Franz Josef Strauss
Franz Josef Strauss (Munich, Alemania, 1915eko irailaren 6a - Regensburg, Alemania, 1988ko urriaren 3a) politikaria izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Municheko unibertsitatean egin zituen ikasketak. Bigarren Mundu Gerran naziekin batera borrokatu zen, eta gerra amaitzear zegoenean aliatuek preso eraman zuten. 1945. urtean askatu ondoren, Bavariako Barne Arazoetako Ministerioan lan egin zuen. Bavariako Batasun Kristau eta Soziala (CSU) alderdiaren sortzaileetako bat izan zen, eta 1949. urtean diputatu aukeratua izan zen. 1953. urtean, berriz ere parlamenturako aukeratua izan ondoren, Adenauer kantzilerrak ministro izendatu zuen sail berezirik gabe. 1955ean Gai Atomikoetako ministro eta Defentsarako Batzordeko lehendakari aukeratua izan zen, eta hurrengo urtean kantzilerrak defentsa ministro izendatu zuen. 1962. urtean Straussek kargua utzi beharra izan zuen Der Spiegel astekariarekin izandako tirabiren ondorioz. Hala ere, alderdiaren lehendakari jarraitu zuen eta 1966. urtean Finantza ministro izendatu zuten. Hiru urte geroago Alderdi Sozial Demokratak irabazi zituen hauteskundeak, baina Straussek Bavarian ez zuen indarrik galdu, eta 1978. urtean Bavariako lehendakari aukeratu zuten, hil zen arte.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Franz Josef Strauss |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.