Franche-comtera
Itxura
| Franche-comtera | |
|---|---|
| frainc-comtou | |
Franc-comtois hizkuntzak. Ekialdean franche-comtera. | |
| Datu orokorrak | |
| Lurralde eremua | |
| Ofizialtasuna | Inon ez |
| Eskualdea | Franche-Comté, Jura Kantoia, Sundgau, Berna Kantoia |
| UNESCO sailkapena | 4: arrisku larrian |
| Araugilea | Ez du |
| Hizkuntza sailkapena | |
| giza hizkuntza indoeuropar hizkuntzak hizkuntza italikoak hizkuntza erromantzeak mendebaldeko hizkuntza erromantzeak hizkuntza galo-iberiarrak hizkuntza galo-erromantzeak Gallo-Rhaetian (en) Oïl hizkuntzak | |
| Informazio filologikoa | |
| Hizkuntza-tipologia | subjektu aditza objektua |
| Alfabetoa | latindar alfabetoa |
| Hizkuntza kodeak | |
| Glottolog | fran1262 |
| Linguasphere | 51-AAA-hj |
| Linguist List | fra-fra |
| UNESCO | 1522 |
Franche-comtera (frainc-comtou) Frantziako Franche-Comté eskuladeko eta Suitzako zonalde txiki bateko erromantze hizkuntza bat da, Oïl taldekoa. Frantziako lurraldean desagertutzat eman daiteke. Ez du inolako onarpen instituzionalik ezta idaztarau ofizialik ere.
Aldaerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Franche-comterak jurera ("Jurassien") izena hartzen du batzuetan hizkuntzalaritza arloan. Hizkuntza hau Oïl hizkuntza periferikoen aldaera da, eta bere barruan sei azpi-aldaera bereiz daitezke (Dalby, 1999/2000, 398. orr):
- Saône-N: Saône Garaia eta Marne Garaia hego-ekialdean.
- Doubs-Ognon: Ognon ibaiaren bailaran, Doubs departamendu erdiko bailarak, Saône Garaiko hegoaldea eta Marne Garaiko hego-ekialdeko zonalde bat barne hartuz.
- Lomont-Doubs: Lomont Massif-en eta Doubs departamenduko ekialdeko bailaretan, eta baita Jura Kantoiko (Suitza) mendebaldean.
- Ajulot: Belfort Herrialdean eta inguruko lurraldeetan eta Jura Kantoiko ipar-mendebaldean.
- Vâdais: Delémonten.
- Taignon: Franches Massif eta Jura Kantoiko hegoaldean.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dalby, David (1999/2000): The Linguasphere Register of the World's Languages and Speech Communities, (2. liburukia), Hebron, Gales: Linguasphere Press. ISBN 0-9532919-2-8.