Eubako geltokia
| Euba | ||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Kokapen mapa | ||||||||
| Lineak | ||||||||
| ||||||||
| Kokapena | ||||||||
| Helbidea | Euba auzoa, 20; 48290 | |||||||
| Udalerria | Zornotza, | |||||||
| Geltokiaren datuak | ||||||||
| Kodea | EB | |||||||
| Gunea | 3. gunea | |||||||
| Irekiera | 2008 | |||||||
| Irisgarria | ||||||||
| Zerbitzuak | ||||||||
| Nasak | 2 | |||||||
| Trenbideak | 2 | |||||||
| Jabea | Euskal Trenbide Sarea | |||||||
| Eragilea | Eusko Trenbideak | |||||||
| Garraio zerbitzuak | ||||||||
| Euskotren Trena | ||||||||
Euba Euskotren Trena eragilearen E1 lineari dagokion lurgaineko geltokia da, Zornotza udalerriko izen bereko auzoan kokatuta dagoena. 2008an ireki zen, eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 3. tarifa-gunearen barruan dago.
Sarbideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Geltokiak sarbide bakarra du, kaleko kotan. Geltoki barruan trenbideen arteko komunikazioa egiteko eskailera zein igogailuak daude, irisgarritasuna bermatuz.
Geltoki berria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2005ean Euskal Trenbide Sareak Zornotza - Traña-Matiena tarteko trenbidea bikoizteko lanak hastearekin batera, Durango Proiektua izenez ezaguna, Eubako geltoki berria eraikitzen hasi zen.[1] 2008an geltoki berria ireki zen.
Geltokiak bi nasa ditu, bata zentrala eta bestea albokoa. Nasen arteko komunikazioa trenbidearen gainetik eraiki den estalitako pasabidetik egiten da, eskaileraz zein igogailuz hornitutakoa.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Trenbide Sarea. «Memoria 2005» (PDF) (kontsulta data: 2013-02-10).[Betiko hautsitako esteka]

