Molibdeno

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Molibdenoa
Molybdenum crystaline fragment and 1cm3 cube.jpg

42

NiobioaMolibdenoaTeknezioa
Cr

Mo

W
Mo-TableImage.png
Ezaugarri orokorrak
Izena, ikurra, zenbakia Molibdenoa, Mo, 42
Serie kimikoa trantsizio-metalak
Taldea, periodoa, orbitala 6, 5, d
Masa atomikoa 95,94(2) g/mol
Konfigurazio elektronikoa [Kr] 4d5 5s1
Elektroiak orbitaleko 2, 8, 18, 13, 1
Propietate fisikoak
Egoera solidoa
Dentsitatea (0 °C, 101,325 kPa) 10,28 g/L
Urtze-puntua 2.896 K
(2.623 °C, 4.753 °F)
Irakite-puntua 4.912 K
(4.639 °C, 8.382 °F)
Urtze-entalpia 37,48 kJ·mol−1
Irakite-entalpia 617 kJ·mol−1
Bero espezifikoa (25 °C) 24,06 J·mol−1·K−1

Lurrun-presioa

P/Pa 1 10 100 1 k 10 k 100 k
T/K 2.742 2.994 3.312 3.707 4.212 4.879
Propietate atomikoak
Kristal-egitura kubikoa, aurpegietan zentratua
Oxidazio-zenbakia(k) 6, 5, 4, 3, 2, 1 (oxido azido sendoa)
Elektronegatibotasuna 2,16 (Paulingen eskala)
Ionizazio-potentziala 1.a: 684,3 kJ/mol
2.a: 1.560 kJ/mol
3.a: 2.618 kJ/mol
Erradio atomikoa (batezbestekoa) 145 pm
Erradio atomikoa (kalkulatua) 190 pm
Erradio kobalentea 145 pm
Datu gehiago
Eroankortasun termikoa (300 K) 138
Soinuaren abiadura 5.400 m/s
Isotopo egonkorrenak

Molibdenoaren isotopoak

iso UN Sd-P D DE (MeV) DP
92Mo %14,84 Mo egonkorra da 50 neutroirekin
93Mo Sintetikoa 4x103 u ε - 93Nb
94Mo %9,25 Mo egonkorra da 52 neutroirekin
95Mo %15,92 Mo egonkorra da 53 neutroirekin
96Mo %16,68 Mo egonkorra da 54 neutroirekin
97Mo %9,55 Mo egonkorra da 55 neutroirekin
98Mo %24,13 Mo egonkorra da 56 neutroirekin
99Mo Sintetikoa 65,94 o β- 0,436, 1,214 99Tc
γ 0,74, 0,36, 0,14 -
100Mo %9,63 7,8x1018 u β-β- 3,04 100Ru

Molibdenoa (grezieratik: Μόλυβδος molybdos, "beruna") elementu kimiko bat da, Mo ikurra eta 42 zenbaki atomikoa dituena.[1] Trantsizio elementuen taldeko metala da, forma metaliko puruan kolore zuri zilarkara, osozilar kolorekoa, gogorra eta xaflakorra dituena. Bere urtze-puntua 2.623 °C-koa da, alegia, soilik tantaloa, osmioa, renioa eta wolframioa baino baxuagoa. Molibdenoa 600 °C-tik gora erretzen da. Elementu guztien artean seigarren urtze-punturik altuena daukanez, sendotasun handiko altzairu-aleazioak egiteko eta katalizatzaileetan erabiltzen da. [2] Carl Wilhelm Scheele-k aurkitu zuen 1778an eta Peter jacob Hjelm-ek isolatu zuen 1781an. Ez du erreakzionatzen oxigenoarekin giro-tenperaturan, baina tenperatura altuetan molibdeno trioxidoa eratzen du.

Molibdenoa aztarna-elementu gisa ageri da animalia eta landareetan, nahiz eta gehiegizko molibdeno kantitateak toxikoak izan daitezkeen hainbat animaliatan. Molibdenoak nitrogenoaren finkapenean paper garrantzitsua hartzen du, baita kofaktore moduan nitratoa erreduzitzen duten entzimetan ere. [2] Kobre, zink eta selenioarekin batera prozesu biokimiko askotan parte hartzen du. [3]

Orokorrean, naturan ez da aske aurkitzen, molibdeno sulfuro eran aurkitzen da.[2]  Animalietan eta landareetan aurkitzen da bereziki, zeinetan bere presentzia lurreko pH-aren menpe dagoen. Ingurunea alkalinoa edo neutroa bada molibdeno edukia altua izango da. Aldiz, lurreko pH-a azidoa bada, edukia baxua izango da. [4] Itsasoko uretan kantitate handitan aurkitzen da, molibdato eran (MoO42-).

Molibdenoa gure organismoarentzat mikronutriente esentziala da, hau da, ezinbesteko nutrientea da baino kantitate txikietan hartu beharrekoa.

Azken aldian asko igo da metal honek duen merkataritza-balioa. Tonako 10.000 $ inguru balio izan zuen 1997tik 2002ra, baina 2005eko ekainean 103.000 $ balio izatera igaro zen. 2007an 65.000 $ balio zuen.

Erabilera nutritiboak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Molibdeno Aldatu lotura Wikidatan

Odoleko molibdeno kontzentrazioa hartutakoaren menpe dago, baina normalean 5 ng/ml bitartekoa izaten da. Mineral hau ehun eta gorputzeko ingurune likidoetan kontzentrazio txikietan aurkitzen da. Plasman proteina garraiatzailea molidbato eran batzen zaie. Molidbatoaren forma biologiko aktiboa molibdenoaren kofaktore bezala ezagutzen da, CoMo izenarekin ere ezagutzen da. CoMo bost entzima garrantzitsuren kofaktorea da; hala nola, oxidasa, xantina deshidrogenasa, sulfito oxidasa, aldehido oxidasa eta nitrato reductasa. [5]

Xurgapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Molibdenoa difusio pasiboaren bidez xurgatzen da[6]. Molidbato (MoO42-) forman xurgatzen da hartutakoaren %50-70 bitartean. [7] Xurgapenean eragiten duen faktoreetako bat tungstato sodikoa da, izan ere, hori, molibdenoaren inhibitzaile konpetitibo bat da, beraz, ehunetako molibdeno kontzentrazioa gutxitzea eragingo du .Hartutako molibdenoaren % 50-70-a hestean eta urdailean xurgatzen da, eta ondoren, gibelera, hezurretara, giltzurrunetara, giltzurrun gaineko guruinetara eta odol hodietara sakabanatzen da. Plasman proteina garraiatzaileei molibdato eran lotzen zaie gero soberakina gorozkietatik eta gernuaren bidez erraztasunez iraizteko. [4]

Metaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Forputzean dagoen molibdeno totalaren %83-97 proteinei lotuta dago eritrozitoetan[6]. Gorputzak molibdenoa denbora mugatu batez metatu dezake etorkizuneko erabilerarako, plasman duen erdibizitza biologikoa zortzi ordukoa da gutxi gora-behera, baina hartutako kantitate handiena gernuaren bitartez kanporatzen da. [8]

Iraizketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gibelak molibdenoaren erregulazio homeostatikoa burutzen du. Iraizketa gernuaren bidez egiten da eta dietaren bidez hartutako kantitatearekin erlazio zuzena du. Molibdeno ingesta txikia bada, hartutakoaren %60a gernuaren bidez kanporatzen da. Ingesta handia bada, %90a baino gehiago kanporatzen da[6]. Molibdenoa era errezean iraizten da molibdato eran.

Funtzioak [9][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Molibdenoak organismoan hainbat funtzio betetzen ditu. Horien artean:

  • Purinaren metabolismoa: Xantina oxidasa eta xantina deshidrogenasa entzimen konposatu esentziala da. Hori dela eta, purinen metabolismoan garrantzi handia dauka. Entzima horiek azido nukleikoen eta purinen zatiketan parte hartzen dute, prozesu honen ondorioz, azido urikoa sortzen da. Azido urikoa propietate antioxidatzaileak ditu eta zelulak eta ehunak oxigeno singletearen, hidroxilo erradikalen eta beste partikula oxigenatu erreaktiboen aurka babesten ditu. Kasu berezietan molibdeno dosi altuak, azido urikoaren kontzentrazioa igo dezake.
  • Sulfitoen metabolismoa: Sulfito oxidasak organismoko sufre konposatu organikoen deskonposizioaren ondorioz eratzen diren sulfitoak oxidatzen ditu (taurina, zisteina, metionina). Sulfato hauek gernuaren bitartez iraizten dira. Gainera, sulfito oxidasak elikagaietan ingeritutako sulfitoetara batzen da. Molibdenoa sulfito oxidasaren kontzentrazioa areagotzen du, sulfitoen erreakzio horiek ekiditen direlarik.
  • Aldehidoen deskonposizioa: molidenoa aldehido oxidasen kofaktora da, zeinak purinen eta pirimidinen deskonposizioan parte hartzen duten. Entzima hauek karbohidratoak eta beste aldehidoak oxidatzen laguntzen dute, horien artean, azetaldehidoa, alkoholaren degradazioaren produktua dena.
  • Kobrearen aurkakoa: Kobrea hainbat entzimen kofaktorea eta hazkuntza faktore batzuen kofaktorea da, angiogenesian (odol-baso berrien eraketan) parte hartzen dutenak. Molibdenoa organismoko gehiegizko kobre kantitatea detoxifikatzen laguntzen du, bere eliminiazioa suspertuz.
  • Burdinarekin sinergismoa: burdina eta molibdenoa sinergismo elkareragina dute eta beraien artean erlazionaturik daude era desberdinetan. Molibdenoa hainbat transferasa entzimen kofaktorea da, burdinera batzen direnak eta odoleko (hemoglobina) eta muskuluetako (mioglobina) burdin kontzentrazio maila mantentzera laguntzen dutenak.
  • Hortz eta haginak: esmaltean eta hortz-haginetan mineral oso garrantzitsua da.
  • Gizonaren funtzio sexual egokirako parte hartzen dute. [10]
  • Alkoholen, drogen eta toxinen metabolismoarekin erlazionaturiko sistema entzimatikoetan laguntzen du.[10]

Gomendioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eguneko dosi gomendatua helduetan 45µg-koa da. Gomendio hori aldatzen da adinarekin hurrengo taulan agertzen den moduan: [11]

Molibdeno ingesta gomendioa[12] [10]
Adina/Egoera Gomendioa (μg)
0-6 hilabete 2 (IA)
7-12 hilabete 3 (IA)
1-3 urte 17
4-8 urte 22
9-13 urte 34
14-18 urte 43
>19 urte 45
Haurdunaldia 50
Edoskitzaroa 5

Iturriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orokorrean, esneki, haragi eta lekaleetan aurkitzen da kantitate esanguratsuetan.[13]Gibela, ilarrak, arrautza, eguzkilore haziak, gari irina, dilistak eta zereal haziak ere molibdeno iturri onak dira. [14]

Molibdeno kantitatea elikagaietan [14]
Elikagaia Molibdeno kantitatea (100g-ko)
Babarrunak (latan) 350μg
Galorratza 200μg
Gibela 200μg
Dilistak 120μg
Eguzkilore haziak 103μg
Giltzurruna 75μg
Lekak 66μg
Pasta 51μg
Arrautza 50μg
Arroza 47μg
Oilaskoa 40μg
Osoko ogia 25μg
Patata 25μg
Itsaskiak 20μg
Abrikota 14μg

Erlazionatutako gaixotasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da behatu molibdeno gutxiegitasunik pertsona osasuntsuetan. [10]

  • Hartutako molibdeno gutxiegitasuna: gutxiegitasun honen inguruan deskribatu den kasu bakarra Crohn gaixotasuna pairatzen duten pazienteen nutrizio parenteraltotalean molibdenoa ez gehitzearen ondorio izan da. Bihotz erritmo azkarra, zefaleak, gaueko itsutasuna eta , azkenik, koma izan ziren pazienteak garatu zituen adierazpen klinikoak. Amonio molibdatoarekin suplementatzean adierazpen horien hobekuntza eman zen. [15]
  • Heredatutako molibdeno kofaktorearen (CoMo) gutxiegitasuna: CoMo kofaktorea 4 geneen bitartez sintetizatzen da, eta gene horietan ematen diren mutazioenondorioz molibdeno entzimen aktibitatean eragin zuzena izango du. [16]

Molibdenoaren toxizitatea gizakietan nahiko baxua da, soilik molibdenoa tratatzen den fabriketako langileetan eman dira intoxikazio kasuak. [17]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   «Molibdeno (Mo) Propiedades químicas y efectos sobre la salud y el medio ambiente», www.lenntech.es, https://www.lenntech.es/periodica/elementos/mo.htm. Noiz kontsultatua: 2018-04-26 .
  2. a b c (Ingelesez)  Winter, Mark, «Molybdenum»the essentials [WebElements Periodic Table»], www.webelements.com, https://www.webelements.com/molybdenum/. Noiz kontsultatua: 2018-04-26 .
  3.   Chan, S.; Gerson, B.; Subramaniam, S. (December 1998), «The role of copper, molybdenum, selenium, and zinc in nutrition and health», Clinics in Laboratory Medicine (4): 673–685, ISSN 0272-2712, PMID 9891606, https://www.ncbi.nlm.nih.gov/pubmed/9891606. Noiz kontsultatua: 2018-04-26 .
  4. a b «Magnesio, cobalto y molibdeno», Revista de Actualización Clínica Investiga, /.Noiz kontsultatua: 2018-04-15.
  5. (Nederlanderaz)  Foundation, Stichting Natura, «Natura Foundation monografie - molibdeno», www.naturafoundation.es, http://www.naturafoundation.es/monografie/Molibdeno.html. Noiz kontsultatua: 2018-04-26 .
  6. a b c   (PDF) Dietary Reference Intakes, https://www.nal.usda.gov/sites/default/files/fnic_uploads/DRIEssentialGuideNutReq.pdf. Noiz kontsultatua: 2018-04-26 .
  7. (Gaztelaniaz)  «El Molibdeno y sus beneficios para la salud. Oligoelementos vitales», RDNATTURAL, 2010-05-28, http://www.rdnattural.es/blog/molibdeno/. Noiz kontsultatua: 2018-04-26 .
  8.   «Beneficios e Información de Molibdeno (Molybdaenum)», Herbwisdom, https://www.herbwisdom.com/es/herb-molybdenum.html. Noiz kontsultatua: 2018-04-26 .
  9. (Nederlanderaz)  Foundation, Stichting Natura, «Natura Foundation monografie - molibdeno», www.naturafoundation.es, http://www.naturafoundation.es/monografie/Molibdeno.html. Noiz kontsultatua: 2018-04-26 .
  10. a b c d (Gaztelaniaz)  Pérez, Christian (2014-02-11), «Molibdeno: qué es, funciones, beneficios, alimentos ricos y síntomas carenciales», Natursan, https://www.natursan.net/molibdeno/. Noiz kontsultatua: 2018-04-26 .
  11. (Ingelesez)  «Molibdeno», Linus Pauling Institute, 2014-05-20, http://lpi.oregonstate.edu/es/mic/minerales/molibdeno. Noiz kontsultatua: 2018-04-26 .
  12. (Ingelesez)  Dietary Reference Intakes for Vitamin A, Vitamin K, Arsenic, Boron, Chromium, Copper, Iodine, Iron, Manganese, Molybdenum, Nickel, Silicon, Vanadium, and Zinc, 2001-06-19, doi:10.17226/10026, https://www.nap.edu/read/10026/chapter/13#430. Noiz kontsultatua: 2018-04-26 .
  13.   Sardesai, V. M. (December 1993), «Molybdenum: an essential trace element», Nutrition in Clinical Practice: Official Publication of the American Society for Parenteral and Enteral Nutrition (6): 277–281, doi:10.1177/0115426593008006277, ISSN 0884-5336, PMID 8302261, https://www.ncbi.nlm.nih.gov/pubmed/8302261. Noiz kontsultatua: 2018-04-26 .
  14. a b (Gaztelaniaz)  «Alimentos con molibdeno - Molibdeno - Laboratorio LCN», www.laboratoriolcn.com, http://www.laboratoriolcn.com/molibdeno/alimentos-con-molibdeno. Noiz kontsultatua: 2018-04-26 .
  15.   Abumrad, N. N.; Schneider, A. J.; Steel, D.; Rogers, L. S. (November 1981), «Amino acid intolerance during prolonged total parenteral nutrition reversed by molybdate therapy», The American Journal of Clinical Nutrition (11): 2551–2559, doi:10.1093/ajcn/34.11.2551, ISSN 0002-9165, PMID 6795919, https://www.ncbi.nlm.nih.gov/pubmed/6795919. Noiz kontsultatua: 2018-04-26 .
  16.   Reiss, Jochen; Hahnewald, Rita (January 2011), «Molybdenum cofactor deficiency: Mutations in GPHN, MOCS1, and MOCS2», Human Mutation (1): 10–18, doi:10.1002/humu.21390, ISSN 1098-1004, PMID 21031595, https://www.ncbi.nlm.nih.gov/pubmed/21031595. Noiz kontsultatua: 2018-04-26 .
  17.   Walravens, P. A.; Moure-Eraso, R.; Solomons, C. C.; Chappell, W. R.; Bentley, G. (September 1979), «Biochemical abnormalities in workers exposed to molybdenum dust», Archives of Environmental Health (5): 302–308, ISSN 0003-9896, PMID 496425, https://www.ncbi.nlm.nih.gov/pubmed/496425. Noiz kontsultatua: 2018-04-26 .