Amañako geltokia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Koordenatuak: 43° 11′ 05″ N, 2° 28′ 48″ W / 43.184698°N,2.480004°W / 43.184698; -2.480004

Infobox train2.png
Amaña
Amaña geltokia.jpg
Geltoki barruko ikuspegia.
Kokapen mapa
Lineak

« Unibertsitatea-Eibar Euskotren Trena Logo.svg Euskotren E1.svg  Ardantza »
« Unibertsitatea-Eibar Euskotren Trena Logo.svg Euskotren 1D.svg  Ardantza »
« Unibertsitatea-Eibar Euskotren Trena Logo.svg Euskotren 1T.svg  Ardantza »
Kokapena
Helbidea Tiburzio Anitua kalea, 1; 20600
Udalerria Eibar,  Gipuzkoa
Geltokiaren datuak
Gunea 4. gunea (Mugi)
5. gunea (BGP)
Irekiera 2015eko urriaren 24a
Itxiera 2012ko azaroaren 19a
Irisgarria Geltoki irisgarria 
Zerbitzuak Aiga elevator inv.svg 
Aldageltokia Trena Autobusa 
Nasa kopurua 1
Trenbide kopurua 2
Jabea Euskal Trenbide Sarea
Eragilea(k) Eusko Trenbideak
Garraio zerbitzuak
Euskotren E1  Bilbo-Matiko - Donostia-Amara
1D  Matiko - Elgoibar
1T  Ermua - Eibar
Bizkaibus A3912  Bilbo - Ermua - Eibar

Amaña Euskotrenen E1 (Bilbo-Donostia) lineari, eta horren azpi-linea diren 1D (Durangaldea) eta 1T (Tranbia) lineei dagokien lurpeko tren geralekua da, Eibar udalerrko izen bereko auzoan kokatuta dagoena. Amaña-Ardantza trenbide tartearen bikoizketa eta estaltze-lanak bukatzearekin batera jarri zen martxan, 2015eko urriaren 24an, 2012. urte amaieratik itxita egon ondoren,[1] eta Mugi sistemaren 4. tarifa-gunearen eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 5. tarifa-gunearen barruan dago.

Bilbo-Donostia trenbidearen barne, geralekuan eskualdeko zerbitzuak eskaintzen dira Bilboko Matiko eta Donostiako Amarako geltokien artean (E1 linea), eta Matiko eta Elgoibarko geltokien artean ere (1D linea). Zerbitzu horiez gain tranbia ezizenez ezagutzen den Ermua eta Eibar elkarlotzen dituen hiriarteko maiztasun altuko zerbitzua ere jasotzen du, (1T linea).

Sarbideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geralekuak Tiburzio Anitua kalean du sarbidea, eskailera zein igogailuz.

  • Eskailera bidezko sarbidea Igogailu bidezko sarbidea Autobusa Sarbide irisgarria  Tiburzio Anitua kalea, 1

Geraleku berriaren lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geralekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geraleku berria Amaña-Ardantza tartean trenbidea bikoizteko eta hirigunea egokitzeko proiektuaren barruan eraiki zen. Trenbidea 650 metro luzeran bizkoiztu, estali eta tarte horren mendebaldeko muturrean geltoki berria eraiki zen, geraleku zaharra zegoen lekutik gertu. Geraleku berriak 82 metro luze den nasa zentrala du eta erabat irisgarria da, eskaileraz gain sarbidea ahalmen handiko igogailuz hornituta baitago. Eskaileretatik egiten den sarbidea geltokiaren ezaugarria den fosterito egiturarekin errematatzen da. Gainera, geralekuak gela teknikoak eta behar bezala kudeatzeko beharrezkoa den ekipamenduak ditu.[2]

Urbanizazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Obraren lehen faseetan eraitsi ziren egiturak eta bideak berriro eraikitzeko egin ziren hitzarmenaren ondorioz, trenbidearen gaineko espazioa urbanizatu zen, inguru horretan 8.500 metro koadroko espazio publiko berriak irekiz. Tiburzio Anitua eta Legarre kaleen artean pasealekua sortu zen, bidegorria ere duena, eta Ardantzako geltokiaren gainean eta Amaña eta Unibertsitatearen artean daudenei jarraipena ematen dietena. Torrekua anbulatorio inguruan eta El Corte Ingléseko biribilgunean parke berriak sortu ziren, eta errepide-sarea berritu zen. Hala, Amaña eta Eibarko erdigunea oinezkoentzako ibilbide handi baten bidez lotuta daude, biribilgune berria dago martxan eta Amaña kaletik irteera zuzena egiten dute ibilgailuek. Gainera, Eibar erdialdetik datorren trafikoak zuzeneko lurrazpiko errepidea du Ermurako noranzkoan.

Egitura berriak eraiki ahal izateko beharrezkoa izan zen aurretik zeuden bideak eta egiturak eraistea, horien artean azpimarratzekoak izan ziren scalextric eta Arrateko bide-zubia. Lan horietako gehienak gauez egin ziren, trenen trafikoa moztu behar ez izateko.

Lanok hiru urtez iraun zuten, 2012ko ekainetik 2015eko urria bitartean,[3] eta inbertsioa 16,5 milioi eurokoa izan zen.[2]

Ermua-Eibar tartea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Trenbide Sareak Bilbo-Donostia trenbidearen barruan dagoen Ermua-Eibar tartean hainbat lan gauzatu ditu azken urteotan, eta horien artean hurrengoak daude:

2006an Ermuan Izelaietako pasonibela ezabatzeko lanak hasi ziren, eta 2007ko abenduaren 11n lanei amaiera eman zitzaien.[4]

2008ko abenduan San Lorentzo-Unibertsitatea trenbide tartearen lanak hasi ziren, 800 metro luzeko trenbide bikoizketa egiteari ekinez, eta horrekin batera Olarreagako pasonibela ezabatu eta Unibertsitatea-Eibar geltokian moldaketak eginez, 6,7 milioi euroko inbertsioaz. 2010eko abenduaren 1.an tarte honetako lanak amaitu ziren.[5]

2011ko abenduan Karakateko baztertzegunea martxan jarri zen.

2010eko udazkenean Txarakua-Azitain tartean 775 metrotan trenbidea bikoizteko, Txarakuako pasonibela kentzeko, Eibarko geltokia zaharberritu eta geltokiko pasonibela ezeztatzeko, eta Azitaingo geltokia birkokatzeko lanak hasi ziren.[6] Lan hauek 2012ko irailaren 7an amaitu ziren.[7]

2012ko ekainean Amaña-Ardantza tarteko lanak hasi ziren, 650 metro luzeko trenbide bikoizketa eta estaltzea eginez eta lurpean Amaña eta Ardantzako geltokiak eraikiz, geltoki zaharrak ordeztuz. Lanok 2015eko urriaren 24an amaitu ziren.[8]

2012ko uztailaren 2tik Ermuko geltoki berria eraikitzen ari da, eta hau martxan jartzearekin batera Oletxeko pasonibela kenduko da. Lanok 2019ko urtarrilerako amaitzea aurreikusten da.[9]

Loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geralekuaren kanpoaldean Bizkaibus zerbitzua hornitzen duen autobus geralekua dago. Hurrengo lineak geralekutik pasatzen dira:

Logo Bizkaibus B.svg Amaña

A3912 Eibar - Ermua - Durango - Lemoa - Galdakao Ospitalea - Bilbo

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa