Seigarren Koalizioaren gerra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Seigarren Koalizioa» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Seigarren Koalizioaren gerra
Napoleondar Gerrak eta Koalizioen Gerrak
War of the Sixth Coalition 1813.svg
Data 1813ko martxoa – 1814ko maiatza
Lekua Europa
Emaitza

Koalizioaren garaipena, Fontainebleauko ituna, Parisko Lehen Ituna

Gudulariak
Hasierako koalizioa

Leipzigeko guduaren ostean

Frantzia Frantziako Inperioa

1814ko urtarrila arte


Buruzagiak
Indarra
ggb. 800.000; 1.200.000+ Napoleonen aliatuek etsi zutenean ggb. 550.000. Alemaniak etsi ostean 400.000

Seigarren Koalizioaren gerra 1813ko martxoa eta 1814ko maiatza artean Europako potentzia gehienek parte hartu zuten gerra izan zen. Alde batetik Austria, Prusia, Errusia, Erresuma Batua, Portugal, Suedia, Espainia[oh 3] eta Alemaniako estatu multzo batek osatutako koalizioak Frantzia garaitu zuen eta Napoleon Bonaparte Elbara deserriratzea lortu zuten. Errusiako frantziar inbasioaren ostean, 1812an, kontinenteko botereek Errusiarekin bat egin zuten, batez ere Erresuma Batua, Portugal eta Frantziarekin ez zeuden Espainiako errebeldeek.

Seigarren Koalizioaren gerrak hainbat gudu garrantzitsu izan zituen Lützen, Bautzen eta Dresdenen. Gudurik handiena Leipzigeko gudua izan zen, "Nazioen Gudua" ezizena duena, Lehen Mundu Gerraren aurretik inoiz Europako historian egondako gudurik handiena. Napoleonen galderak bai Errusian zein Alemanian bere gaitasun ezaren frogatzat hartu zituzten. Bere armadak desantolatu ziren eta Napoleon Alemaniatik kanporatu 1813an, Frantzia inbadituz 1814an. Aliatuek Frantziako Armadak garaitu zituzten, Paris inbaditu eta Napoleon abdikatzera behartu zuten, exiliatuz. Frantziako monarkia berrezarri zute naliatue, Borboi leinua jarriz Borboien berrezarkuntzan.

Hau ez zen, hala ere, Napoleondar Gerren amaiera izan. Napoleonek Elbatik ihes egitea lortu zuen, Frantziara itzuli eta boterea berreskuratu zuen eta Zazpigarren Koalizioaren gerra piztu zuen 1815an, "Ehun Egunak" bezala ere ezagutzen dena.

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Varsoviako dukerria estatu gisa Errusia edo Prusiak okupatua izan zen 1813ko maiatzerarte, horregatik poloniar gehienak Napoleonen alde jarri ziren.
  2. Bavaria indarrak nominalki Frantziar Inperioarekin aliatuak izan ziren 1813ko urriaren 8ra arte, aliatuekin batu zirenean
  3. Espainiak kontrolpean zituen lurraldeak Cádizko probintziaren inguruak ziren.