Emakumeak eta kirola

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea


Charlotte Cooper 1900 urtean.

Emakumeen sartzea kirol mundurua berantiarra izan da, izan ere, hauek hainbat estereotipo sozial eta kulturalei aurre egin behar izan diete. Kiroletako lehen ekitaldi femeninoak Hereos Jokoetan (k.a. 600 urtean) izan ziren Antzinako Grezian, baina, aldiz, 1896ko Olinpiar Jokoetan ez zituzten emakumeentzako frogak onartu, hauek XX.mendean sartu zituzten berriro ere, Paris 1900eko Olinpiar Jokoetan, esaterako. Hauetan 24 herrialdek parte hartu zuten, 997 atleta ziren guztira, 975 gizon eta 22 emakume. Garai honetan emakumeen parte hartzea golfera, tenisera eta croquetera mugatu zen batez ere, eta Charlotte Cooper izan zen historiako lehen emakume irabazle olinpikoa. Croqueteko torneoa deigarria izan zen Olinpiar Jokoetan lehen aldiz emakumeen agerpena lortu zuelako. Madame Despres, Madame Filleaul Brohy eta Mademoiselle Ohnier lehiaketaren lehenengo txandan kanporatuak izan ziren. Nabarmentzekoa da pertsona bakar batek ordaindu zuela txapelketa hau ikusteko. [1][2]

Deskribapen orokorra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kirola betidanik izan da bi zentzutan baztertzailea; alde batetik, klase sozial altukoentzako prestatutako zerbait izan delako eta, bestetik, gizonek bakarrik parte hartu ahal zutelako. Modu honetan, kirola paradigma maskulino batetik abiatuta sortu zen, emakumeak erabat baztertuta eta gutxiagotasun egoeran utzi zituelarik. Kirola, gainera, oinarrizko hezikera bidea izan da, zeren honetatik abiatuta nazioaren buru izango zirenen izaera sortu nahi zuten, emakumeak praktika hauetatik erabat aldenduz. Izan ere, kirolaren bitartez gizontasuna eta karakterea helarazi nahi ziren, aldiz, emakumeengandik bilatzen zena fintasuna, hauskortasuna, dotorezia, dependentzia eta sumisioa ziren, hau da, kirolaren bitartez transmititu nahi zituzten balioen guztiz kontrakoak. Gizon eta emakumeen izaeren arteko desberdintasunei indarra emateko alde biologikoa erabiltzen zuten ere, gizonaren indarra eta emakumearen ahultasuna nagusituz. Gainera, emakumeek seme-alabak izateko duten aukeragatik baldintzatuta daude ere, hau da, kirola bizitza publikoaren parte da eta, emakumeak, gizonak ez bezala, bizitzaren arlo pribatura mugatuta zeuden.[3]

Sexismoa kirolan betidanik existitu den jarrera bat izan da, hau da, estereotipoz betetako arlo bat da. Honen adibide, kirolen artean dagoen bereizketa da, izan ere, batzuk femeninoak eta beste batzuk maskulinoak bazala kontsideratuak dira. Modu honetan, sexua aktibitate fisikoaetan parte hartzerako orduan aldagai diskriminatzailea da. Gimnasia erritmikoa, adibidez, aipatutakoaren isla izan daiteke; honetan, emakumeek izan behar dituzten ezaugarriak nagusitu nahi dira, fintasuna, esaterako.[4]

Olinpiar Jokoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XX.mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kirolaren historiaren hasieraz hitz egiten badugu, Greziako Olinpiar Jokoetara joan behar gara. Hauetan emakumeen partehartzea ukatu zen eta bakarrik joan zitekeen ikusle bezala ezkongabe zeudenak. Izan ere, garai horretan moraltasun gaiengatik, ezkonduta zeuden emakumeek ezin zuten kirolari gizon bat biluzik ikusi. 1900 urtean emakumeen kirolaren historia hasi egiten dela esan genezake, baina urte honetan, emakumeek soilik golf, tenis eta croquet frogetan parte hartu ahal zuten, hauek emakumeen feminitatea mantentzen zutelako. Aldi berean, Nazioarteko Olinpiar Batzordeak ez zuen begi onez emakumeen parte hartzea ikusten, modu honetan, benetako lehen domina emakume batentzako 1912an izan zen Estokolmon eta, Fanny Durack igerilari Australiarrak irabazi zuen. 1904an, San Luisen, arkularitza gehitu zen emakumeek parte hartu zitekeen kirolen artean. 1908an bela estropadetan eta irristaketa artistikoan parte hartu zitekeen ere baina hauek ez ziren dominarekin saritzen. Nahiz eta Paris 1900ean emakumeek parte hartu zuten, Bartzelona 1992an, oraindik 35 herrialdek gizonen taldeekin bakarrik parte hartu zuten. Olinpiar Joko hauetan, aipatzekoa da nola Zhang Shan kirolari txinatarrak lehiaketa misto batean irabazten zuen lehenengo emakumea izan zen (uso-tiroan), baina, aldiz, 1996an kirol diziplina hau kendu zuten eta, 2000urtean, Sidneyko Olimpiar Jokoetan berrezarri zuten baina emakumezkoen eta gizonezkoen lehiakteak bananduz. [5]

XXI.mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2000 urtean Barein-ek bi emakume bidali zituen Olinpiar Jokoetara lehenengo aldiz: Fatema Hameed Gerashi eta Mariam Mohamed Hadi Al Hilli. 2004an Robina Muqimyar eta Rezayee Fariba Afganistaneko delegazioaren lehenengo emakumeak bihurtu ziren. 2008an Arabiar Emirerri Batuek atleta femeninoak bidali zituzten lehenengo aldiz Olinpiar Jokoetara (Maitha Al Maktoum taekwondon eta Latifa Al Maktoum zaldiketan). Bi kirolariak Dubaiko gobernarien familiaren kide ziren. 2010ean bakarrik hiru herrialdek ez zituzten oraindik kirolari emakumeak Olinpiar Jokoetara bidali (Brunei, Saudi Arabia eta Qatar), baina urte horretan Nazioarteko Batzorde Olinpiarrak Londres 2012ko Olinpiar Jokoetan emakumeen partehartzea ahalbidetu behar zutela adierazi zien, horrela ez izatekotan kanporatuak izango zirelarik.

Londres 2012ko Olinpiar Jokoetan, lehenengo aldiz, herrialde partehartzaile guztiek emakumeak zituzten beraien talde olinpikoetan, honen ondorioz, 4.850 emakumek parte hartu zuten, historia osoko parte-hartzerik handiena, alegia, parte-hartzaileen % 46a emakumeak ziren, ia erdia. Joko hauetan 2014 herrialdek parte hartu zuten, bakoitzak, gutxienez, emakume bat aurkeztu behar izan zuelarik. Modu honetan, Londreseko Olinpiar Jokoak emakumearen Olinpiar Jokoak deitu ditzazkegu, parte-hartze, lorpen eta olinpismo garaikidearen historiako emakumeen ordezkaritza unibertsaleko marka ezarri bait da.[2] Saudi Arabiak bi emakume sartu zituen bere taldean: Sarah Attar eta Wojdan Shahrkhani; Qatarrek lau: Noor Hussain Al-Malki, Bahiya al-Hamad, Nada Wafa Arkaji eta Aya Majdi; eta Bruneik bakarra: Maziah Mahusin. Qatarrek Bahiya al-Hamad aukeratu zuen bere banderadun gisa Londres 2012ko irekiera errituan. Olinpiar Joko hauetan ere (Londres 2012) Bareinko Maryam Yusuf Jamal Persiar Golfoko lehenengo emakume dominaduna bihurtu zen 1500 metrotako lasterketan brontzea irabaztean. Hala ere, Rio de Janeiro 2016an, Irakek gizonezkoak bakarrik aurkeztu zituen, emakumeak ezin izan zirelako sailkatu. Pekin 2008an oraindik gizonentzako jardunaldiak, emakumezkoentzakoak baino gehiago ziren, baina Londres 2012an emakumeentzako boxeoa sartu zuten, modu honetan, emakumeek gizonezkoen kirol berdinetan lehiatzeko aukera izan zuten. Aitzitik, badaude bi kirol non gizonek ez dute parte hartzen: igeriketa sinkronizatua eta gimnastika erritmikoa. Bestalde, 2012an, Londresen parte hartu duen euskal ordezkaritza olinpikoa 10 emakumek eta 15 gizonek osatu dute. Talde hori Beijingen 2008an parte hartu zuen ordezkaritza baino desorekatuagoa dago, bertan 12 emakumek eta 12 gizonek parte hartu zuelako.[1][6]

Kirol zuzendaritza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emakumeen parte hartzea kirol zuzendaritzaren arloan berantiarra izan da ere. 1960an planteatu zen lehenengo aldiz Olinpiar Mugimenduaren barruan, baina ez zen 1980 urtera arte errealitate bihurtu. Urte horretatik aurrera, Nazioarteko Olinpiar Batzordean Emakumearen Sustapenerako Saila sortu zen, honek kirol femeninoaren sustapena defendatzen zuelarik: modu honetan, egitarau Olinpikoan parte hartu nahi zuten kirol diziplina guztiek emakumeentzako frogak izan behar zituzten.

Alice Millet emakumeen kirolaren banderaduna dugu; 1917an Frantziako Sozietate Femeninoen Federazioa sortu zuen eta, beranduago, 1921ean, Estatu Batuen, Britania Handia, Italia, Txekoeslovakia eta Frantziaren laguntzarekin Nazioarteko Kirol Femeninoaren Federazioa sortu zuen ere. Erakunde honek 1922ko Apirilaren 20an lehenengo Munduko Joko Femeninoak antolatu zituen Parisko Pershing zelaian; joku hauek Nazioarteko Atletismo Federazioaren kontrako erantzun moduan egin ziren, hauek emakumeen parte hartzea deuseztatu zutelako. Alice Milletek emakumeentzako Olinpiar Jokoak antolatzen jarraitu zuen baina hauen arrakasta faltagatik, 1938an, Frantziako Sozietate Femeninoen Federazioa desegin zen.

1981 urtean lehenengo aldiz sartu zen emakume bat Nazioarteko Olinpiar Barzordean , hau da, urte honetan izan zen emakumeak kirol munduan kargu garrantzitsu eta erabakiak hartzeko eskumena izaten lehenengo aldia. Aitzitik, nahiz eta urtero gero eta emakume gehiago sartzen diren erakunde honetan, gizonezkoen nagusitasun argi bat egoten jarraitzen du. Gainera, emakumeak ez dira zuzendari bezalako goi karguetara iristen.[4]

Brighton-eko Adierazpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1994ko maiatzean, Brightonen (Britainia Handia), kirol munduaren buruzagiak bildu ziren Kirol Femenianoaren eta Aldaketa Erronkaren inguruko lehenengo nazioarteko batzarra egiteko. Honetan, emakumeek kirolan parte hartzerako orduan dituzten desorekak aztertu ziren aldaketa prozesua azkartzeko asmoarekin, modu honetan, Emakumea eta Kriolaren inguruko Brightoneko Adierazpena sinatu zuten. Adierazpen hau emakumezkoen kirola sustatzen duten oinarrien inguruko lehen nazioarteko dokumentua da. Konferentzia hau Britainia Handiko Kirol Aholkularitzak antolatu zuen eta Nazioarteko Olinpiar Batzordearen laguntza jaso zuen.

Konferentzia hau lau urtetan behin ospatzen da bertan mundu osoko kirol buruzagiak parte hartzen dutelarik. 1998an Windhoek-en, 2002an Montreal-en, 2006an Kumamoto-n, 2010ean Sidney-n, 2014an Helsinki-n eta, azkena, 2018an Botswana-n. [7]

Emakume kirolari garrantzitsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Gaztelaniaz) Juegos Olímpicos. 2019-04-04 (Noiz kontsultatua: 2019-04-08).
  2. a b Betrán, J. O. (2012). Juegos Olímpicos Londres 2012: la olimpiada de las mujeres. Apunts Educación Física y Deportes, (109), 7-10.
  3. Ordóñez, A. (2011). Género y deporte en la sociedad actual. Polémika, 3(7).
  4. a b García, J. N., & de Educación Física, M. (2009). Mujer y Deporte. Prejuicios y logros. Revista de Transmisión del Conocimiento Educativo y de la Salud, 1(1), 32-50.
  5. Teijeiro, D. R., Patiño, M. J. M., & Padorno, C. M. (2005). Identidad y estereotipos de la mujer en el deporte: una aproximación a la evolución histórica. Revista de investigación en educación, 2, 109-126.
  6. Bonafé, M. G. (2001). El siglo XX. La revolución deportiva de las mujeres. Apunts. Educación física y deportes, 2(64), 63-68.
  7. Declaración de Brighton. .
  8. (Ingelesez) «Larisa LATYNINA - Olympic Gymnastics Artistic | USSR» International Olympic Committee 2018-11-13 (Noiz kontsultatua: 2019-04-08).
  9. (Gaztelaniaz) Larisa Latýnina. 2019-02-13 (Noiz kontsultatua: 2019-04-08).
  10. (Ingelesez) «The Real Story» Kathrine Switzer - Marathon Woman (Noiz kontsultatua: 2019-04-08).
  11. (Ingelesez) «The Official Website of Billie Jean King» Billie Jean King Enterprises (Noiz kontsultatua: 2019-04-08).
  12. Nadia Comăneci. 2019-03-02 (Noiz kontsultatua: 2019-04-08).
  13. (Gaztelaniaz) Jutta Kleinschmidt. 2019-01-17 (Noiz kontsultatua: 2019-04-08).
  14. (Gaztelaniaz) Yelena Isinbáyeva. 2019-01-24 (Noiz kontsultatua: 2019-04-08).
  15. «Edurne Pasaban» www.edurnepasaban.com (Noiz kontsultatua: 2019-04-08).