Fisika eta kimikan, uhin-partikula dualtasuna gure unibertsoko objektu guztiek uhin eta partikulen propietateak dituztenaren kontzeptua da. Mekanika kuantikoaren kontzeptu garrantzitsua izanik, dualtasun honek partikula edota uhina bezalako kontzeptu klasikoen egokitasun eza erakusten du objektu kuantikoak erabat deskribatzeko orduan. Mekanika kuantikoaren zenbait interpretazio azaleko paradoxa hau azaltzen saiatzen dira.
Dualtasuna, argia eta materiaren izaerari buruzko eztabaidan erroturik dagoen ideia da, XVII mendetik datorkiguna, Isaac Newton eta Christiaan Huygensek argiaren izaeraren gaineko teoria lehiakorrak proposatu zituztenetik. Albert Einstein, Louis de Broglie eta beste askoren lanari esker, gaur egungo teoria zientifikoak partikula guztiek uhin-izaera ere badutela esaten du. Fenomeno hau, egiaztatua izan da esperimentalki, eta ez bakarrik oinarrizko partikulekin, baita atomo edo molekulen moduko partikula konposatuekin ere. Izatez, mekanika kuantiko estandarraren arabera, uhin-partikula dualtasunak objektu guztietan du eragina, baita objektu makroskopikoetan ere; dena dela, objektu hauetan uhin-izaera detektatzeko ezintasuna, duten uhin-luzera txikiaren ondorioz gertatzen da.
... Bud Spencer (irudian) eta Terence Hill (irudian) aktore ospetsuak italiarrak izaki beren benetazko jaiotze izenak Carlo Pedersoli eta Mario Girotti direla? Eta Bud Spencerrek bere zinemako izena gustukoa dituen Budweiser garagardoa eta Spencer Tracy aktorearen izenak batuz sortu zuela?
... XVI. mendeanIngalaterrako ErresumanAlkimian jardutea heriotzarekin zigortua zegoela bertako errege-erregin eta agintariek berunaurre bilakatu eta azken metal honen balorearen debaluazioa gauzatuko zela beldur zirelako?
... epididimoabarrabilak eta hodi deferentea batzen dituen tutu txiki eta estua dela, baina luzatzerakoan 7 metro arteko luzera izan dezakela gizonengan?
... Jeanne Calment frantziar emakumea historia guztiko egiaztatutako pertsonarik zaharrena dela eta 1875-1997 artean bizi ondoren 122 urteko adinarekin zendu zela?
- Mundu osoko 130 behatoki astronomiko baina gehiagok 130 milioi argi-urtera jazotako neutroi-izarren fusio baten behaketa bidez grabitazio uhinen (irudia) izatea lehenbizikoz frogatu dute. Eitb.eus