Zabalburuko geltokia (Adif)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Koordenatuak: 43° 15′ 21″ N, 2° 55′ 58″ W / 43.255963°N,2.932766°W / 43.255963; -2.932766

Infobox Public Transport.png
Cercanias Logo Negativo.svg Zabalburu
Hurrengo trenak
Estación de Zabalburu (acceso).jpg
Geltokiaren bestibulua
Kokapen mapa
Lineak

Ametzola C-1 red.svg  Bilbo–Abando
Ametzola C-2 green.svg  Bilbo–Abando
Kokapena
Helbidea García Salazar kalea, 32; 48003
Udalerria Bilbo,  Bizkaia
Geltokiaren datuak
Kodea 13205
Gunea 0. gunea
Irekiera 1999ko martxoaren 3
Irisgarria Geltoki ez irisgarria 
Zerbitzuak Pertsonaldun txarteldegia 
Nasa kopurua 1
Trenbide kopurua 2
Jabea ADIF
Eragilea(k) Renfe Operadora
Garraio zerbitzuak
Renfe Aldiriak C-1 red.svg  Bilbo Santurtzi
C-2 green.svg  Bilbo Muskiz
Bizkaibus A2312  Bilbo - EHU (J. de Garaitik)
A3512 Bilbo - Lekeitio (Autobidetik)
A3514  Bilbo - Zornotza - Gernika
A3515  Bilbo - Zornotza - Gernika - Bermeo
A3915 Bilbo - Durango - Ondarroa (Autobidetik)
A3916 Bilbo - Ermua - Ondarroa (Autobidetik)
A3923 Elorrio - Durango - Bilbo
A3926 Eibar - Ermua - Bilbo
A3927 Zeanuri - Lemoa - Bilbo
A3933 Durango - Bilbo (Autobidetik)
Bilbobus 30  Txurdinaga - Miribilla
71  Miribilla - San Ignazio
75  San Adrián - Atxuri
76  Artazu / Xalbador - Moyua
G5  San Adrián / Miribilla - Plaza Biribila
G7  Mina del Morro - Plaza Biribila
C-1 linea (Bilboko Renfe Aldiriak)
White dot.svg  Bilbo–Abando Indalecio Prieto
   1'
White dot.svg  Zabalburu
   2'
White dot.svg  Ametzola
   1'
White dot.svg  Autonomia
   1'
White dot.svg  Santimami
   1'
White dot.svg  Olabeaga
   2'
White dot.svg  Zorrotza
   2'
White dot.svg  Lutxana
   3'
White dot.svg  Desertu–Barakaldo
   2'
White dot.svg  Sestao
   2'
White dot.svg  La Iberia
   1'
White dot.svg  Portugalete
   2'
White dot.svg  Peñota
   2'
White dot.svg  Santurtzi
C-2 linea (Bilboko Renfe Aldiriak)
White dot.svg  Bilbo–Abando Indalecio Prieto
   1'
White dot.svg  Zabalburu
   2'
White dot.svg  Ametzola
   1'
White dot.svg  Autonomia
   1'
White dot.svg  Santimami
   1'
White dot.svg  Olabeaga
   2'
White dot.svg  Zorrotza
   2'
White dot.svg  Lutxana
   3'
White dot.svg  Desertu–Barakaldo
   3'
White dot.svg  Galindo
   2'
White dot.svg  Trapaga
   2'
White dot.svg  Trapagaran
   3'
White dot.svg  Urioste
   2'
White dot.svg  Sagrada Familia
   3'
White dot.svg  Ortuella
   3'
White dot.svg  Gallarta
   2'
White dot.svg  Putxeta
   2'
White dot.svg  Muskiz

Zabalburu Bizkaiako Bilbo udalerriko geralekua da, Euskal Herrian dagoena. Bilboko Renfe Aldiriak sarearen C-1 red.svg eta C-2 green.svg linearen trenak zerbitzu da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1999 urtera arte, C-1 red.svg eta C-2 green.svg lineen helmuga, Santurtzi eta Muskizetik abiatuta hurrenez hurren, Naxako geltokia izan zen. Bilboko zentzuan ibiltzen ziren trenek, Olabeagako geltokia pasatu ondoren, gaur egungo Abandoibarra gunea zeharkatzen zuten, eta itsasadarrari jarraituz, Bilbo–Parke/Guggenheim geltokian geldialdia egiten zuten. Handik Uribitarte eta Erripa kaiak igaro eta Naxako geltokira heltzen ziren. Aldiz, C-3 light blue.svg  linearen zerbitzuek Abandoko geltokia zuten helmugatzat.

Bilbao Ría 2000 erakundeak bultzatuta, Bilboko Renfe Aldirien Trenbidearen Hegoaldeko Saihesbidearen proiektua egin zen, zeinaren bigarren fasea Aldirien Hegoaldeko Linea baitzen, eta Olabeaga eta Naxa arteko trenbidea aldatzean zetzan, Bilbo erdigunean zehar ibiliko zen trenbide berri bat sortuz. Hala, 2000 urtean San Mamés, Autonomía, Ametzola eta Zabalburu geltoki berriak ireki ziren, eta C-1 red.svg eta C-2 green.svg  lineak Abandoko geltokira bideratu ziren trenbide berrietatik. Abandoko geltokia Renferen aldiriko trenen linea guztien geltoki-buru bihurtu zen.

Horregatik, hainbat geltoki sortu ziren, eta horien artean Zabalburu dago.

Egoera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geltokia Bilbo—Santurtzi eta Bilbo—Muskiz burdinbidearen, Trenbidearen Hegoaldeko Saihesbidean, 0,600 kilometro-puntuan dago, 37 metroko altueran, Ametzola eta Bilbo–Abando Indalecio Prieto geltokien artean. Tartea bide bikoitzekoa da eta elektrifikatuta dago.[1]

Sarbideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bestibulora heltzeko bi sarbide daude, trenbidearen trintxeraten alde bakoitzera sarbide bana.

  • Arrapala bidezko sarbidea Autobusa Sarbide irisgarria Mena kalea
  • Arrapala bidezko sarbidea Autobusa Sarbide irisgarria García Salazar kalea

Irisgarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nahiz eta bestibulurako sarbideak irisgarriak izan, bestibulua eta nasa lotzeko eskailera mekanikoak baino ez daude, geltokia ez irisgarri bihurtuz. Arartekoak argitaratutako irisgarritasuna eta garrioaren ikerketa-diagnosiaren arabera, «Nasa geltokitik kota ezberdinera dago eta ez dago geltokia eta nasaren arteko desnibela libratzeko eraikuntza elementu edo elementu mekaniko egokirik, eskailera mekanikoak ez baitira erabilgarri Mugikortasun Urriko Pertsona erabiltzailentzako», «Mugikortasun Urriko Pertsona erabiltzaileak ezin du modu autonomoan nasa eta unitate mugikorraren plataformaren arteko desnibela libratu, nasaren muturretik trenaren plataformara arteko tartea handiegia baita», eta «Burdinbide zerbitzuen eragileak ez dio Mugikortasun Urriko Pertsona erabiltzaileari bermatzen ibilgailutik igo edota jaistea[2]

Geltokira sarbidea Mena kalea Sarbide irisgarria 
García Salazar kalea Sarbide irisgarria 
Nasara sarbidea Sarbide ez irisgarria 
Trenera sarbidea 1. trenbidea Sarbide ez irisgarria 
2. trenbidea Sarbide ez irisgarria 

Geralekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikina trenbidearen trintxeraren gainean kokatzen den altzairuzko bolumen bat da, bestibuloa jasotzen duena, eta hormigoizko pantaila baten gainean helduta dago. Pantailak, era berean, Mena kalea (San Frantziskon) eta García Salazar kalea (Zabalburun) lotzen dituen pasabidea ere eusten du, eta bestibuloa eta beheko kotan dagoen nasa zentrala elkarlotzen dituzten eskailera mekanikoak ere jasotzen ditu. Pasabideak auzo biak lotzeaz gain bestibulora sarrera funtzioa ere egiten du.

Geralekuak bi trenbide eta nasa bakarra ditu, zentrala. Trenbideen gaineko bestibuluan txartel salmenta eta balioztatze makinak kokatzen dira.

Zerbitzuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Logotipo de Renfe Operadora.svg Cercanias Logo.svg [3]
Jatorria Aurrekoa Linea Hurrengoa Norakoa
Bilbo–Abando Indalecio Prieto C-1 red.svg  Ametzola Santurtzi
Bilbo–Abando Indalecio Prieto C-2 green.svg  Ametzola Muskiz

Konexioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geltokiaren kanpoaldean Bilbobus eta Bizkaibus zerbitzuak hornitzen dituzten hiru autobus geraleku daude. Hurrengo lineak geralekuetatik pasatzen dira:



Argazki galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Zabalburu (Apd.) :: © EuroFerroviarios ® :: El Punto de Encuentro de los Trabajadores Ferroviarios» euroferroviarios.net . Noiz kontsultatua: 2020-05-24.
  2. (Gaztelaniaz) Ararteko. (PDF) ESTUDIO-DIAGNÓSTICO ACCESIBILIDAD y TRANSPORTE - Zabalburu. . Noiz kontsultatua: 2018-06-26.
  3. «Renfe - Plano de Cercanías Bilbao» www.renfe.com . Noiz kontsultatua: 2020-05-01.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]