Moskuko oblasta
Moskuko oblasta (errusieraz: Моско́вская о́бласть, translit.: Moskovskaya oblast) edo Podmoskovie (errusieraz: Подмоско́вье) Errusiako subjektu federal bat da, oblast bat zehazki, Erdialdeko Barruti Federalean kokatua. 45.799 km²ko eremua du, eta 2010ean biztanle gehien zituen bigarren subjektu federala zen (7.095.120 biztanle[1]). Ez du hiriburu ofizialik.
Moskuko oblasta 1929ko urtarrilaren 14an sortu zuten ofizialki.
Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Iparraldean Tver oblastarekin du muga, ipar-ekialdean Jaroslavl oblastarekin, ekialdean Vladimir oblastarekin, hego-ekialdean Riazan oblastarekin, hegoaldean Tula oblastarekin, hego-mendebaldean Kaluga oblastarekin, eta Smolensk oblastarekin mendebaldean. Oblastaren erdialdean Mosku hiria dago, baina ez da oblasteko parte.
Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Industria oso garatuta dago Moskuko oblastean: metalurgia, petrolio-findegiak, ingeniaritza mekanikoa, elikagaigintza, energia eta industria kimikoa dira alor indartsu eta nagusiak.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|