Karatxai-Txerkesia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Karatxai-Txerkesia
 Errusia
Vid.jpg
Flag of Karachay-Cherkessia.svg Coat of Arms of Karachay-Cherkessia.svg
Ereserkia
National Anthem of Karachay-Cherkessia
Administrazioa
Herrialdea  Errusia
ISO 3166-2 RU-KC
Hiriburua Txerkessk
Karatxai-Txerkesiako lehedakaria Rashid Temrezov
Geografia
Koordenatuak 43° 55′ 00″ N, 41° 47′ 00″ E / 43.916666666667°N,41.783333333333°E / 43.916666666667; 41.783333333333Koordenatuak: 43° 55′ 00″ N, 41° 47′ 00″ E / 43.916666666667°N,41.783333333333°E / 43.916666666667; 41.783333333333
Map of Russia - Karachay-Cherkessia (Crimea disputed).svg
Azalera 14.100 km²
Mugakideak Kabardino-Balkaria, Stavropol kraia eta Krasnodar kraia
Demografia
Biztanleria 467.617 bizt. (2016ko urtarrilak 1)
Dentsitatea 33,16 bizt/km²
Hizkuntza ofiziala errusiera, Nogai, Karatxaiera-balkarera, Kabardera eta Abazera
Ordu eremua Moscow Time
Matrikula 09
http://www.kchr.info/

Karatxai-Txerkesia (errusieraz: Карача́ево-Черке́ссия, Karachayevo-Cherkessiya) edo Karatxai-Txerkesiako Errepublika[1] (errusieraz: Карача́ево-Черке́сская Респу́блика, Karachayevo-Cherkesskaya Respublika; karatxaiera-balkareraz: Къарачай-Черкес Республика; txerkeseraz: Къэрэшей-Шэрджэс Республикэ) Errusiako subjektu federal bat da, errepublika bat zehazki, Iparraldeko Kaukason kokaturik dagoena. 14.100 km²ko eremua du eta 2010ean 477.859 biztanle zituen[2]. Hiriburua Txerkessk da.

Karatxaiak eta txerkesak bi herri musulman desberdin dira. Etnia eta kulturaren aldetik, txerkesak, Adigeako adigeak eta Kabardino-Balkariako kabardak herri bera dira. Karatxaiak, berriz, Kabardino-Balkariako balkarrren etnia berekoak dira.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karachay Cherkess03.png

Karatxai-Txerkesia Kaukaso mendilerroaren iparraldeko isurialdean dago, Elbrus mendiaren ipar-mendebaldean. Mendebalde eta ipar-mendebaldean Krasnodar kraiarekin du muga, iparralde eta ipar-ekialdean Stavropol kraiarekin, ekialdean Kabardino-Balkariarekin eta hegoaldean Georgia eta Abkhaziarekin.

Errepublikaren hegoaldea oso menditsua da, Kaukaso Handiko gailur, haitzarte eta ibarrek zeharkatua. Hemen dute iturburua Kuban, Zelentxuk eta Teberda ibaiek. Mendirik garaiena, Karatxai-Txerkesia eta Abkhaziaren arteko muga dagoen Dombai-Ulgen (4.046 m) da[3]. Iparraldea, berriz, zelaia da.

Hiri nagusiak Txerkessk, hiriburua, Karatxaievsk, Teberda eta Ust-Dzhegutinski dira[4].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karatxai eta Txerkesia lurralde autonomoak 1922an sortu ziren. 1926an bi lurraldeak batu egin ziren. Bigarren Mundu Gerraren ondoan karatxai biztanleak Asiako erdialdera eraman zituzten, alemaniar naziei lagundu zietelakoan. 1957 inguruan biztanle horiek berriro itzuli ziren jatorrizko lurraldera[5].

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2010ean Karatxai-Txerkesiak 477.859 biztanle zituen[2]. Karatxaiak biztanleriaren %41 ziren, errusiarrak %31,6 eta txerkesak %11,9. Erlijio nagusia islama da.

Talde
etnikoa
1926ko errolda1 1939ko errolda 1959ko errolda 1970ko errolda 1979ko errolda 1989ko errolda 2002ko errolda 2010ko errolda
Kopurua % Kopurua % Kopurua % Kopurua % Kopurua % Kopurua % Kopurua % Kopurua %
Karatxaiak 53.175 %31,3 70.932 %29,2 67.830 %24,4 97.104 %28,2 109.196 %29,7 129.449 %31,2 169.198 %38,5 194.324 %41,0
Txerkesak 16.1862 %9,5 17.667 %7,3 24.145 %8,7 31.190 %9,0 34.430 %9,4 40.241 %9,7 49.591 %11,3 56.466 %11,9
Abazak 13.731 %8,1 14.138 %5,8 18.159 %6,5 22.896 %6,6 24.245 %6,6 27.475 %6,6 32.346 %7,4 36.919 %7,8
Errusiarrak 40.072 %23,6 118.785 %48,8 141.843 %51,0 162.442 %47,1 165.451 %45,1 175.931 %42,4 147.878 %33,6 150.025 %31,6
Nogaiak 6.263 %3,7 6.869 %2,8 8.903 %3,2 11.062 %3,2 11.872 %3,2 12.993 %3,1 14.873 %3,4 15.654 %3,3
Ukrainarrak 32.518 %19,1 4.104 %1,7 4.011 %1,4 4.819 %1,4 4.555 %1,2 6.308 %1,5 3.331 %0,8 1.990 %0,4
Besteak 8.082 %4,8 10.703 %4,4 13.068 %4,7 15.138 %4,4 17.362 %4,7 22.573 %5,4 22.253 %5,1 18.892 %4,0
1 1926ko erroldako datuak gaur egungo lurraldeari dagozkio, orduan Txerkesia eta Karatxai lurralde autonomoak eta inguruko gune batzuk hartzen zituena. Azken hauetan, batez ere, errusiarrak eta ukrainarrak bizi ziren.[6]

2 13.496 kabard and 2.690 txerkes.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Karatxai-Txerkesia Aldatu lotura Wikidatan
Geografia
Errusia
Artikulu hau Errusiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.