Edward Wood (Lord Halifax)
Edward Frederick Lindley Wood, Halifaxeko Earla (1881eko apirilaren 16-1959ko abenduaren 23), Lord Irwin gisa ezaguna 1925etik 1934ra eta Halifaxeko Bizkondea 1934tik 1944ra, Erresuma Batuko politikari kontserbadorea izan zen. Denbora horretan, goi-mailako zenbait kargu izan zituen, batez ere Indiako Gobernadore Orokorra 1926tik 1931ra bitartean, eta Kanpo Harremanetarako idazkari 1938 eta 1940 artean. Adolf Hitlerren aurrean 1936-1938 urteetan Erresuma Batuak izan zuen baketze-politikaren arkitektoetako bat izan zen, Neville Chamberlain lehen ministroarekin estuki lan eginez. Hala ere, Kristallnachten (1938ko azaroaren 9tik 10era) eta Txekoslovakiaren okupazio alemanaren ondoren (1939ko martxoan), beste politika bat bultzatu zuten, eraso gehiago gelditzeko helburuarekin, Polonia defendatzeko gerrara joatea aginduz.
Chamberlainek 1940ko maiatzaren hasieran dimisioa eman ondoren, Halifaxek ez zuen onartu lehen ministroaren postua, uste baitzuen Winston Churchill gerra-buruzagi egokiagoa izango zela (Halifax Lorden Ganberako kide izatea arrazoi ofizialtzat hartu zen). Aste batzuk geroago, itxuraz katastrofikoa zen porrotari aurre egiten zioten aliatuek, britainiar tropak Dunkerquera itzuli zirenean, Halifax Italiarekin negoziatzearen alde agertu zen, bake-baldintza onargarriak negoziatzen ahal ziren ikusteko. Churchillek kaleratu zuen, Gerra Kabineteak hainbat bilera korapilotsu egin ondoren. 1941etik 1944ra, enbaxadore britainiarra izan zen Estatu Batuetan.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1881eko jaiotzak
- 1959ko heriotzak
- Eton Collegen ikasitakoak
- Erresuma Batuko parlamentariak 1924-1929
- Erresuma Batuko parlamentariak 1923-1924
- Erresuma Batuko parlamentariak 1922-1923
- Erresuma Batuko parlamentariak 1918-1922
- Erresuma Batuko parlamentariak 1910-1918
- Erresuma Batuko parlamentariak 1910
- Bigarren Mundu Gerrako politika
- Erresuma Batuko Kontseilu Pribatuko kideak
- Galtzariaren zaldunak
- Indiako Izarraren Ordenako Gurutze Handiko Zaldunak
- Erresuma Batuko Kanpo Aferen Estatu Idazkariak
- 1940 politikan
- Erresuma Batuko enbaxadoreak Ameriketako Estatu Batuetan
- Indiako erregeordeak
- Lehen Mundu Gerrako Britainiar Armadako pertsonala