Ramón María del Valle-Inclán

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ramón del Valle-Inclán» orritik birbideratua)
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Ramón María del Valle-Inclán
Ramón María del Valle Inclán, de Audouard.jpg
Bizitza
Jaiotza Vilanova de Arousa1866ko urriaren 28a
Herrialdea  Espainia
Talde etnikoa espainiarra
Heriotza Santiago de Compostela1936ko urtarrilaren 5a (69 urte)
Hobiratze lekua Boisacako hilerria
Familia
Ezkontidea(k) Josefina Blanco
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak poeta, idazlea eta antzerkigilea
Kidetza Sociedad de Amigos de Portugal
Mugimendua Modernist literaturea
Genero artistikoa Esperpentoa
olerkigintza
dramaturgia
eleberria
IMDb nm0884952
Firma de Valle Inclán, 1910.svg
Ramón Valle-Inclánen estatua, Madril

Ramón María del Valle-Inclán, jaiotzez Ramón José Simón Valle Peña, (Vilanova de Arousa, Pontevedra, Galizia, 1866ko urriaren 28a - Santiago de Compostela, Galizia, 1936ko urtarrilaren 5a) gaztelaniazko idazlea izan zen. Komunismoaren ingurukoa izan zen bere bizitzako azken urteetan. 98ko Belaunaldiaren literatura mugimenduko gertuko kidea izan zen, eta eleberria, antzerkia eta olerkia landu zituen batik bat. Esperpento estiloaren erreferentea da. Hainbat itzulpen ere egin zituen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ramón del Valle-Inclán Bermúdez de Castro (1823-1890) idazlearen eta Dolores de la Peña y Montenegroren bigarren semea zen. Galizian, mendialdean, hezi zen. Batxillergoa Pontevedran burutu zuen. Ondoren, Zuzenbideko ikasketak egin zituen Santiagon, bukatu ez bazuen ere, aita hil zenean bertan behera utzi baitzituen. Garai hartan hasi zen literaturarekin zaletzen. Mexikon ia bi urte eman ondoren (1892-1893), Madrila joan zen bizitzera non bulegari gisa hasi zen lanean. Madrilen, haren hitzjarioa eta nortasun bitxia zirela eta, oso ezagun egin zen. 1899 urtean, Ruben Dario ezagutu zuen. Urte berean, uztailaren 24an, liskar baten ondorioz, zauri txiki bat jaso zuen ezkerreko eskumuturrean (burua babesteko makilakada bat ez jasotzeko - Manuel Bueno idazlearena-, jemeloa sartu zitzaion haragian) baina gerora zauria gaiztotu eta gangrenatuko zelakoan ezkerreko beso osoa moztu egin zioten.[1].Ondoren, antzerkian aktore izateko asmoa baztertu zuen. Frantses sinbolisten eraginpean idatzi zituen arrakasta izan zituzten lehen obrak, lau kontakizun, prosa ederrekoak eta dotorezia dekadentekoak: Sonatas (1902-1905). 1907 urtean Josefina Blanco Tejerina(1878-1957) aktoresarekin ezkondu zen. Bikoteak sei seme-alaba izan zituen ondorengo 15 urteetan. 1909-1910 urteeta, antzerki sasoian, senar-emaztea Argentinara joan zen eta Hego Amerikan ibili ziren. Han zirela, Garcia-Mendoza Antzerki Konpaniaren zuzendari artistiko gisa lotu zen, non emazteak lan egiten zuen antzezle gisa. Ondoren, Guerrero-Mendoza konpainiarekin Txile eta Paraguai izan ziren saioen kokapena eta berriz Argentina, Independentziaren Mendeurrenean. Garai horretan batu zen Karlismorekin Gerora, Frantziara bidaiatuko du, hango Gobernuak gonbidatuta. Lehen mundu gerra zen eta frentea aurrez aurrre ikusi zuen. Garai hartan hasi zen ezkerrera lerratzen alor politikoan. Ondoren, bederatzi eleberritako bilduma idazten hasi zen, El ruedo Ibérico izenburupean (1927-1928), Espainiako XIX. mendeko politika eta gizarte ustelkeriari buruzkoa; nolanahi ere, hiru baino ez zituen argitaratu, La corte de los milagros (Mirarien gortea), Viva mi dueño (Gora nire nagusia) eta Baza de espadas (Ezpata jokaldia) bukatugabe azkena. Aipagarria da Tirano Banderas eleberria (1926), Mexikoko diktadore baten erretratu bizi-bizia.

Literatura ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Modernismoa eta esperpentoa izan dira haren ibilbidea laburtzeko erabilitako terminoak. Valle-Inclánen geroagoko drama eta eleberri batzuek, berak esperpento deitu zituenak (hots, «zatarra, barregarria, xanfarina»), absurduaren bidetik eta satira gogorrak eginez, Espainiako bizimodu tragikoa, berak europar zibilizazioaren deformazio zakar gisa ikusten zuena, era horretan azaldu nahi izan zuen, heroi klasikoak sistematikoki desitxuratuz. Genero horretako antzerkien artean aipagarriak dira Luces de Bohemia (1920, Bohemiako argiak) eta Los cuernos de Don Friolera (1921, Don Frioleraren adarrak). Lehenengo lan honetan hain zuzen, azaltzen da kontzeptu gisa, XII. agerraldian, Max Estrella pertsonaiaren hitzetan. Satira agertzeko erabili zuen hizkeraren sentsualitateagatik Espainiako idazle modernista nagusietako bat da Valle-Inclán.

Azpimarratzekoa da bere testuak behin ta berriz berreditatzeko joera, beti ere perfekzioaren bila.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Narratiba[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Sonata de Otoño (1902).
  • Sonata de Estío (1903).
  • Sonata de Primavera (1904).
  • Sonata de Invierno (1905).
  • Tirano Banderas (1926).

Poesia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Claves líricas trilogia (1930):

  • Aromas de leyenda (1907).
  • La pipa de Kif (1919).
  • El pasajero (1920).

Antzerkia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • El Marqués de Bradomín (1906).
  • El yermo de las almas (1908).
  • Comedias bárbaras eta Divinas palabras (1920).
  • Tablado de marionetas para educación de príncipes (1909, 1912, 1920).
  • Luces de bohemia (1920 eta 1924).
  • Martes de carnaval (1930).

Euskaratuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Buhame argiak, da Luces de Bohemia lanaren itzulpena, Anastasio Esnaolak egina eta 2001 urtean, Ibaizabal etxeak argitaratua.
  • Jainkoaren hitzak (Baserritar trajikomedia) izenburupean Gabriel Arestik euskaratu zuen Divinas palabras : trajicomedia de aldea 1963 urtean. [2].

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ramón María del Valle-Inclán Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. ESNAOLA, Anastasio (2001).- Buhame-argiak liburuaren sarreran aipatua.
  2. Armiarman Euskarara ekarriak atalean http://ekarriak.armiarma.eus/?i=236