Tuva

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Tuva
Тыва Республика
Республика Тува
Тувинская АССР
Тувинская автономная область
 Errusia
Tuvans Horse riding.jpg
Flag of Tuva.svg Coat of arms of Tuva.svg
Ereserkia
Tooruktug Dolgay Tangdym Itzuli
Administrazioa
Herrialdea Errusia
ISO 3166-2 RU-TY
Hiriburua Kyzyl
Head of the Republic of Tuva Itzuli Sholban Kara-ool Itzuli
Geografia
Koordenatuak 51° 47′ 00″ N, 94° 45′ 00″ E / 51.783333333333°N,94.75°E / 51.783333333333; 94.75Koordenatuak: 51° 47′ 00″ N, 94° 45′ 00″ E / 51.783333333333°N,94.75°E / 51.783333333333; 94.75
Map of Russia - Tuva.svg
Azalera 170.500 km²
Mugakideak Altaiko Errepublika, Khakasia, Krasnoiarsk kraia, Irkutsk oblasta, Buriatia, Khövsgöl Province Itzuli, Zavkhan Province Itzuli, Uvs Province Itzuli eta Bayan-Ölgii Province Itzuli
Demografia
Biztanleria 321.722 bizt. (2018ko urtarrilaren 1a)
Dentsitatea 1,89 bizt/km²
Hizkuntza ofiziala errusiera eta Tuvera
Ordu eremua Krasnoyarsk Time Itzuli
Matrikula 17
gov.tuva.ru/

Tuva[1] (tuveraz:Тыва; errusieraz: Тува́) Errusiako subjektu federal bat da, errepublika bat, herrialdearen erdi-hegoaldean kokatua. Jenisei ibaiaren goi-arroa hartzen du, mendebaldeko Saian eta Tannu-Ola mendien artean. Mongoliarekin muga egiten du. 170.500 km2ko eremua du, eta 2010ean 307.930 biztanle zituen[2] (tuvatar etniakoak hiru bosten, eta errusiar etniakoak gainerakoak). Hiriburua Kyzyl da.

Tuvera deritzon turkiar hizkuntzan mintzo dira tuvatarrak. Nekazaritza-eremuetan bizi dira biztanleen erdiak baino gehiago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1757-1911 urteetan, Txinaren mende egon zen. 1911. urtean Errusiako tsarrak Tuvako burujabetasunaren aldeko erakundea bultzatu zuen, eta hiru urte geroago Errusiaren babespean zegoen Tuva. 1921. urtean, Tuvaren burujabetasuna aldarrikatu zuten, baina 1944an Errusiak bere egin zuen, eta 1961ean errepublika autonomo bihurtu zen.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laborantza (garia, garagarra), abere-hazkuntza (behi-azienda) eta lurpeko aberastasunen ustiatzea (ikatz- eta kobalto-hobi oparoak) dira ekonomia-jarduera nagusiak. Industria ez da aurreratua, eta hiri garrantzitsuenetan baizik ez dago (janari-industria, zurgintza, eraikuntzarako gaiak).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tuva Aldatu lotura Wikidatan
Geografia
Errusia
Artikulu hau Errusiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.