Edukira joan

Juri Gagarin

Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Juri Gagarin
SESBeko Sobiet Goreneko kide

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakЮрий Алексеевич Гагарин
JaiotzaKluxino1934ko martxoaren 9a
Herrialdea Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
BizilekuaSobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
HeriotzaNovosiolovo1968ko martxoaren 27a (34 urte)
Hobiratze lekuaKremlingo harresiko nekropolia
Heriotza modua: hegazkin-istripua
Familia
AitaAleksei Ivanovitx Gagarin
AmaAnna Gagarina
Ezkontidea(k)Valentina Ivanovna Gagarina
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaSaratov Pedagogical College (en) Itzuli
(1951ko abuztua -
Orenburg Military Aviation Piloting High School (en) Itzuli
(1955eko urriaren 27a - 1957ko urriaren 25a)
Zhukovsky Air Force Engineering Academy (en) Itzuli
(1961eko irailaren 1a - 1968ko martxoaren 2a)
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakhegazkinlaria, astronauta, ofizierra, politikaria eta esploratzailea
Altuera1,65 metro, 1,57 metro
Jasotako sariak
KidetzaInternational Academy of Astronautics (en) Itzuli
First group of Soviet cosmonauts (en) Itzuli
Zerbitzu militarra
Adar militarraJuri Gagarin Kosmonauten Entrenamendu Zentroa
Aireko Indar Sobietarrak
Graduakoronel
podpolkovnik (en) Itzuli
maior
Teniente lehena
teniente
Astronauta
MisioakVostok-1
Denbora espazioan108 minutu
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista

IMDB: nm0300789 Musicbrainz: 53801e4c-caf4-4f52-87b8-f6893c75e000 Discogs: 322179 Find a Grave: 3485 Edit the value on Wikidata

Juri Alekseievitx Gagarin[1] (errusieraz: Ю́рий Алексе́евич Гага́рин, /ˈjʉrʲɪj ɐlʲɪˈksʲejɪvʲɪtɕ ɡɐˈɡarʲɪn/ ahoskatua; Klushino, Gzhatsk-etik gertu, 1934ko martxoaren 9a - Novosyolovo, 1968ko martxoaren 27a) Sobietar Batasuneko kosmonauta izan zen. 1961eko apirilaren 12an Gagarin espaziora bidaiatu zuen lehen gizaki izan zen, Vostok 1 espazio-ontziaren barnean Lurraren orbita bat osatu zuenean. Gagarinek nazioarteko ospe handia lortu zuen eta domina eta titulu asko jaso, Sobietar Batasuneko Heroia barne, bere nazioko ohorerik handiena.

Haurtzaroa eta gaztaroa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kluxino herrixkan jaio zen, Gzhatsk-etik hurbil (haren omenez, 1968an hiriari Gagarin izena eman zioten). Aleksei Ivanovitx Gagarin eta Anna Timofeievna Gagarina gurasoek landetxe kooperatiba batean egiten zuten lan. Amak liburuzale handia zen eta aita, zurgin aparta Juri lau senideren artean hirugarrena zen. Anaia nagusi Valentin hamar urtez zaharragoa zen eta Juri jaio zenean, jada gurasoak laguntzen zituen. Arreba nagusiak, 1927an jaioa, bera eta anaia gazteen Boris zaindu zituen, gurasoak lanean ari ziren bitartean. Bigarren Mundu Gerran naziek haien herrixka hartu zutenean, familiaren etxea ofizial nazi batentzako etxebizitza izan zen. Gagarindarrek 9 metro koadro inguruko buztinezko etxola bat egin zuen eta urte bat eta 9 hilabete eman zituzten han, naziek alde egin arte. 19443an, Valentin eta Zoja anaia-arreba nagusiak Alemaniara bidali zituzten, nazientzako eskulanak egiteko: guda amaitutakoan itzuli ziren. 1946ean, familia Gzhatsk hirira bizitzera joan zen.

1950ean, 16 urte zituelarik, Liubertsy hirira, Moskutik hurbil, bizitzera joan zen, baita ogibide bat ikastera ere. Hurrengo urtean, ikasketak bukatu zituen, emaitza apartekin. Gero, Saratov hiriko Industria Eskola Teknikora ikastera joan zen. Saskibaloia gustatzen zitzaion eta eskolako entrenatzaile eta epaile izan zen. Metalgintzan aritu zen 1954 arte. Urte horretan, Saratoveko aeroklubean izena eman zuen, boluntario gisa asteburuetan, eta dirua irabazten zuen Volga ibaiko kaian. Aeroklubean, hegazkin txikiak pilotatzen ikasi zuen eta badirudi urte haietan errugbia asko gustatzen zitzaiola: horregatik, gerora, Gagarin Akademian kirol hori praktikatzeko ohitura ezarri zen.

Jelena alabak Jurik Bigarren Mundu Gerran hegazkinen maitasuna aurkitu zuela esan zuen. Horri buruz istorio bat jakin da. dirudienez, hegazkin sobietar bat bere herri inguruan bota zuten eta Juri eta bere lagun bat gidariaren bila joan ziren eta nazien atzaparretatik ezkutatu zuten, gidariaren lagun batek beste hegazkin batean bere bila etorri zen arte.

Sobietar espazio programa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1955ean, ikasketa teknikoak bukatu bezain laster, Orenburgeko Pilotuen Eskola Militarrean sartu zen. Yak-18ak pilotatzen hasi zen, baina gero MIG-15 pilotatzen graduatu zen, 1956ko otsailean. Bi aldiz arazoak izan zituen lurra hartzerakoan urte haietan, baina haren komandanteak beste aukera bat ematea erabaki zuen. Instruktoreak kuxin bat jarri zion hobeto begira zezan eta primeran lurra hartu zuen.

Eskolan zela, Moskuko Plaza Gorrira joan zen Langileen Eguna ospatzera. Han, Valentina Goriacheva ezagutu zuen, Orenburgeko Medikuntza eskolan ikasitako erizaina; Gagarinek "hegalak" lortu ostean, 1957an ezkondu ziren. Urte hartako urriaren 4an, Sobietar Batasunak Sputnik 1 satelitea orbitan jarri zuenean, espaziora inor baino lehenago heldu ziren. Azaroaren 3an, Sputnik 2 espazio-ontzia orbitan jarri zuten, Laika txakurrarekin, espaziora bidalitako lehen biziduna. 1959ean, Gagarin boluntario aurkeztu zen sobietar programan: beste 3.500 piloturekin. Hogei aukeratu zituzten eta prestatzen hasi: seik gainditu zuten eta azkenean, bera geratu. Orduan, proba fisiko eta psikologiko asko eginarazi zizkioten, erresistentzia neurtzeko. German Titov eta Grigori Neliubov lehiakide nagusiak izan zituen, baina emaitza hobeak lortuta eta, gainera, 1,57m luze soilik zenez, errazagoa zuen Vostok espazio-ontzi txikian lan egiteko. German Titov bigarren pilotu geratu zen eta harekin batera joan zen, astronauta jantziaz.

Lehen mundu-bira espaziotik

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lurrari itzuli osoa egin zion espaziotik ia bi ordutan. Pojekhali! (“Abia gaitezen!”) esanez abiatu zen Kaspiar Itsasotik gutxi gorabehera (mila bat kilometro ekialdera) eguerdian (6:07 UTC, Ordu Unibertsal Koordinatuaren arabera). Siberia osoa zeharkatu zuen eta ordu laurdenean heldu zen Kamtxatka penintsularaino. Ozeano Barean sartzerakoan berehala aurkitu zuen gaua (6:37 UTC); ilunpean ozeano osoa ordu betean zeharkatu eta Magallaes itsasartetik pasa ondoren egunsentia ikusi zuen (7:10 UTC). Atlantikoa beste ordu laurden batean zeharkatu eta Angolaren kosta aldetik pasatzerakoan abiadura moteltzeko atzeko koheteak piztu zituen. Atmosferan berriro sartzerakoan, espero gabeko biraketa gogorrak gertatu ondoren, balaztatze-lana eginda atzeko koheteen moduluak askatzea lortu zuen Egipto gainean (7:35 UTC). Mediterraneo eta Kaspiar itsasoetatik pasa ondoren ontzia utzi zuen Gagarinek eserlekutik jaurtikita (7:55 UTC) 7.000 metroko altueran. Jausgailua zabalduta 10 minutuan lurrera heldu zen arazorik gabe (8:05 UTC). Teorian ia abiatze-toki berera itzuli behar zen, baina planeta ekialdera bira egiten duenez, mendebalderago lurreratu zen, 40.000 km egin eta gero; Kaspiar Itsasotik ekialdera ez, iparraldera baizik. Nekazari baten etxe alboan lurreratu zen. “Sobietarra naiz. Telefonoz deitu behar dut Moskura” esan zien estralurtar baten iritsiera ikusi zuten lehenengoei.[2]

Vostok 1 espazio-ontzia
Orbitaren ibilbidea. 6:07 Launch: jaurtiketa; 6;37 Sunset: gautzea; 7:10 Sunrise: egunsentia; 7:25 Retrofire: atzeko koheteak piztzea; 7:35 RV SEP: atmosferara itzultzeko, gailutik banatzea; 8:05 Landing: lurreratzea


Espazio-bidaiaren ostean

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Heroi nazionala bihurtu zen. Mundu osoko aldizkariek haren argazkia eta biografia atera zuten eta pertsonaia famatuena bilakatu zen. 1961eko apirilaren 14ean, Moskuko kaleetan 14 kilometroko ibilbidea egin zuen, ofizialekin batera, Kremlineraino. Han, hitzaldi labur baten ostean, Nikita Khrustxovek Sobietar Batasunaren Heroiaren domina eman zion. Halaber, Sobietar Batasuneko beste hiri batzuetan jende pila bildu zen.

1961eko apirilaren 15ean, Moskun eta Sobietar Zientzia Akademiaren ofizialekin batera prentsaren erantzunak erantzun zituen. Vostok 1 misioa eta hiru hilabete ondoren, Britainia Handira joan zen, Londres eta Manchesterrera. Manchesterren euri jasa ikaragarria egin zuen baina euritakorik gabe joan zen, kotxean jende guztia ikusteko. Lehenengo lau hilabeteetan beste herrialde hauetan ere egon zen: Brasil, Bulgaria, Kanada, Kuba, Txekoslovakia, Finlandia, Hungaria eta Islandian.

Gaztetan, galdara-langile zen Liubertsyko altzairu-instalazio batean. Geroago, Sobietar Aireko Indarretan pilotu sartu zen eta Luostari Aireko Basera bidali zuten, Norvegiako mugatik gertu, Sobietar Batasuneko beste bost kosmonautaren espazio-programarako hautatu aurretik. Espazioko hegaldiaren ondoren, Gagarin Kosmonauten Prestakuntza Zentroko heziketa-zuzendariorde bihurtu zen, geroago bere izena zuen zentroak. Batasuneko Sobietean diputatu ere hautatu zuten 1962an, eta gero Nazionalitateen Sobietean ere bai, SESBeko Sobiet Goreneko behe eta goi mailako kamerak, hurrenez hurren.

Vostok 1 izan zen Gagarinen espazio-hegalaldi bakarra, baina Sojuz 1 misiorako ordezko taldean ere egon zen gero. Misioa istripu larrian amaitu zen, eta haren lagun eta kide Vladimir Komarov kosmonauta hil zen.

Gagarinen bizitzaz beldur zirela eta, sobietar funtzionarioek betiko debekatu zioten beste espazio-hegaldirik egitea. Zhukovskiko Aire Indarraren Ingeniaritza Akademian beharrezko entrenamendua amaitu ondoren, 1968ko otsailaren 17an hegazkin arrunt bat pilotatzen utzi zioten. Bost aste geroago hil zen, MiG-15 entrenamendu-hegazkina Vladimir Seriogin hegaldi-irakaslearen gidaritzapean zebilela. Kirzhatx hiritik gertu erori ziren.

Heriotzaren inguruabarrak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen unetik sekretuak izan ziren. Hiru ikerketa egin ziren: bata, KGB inteligentzi agentziak egina; bestea, Gobernuko Ofizialen batzordeak; eta azkena, Aireko Indarrak. Gagarinen biografia idatzi zuten Jamie Doran eta Piers Bizony KGBk beste bi ikerketen kontra joan zela esan zuten. Liburuaren izenburua honako hau da: Izarretako gizona: egia Juri Gagarin kondairaren atzean.

2003ko martxoan, KGBren txostena desklasifikatu zen. Txostenean, eguraldia txarrera aldatu zela argi geratzen da, eta gainera, fuel deposituak hegazkinera itsatsita utzi zituzten eta bi gauzak eragina izan zutela dio. Hala ere, lau urte geroago beste ikerketa bat egiteko asmoa izan zen baina Kremlinak ez zuen ikerketa berria baimendu.

2011ko apirilean, beste dokumentu batzuk desklasifikatu ziren, eta haietan, maniobra kritiko bat egin zutela esaten da.

Monumentuak, muralak eta estatuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haren omenezko monumentuak errusiar hiriotan daude: Orenburg, Txeboksary, Irkutsk, Izhevsk, Amurreko Komsomolsk eta Yoshkar Ola. Orobat, Errusiatik kanpoko hiriotan daude: Duzkivska (Ukraina), Nikosia (Zipre), Karaganda (Kazakhstan) eta Tiraspol (Moldavia). 1980ko ekainaren 4ean, Moskun, Gagarin enparantzan, haren omenezko estatua paratu zuten: 38 metro luze da eta titanioz eginda dago. Atzealdean, itzultzeko erabili zuen moduluaren erreplika dago.

2011n, estatua bat jarri zuten Admiralty Archen, Londresen. Estatua James Cook kapitainaren aurrean zegoen, baina 2013an, Greenwich-era mugitu zuten.

2008ko apirilean, Belgraden estatua bat jarri zioten. Polemika ikaragarria sortu zuen lan hau bere burua oso txikia egin zuelako artistak eta Goran Vesic-ek esan zuen ez hiriak, ezta Serbiako Kultura Ministerioak, ezta lana ordaindu zuen fundazioak ere ez zekitela diseinuaren neurriak aurretik.

2019ko abuztuan, Jorit italiar artistak haren aurpegia margotu zuen Odintsovo-ko distrituan, Errusian. Haren omenezko munduko mural handiena da.

50. urteurrena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011n, munduak haren bidaia omendu zuen. "Lehenengo orbita" filma egin zen eta Nazioarteko Espazio Estaziotik bidali zuten. Filma egiteko, bidaiaren ibilbidea eta soinu grabaketak erabili ziren. Han ziren 27. espedizioko errusiar, italiar eta estatubatuar eskifaiak, Gagarinen irudiko elastikoak jantzirik, bideo bat grabatu zuten. Grabaketan, munduari "Juriren zorion gaua" ospatzeko mezua bidali zuten.

Errusiako Banku Zentralak urrezko eta zilarrezko txanponak egin zituen urteurrenaren omenez eta Soiuz TMA-21 espazio-ontzia Gagarin izendatu zuten 2011ko apirilean, 50 urte egiten zituenean.

Ukrainak zigilu bat atera zuen, haren aurpegia eta Lurra erakusten.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]