-5 .
  36.   Liberalen nagusitasuna: 1840-1868, karlismoa.euskomedia.org, http://karlismoa.euskomedia.org/liberalen_nagusitasuna_18401868.html. Noiz kontsultatua: 2017-6-6 .
  37.   Garaipena lortzeko beste aukera bat: 1868-1876, karlismoa.euskomedia.org, http://karlismoa.euskomedia.org/garaipena_lortzeko_beste_aukera_bat_18681876.html. Noiz kontsultatua: 2017-6-6 .
  38.   Bahamonde, Angel, La I República, artehistoria.com, http://www.artehistoria.com/v2/contextos/7018.htm. Noiz kontsultatua: 2017-6-6 .
  39.   Dardé, Carlos, La Restauración, artehistoria.com, http://www.artehistoria.com/v2/contextos/7090.htm. Noiz kontsultatua: 2017-6-6 .
  40. a b   Espainiako Errestaurazioa, hiru.eus, http://www.hiru.eus/eu/historia/la-restauracion-espanola. Noiz kontsultatua: 2017-6-6 .
  41.   Dardé, Carlos, La guerra de Cuba, artehistoria.com, http://www.artehistoria.com/v2/contextos/7129.htm. Noiz kontsultatua: 2017-6-6 .
  42.   98ko belaunaldia (I), hiru.eus, http://www.hiru.eus/eu/literatura/la-generacion-del-98-i. Noiz kontsultatua: 2017-6-7 .
  43.   La Constitución de 1931 y el bienio reformista., historiasiglo20.org, http://www.historiasiglo20.org/HE/13a-1.htm. Noiz kontsultatua: 2017-06-07 .
  44. a b   El bienio radical-cedista. La revolución de 1934. Las elecciones de 1936 y el Frente Popular., historiasiglo20.org, http://www.historiasiglo20.org/HE/13a-2.htm. Noiz kontsultatua: 2017-06-07 .
  45.   de la Granja Sáinz, José Luis; Ugarte Tellería, Javier, Guda Zibila 1936-1939, euskomedia.org, http://www.euskomedia.org/aunamendi/ee71216. Noiz kontsultatua: 2017-06-07 .
  46. a b   Tamames Gómez, Ramón, Breve historia de la guerra civil, Ediciones B., https://books.google.es/books?id=N584AwAAQBAJ&printsec=frontcover#v=onepage&q&f=false. Noiz kontsultatua: 2017-6-8 .
  47.   Dolores Ibarruri, "Pasionaria", doloresibarruribhi.hezkuntza.net, 2011-04-21, http://www.doloresibarruribhi.hezkuntza.net/web/guest/doloresibarruri .
  48.   Constenla, Tereixa (2011-03-27), España masacrada, elpais.com, http://www.elpais.com/articulo/portada/Espana/masacrada/elpepusoceps/20110327elpepspor_10/Tes .
  49.   Mendiola Gonzalo, Fernando, Frankismoa: Errepresioa, erregimenaren oinarria, Auñamendi Eusko Entziklopedia, euskomedia.org, http://www.euskomedia.org/aunamendi/ee153855/141913. Noiz kontsultatua: 2017-6-8 .
  50.   Mendiola Gonzalo, Fernando, Frankismoa: Lau Hamarkadetako diktadura (1936-1975): Erregimenaren egituratze politikoa, Auñamendi Eusko Entziklopedia, euskomedia.org, http://www.euskomedia.org/aunamendi/ee153855/141914?idi=es. Noiz kontsultatua: 2017-6-8 .
  51.   Egido León, María de los Ángeles, Franco y las potencias del Eje : la tentación intervencionista de España en la Segunda Guerra Mundial, revistas.uned.es, http://revistas.uned.es/index.php/ETFV/article/view/2672. Noiz kontsultatua: 2017-6-8 .
  52.   Franco Bahamonde, Francisco, Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa, euskadi.net, http://www1.euskadi.net/harluxet/hiztegia.asp?sarrera=francoba. Noiz kontsultatua: 2017-6-8 .
  53.   Udalaitz, Daniel, Gasteizko sarraskia 1976: «Ez dago hilketengatik erantzukizunak eskatzeko borondate politikorik», argia.eus, http://www.argia.eus/argia-astekaria/1981/gasteizko-sarraskia-1976-ez-dago-hilketengatik-erantzukizunak-eskatzeko-borondate-politikorik. Noiz kontsultatua: 2017-6-8 .
  54. Espainiar Konstituzioa, gai militarrei dagokienez.
  55.   Diagnóstico social de la comunidad gitana en España, msc.es, http://www.msc.es/ssi/familiasInfancia/inclusionSocial/poblacionGitana/docs/diagnosticosocial_autores.pdf. Noiz kontsultatua: 2017-6-5 .
  56. a b c   Barometro de octubre de 2016, cis.es, http://www.cis.es/cis/export/sites/default/-Archivos/Marginales/3140_3159/3156/es3156mar.pdf. Noiz kontsultatua: 2017-06-14 .
  57. Cifras oficiales de población resultantes de la revisión del Padrón municipal a 1 de enero, ine.es
  58.   España cae en el ránking: pasa de la 8º a la 14º economía del mundo, expansion.com, http://www.expansion.com/economia/2016/10/09/57f77aa1e2704ec7038b459f.html. Noiz kontsultatua: 2017-06-11 .
  59.   "Global Guru" analisia, The Global Guru, http://www.theglobalguru.com/article.php?id=60&offer=GURU001. Noiz kontsultatua: 2010-06-01 .
  60. Mounting joblessness in Spain | And worse to come, The Economist, Urtarrilaren 22a, 2009
  61. Spain faces deepest recession in 50 years, Spanish News, Urtarrilaren 18, 2009
  62.   Hamabost milioi eta erdi langabe, berria.eus, http://www.berria.eus/paperekoa/1753/013/001/2017-05-03/hamabost_milioi_eta_erdi_langabe.htm. Noiz kontsultatua: 2017-06-12 .
  63.   Delgado, Cristina; Mars, Amanda (2012-10-10), España es el país con mayor desigualdad social de la eurozona, economia.elpais.com, http://economia.elpais.com/economia/2012/10/10/actualidad/1349901592_959130.html .
  64.   Delgado, Cristina, Cinco comunidades han recuperado ya el PIB por habitante anterior a la crisis, economia.elpais.com, http://economia.elpais.com/economia/2017/03/30/actualidad/1490901138_170197.html. Noiz kontsultatua: 2016-06-13 .
  65. Malagako diozesiaren webgunea, diocesismalaga.es
  66. Madrilgo artxidiozesiaren webgunea, archimadrid.es

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Espainia Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Espainia