Edukira joan

Errugbiaren Historia Euskal Herrian

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ikurrina bat eta Biarritz Olympique Pays Basque-n ikurra. Talde euskaldunak, 2005-2006ko Frantziako Txapelketa lortu izanaren ospakizunak.

Errugbiaren Historia Euskal Herrian azaltzen duen artikulua da hau.

Euskal Herrian, Errugbi modernoa lehenengoz XIX. mendearen amaieran agertu zen Ipar Euskal Herrian. 1897. urte aldera, Baionako Lizeoko Errugbi Taldeko jokalari izan nahi zuen 20 urtetako gazte Landatar baten albiste badugu. Errugbiko jokalari hauek Baionako harresien inguruan zuten errugbi zelaia, eta gara hartan, beste Baiona eta Biarritz-eko errugbi taldeen aurka lehiatzen ziren. 1898. urtean, Biarritz-Sporting-Club et de l'«Amicale des anciens de Jules-Ferry » taldea sortu zen. 1902. urtean « Biarritz Stade » zelaian jokatzen zutelarik, 1913ko apirilaren 26an Biarritz-Sporting-Club taldearekin batu eta Biarritz Olympique behin-behineko izena hartu zuten.

Hego Euskal Herrian, aldiz, XX. mendeko lehenengo urtetan hainbat norgehiagoka jokatu baziren ere, 40. hamarkada arte ez zen lehenengo taldea antolatuko, Bilboko Club Deportivoren eskutik[1]. 80. hamarkadan izan zuen hedapen handiena errugbiak Hegoaldean. Euskal Federakuntzak antolatutako lehiaketetaz eta haiek jokatzen zituzten taldeetaz aparte, Euskalerriko Rugby Eskola Independienteak bere topaketa eta talde propioak antolatu zituen[2].

Euskal Herriko taldeen lorpenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Biarritz Olympique Pays Basque eta S.T. Toulousain taldeen arteko finala. Parisko Stade de France zelaian. 2006. urtea.

Europako txapelketak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantziako txapelketak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiako txapelketak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Errugbi Liga

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Euskal Errugbi Liga»
Aviron Bayonnaiseko jokalariak Euskal Errugbi Ligako garaipena ospatzen, 2019an.

2019 urtean Euskal Errugbi Liga (Euro Basque Rugby Challenge) abiatu zen iparraldeko eta hegoaldeko taldeak barnean hartzen dituena. Gizonezkoen zazpi taldek hartuko zuten parte[3] eta Aviron Bayonnais izan zen aurreneko txapelduna. Etorkizunean emakumezkoen txapelketa egiteko asmoa dago, bai eta gizonezkoen bigarren maila bat ere[4].

Euskal Herriko taldeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inolako zalantza edo ezbairik gabe, ohitura handiagoa dago Ipar Euskal Herrian kirol honetan Hegoalden baino. Izan ere, Frantzia eta Europa mailan emaitza onak lortu ditu azken urteotan Biarritz Olympiqueko taldeak. Baionako Aviron ere aritzen da Frantziako lehen mailan. Beste zenbait errugbi talde: U.S. Nafarroa (Donibane Garazi/Baigorri), Sport Athlétique Mauléonais (Maule), Saint-Jean-de-Luz Olympique (Donibane Lohizune)...

Beti ere maila apalagoan, Hego Euskal Herrian ere badaude zenbait errugbi talde esanguratsuak: Getxo R.T. (Getxo), Bera Bera Rugby Taldea (Donostia), Ordizia Rugby Elkartea (Ordizia), Hernani Rugby Elkartea (Hernani), Gernika Rugby Taldea (Gernika)...

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]