Edukira joan

Hilario (aita santua)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hilario (aita santua)


46. Aita santu

461eko azaroaren 20a - 468ko otsailaren 28a (egutegi gregorianoa)
Leon I.a - Sinplizio
Bizitza
JaiotzaSardinia, ?
HeriotzaErroma468ko otsailaren 29a (52/53 urte)
Hobiratze lekuaBasilica of Saint Lawrence Outside the Walls (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, apaiz katolikoa eta idazlea
Lantokia(k)Erroma
Santutegia
Azaroaren 17a
Ideologia eta sinesmenak
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Hilario[1] (Sardinia, ? - Erroma, 468ko otsailak 29) Eliza Katolikoko aita santua izan zen 461 eta 468 bitartean.

Artxidiakono izanik, Leon I.a Handia aita santuaren ordezkari aritu zen Efesoko kontzilioan (449), Efesoko lapurreta izenaz ezagutua izan zena, Flaviano Konstantinoplakoaren zigorraren aurka agertuz, Dioskoro I.a Alexandriakoa alexandriar aitalehen monofisitaren aurka aritzea izan zen, baita Konstantinoplatik zein Erromatik urruntzera behartua egotea ere, bizia salbatu ahal izateko.

Haren aitasantutzan, Espainia eta Galiako Eliza ordenamenduari arreta berezia jarri zion, bi lurralde horiek barbaroen inbasioen ondorioz anabasan murgilduta baitzeuden.

Bi otoitzleku eraikiarazi zituen Laterango baptisterioetan: San Joan bataiatzailearen omenez bata, San Joan apostoluaren omenez bestea, haren ustez santuaren bitartekaritzari esker salbatu ahal izan baitzen Efesoko kontzilioan izan zuen parte hartzearen ondoren. Gurutze Santuaren omenezko kapera bat ere eraikiarazi zuen baptisterioan, komentu bat, bi bainugela publiko eta liburutegiak San Lorentzo Harresiz Kanpoko Elizaren ondoan; hor, 468ko otsailaren 29an (data ez da ziurra) lurperatua izan zen.


Aurrekoa
Leon I.a
Aita Santua
461eko azaroak 19-468ko otsailak 29
Ondorengoa
Sinplizio

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]