Uribarri (Bilboko auzoa)
- Artikulu hau Bilboko auzoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Uribarri (argipena)».
Uribarri | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Bizkaia |
Udalerria | Uribarri |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°16′01″N 2°55′17″W / 43.26694°N 2.92139°W |
Azalera | 0,32 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 12.897 (2023) |
Dentsitatea | 40.303 bizt/km² |
Uribarri Bilboko auzoa da. 32,43 hektarea eta 14.048 biztanle dauzka. Izen bereko barrutian kokaturik dago, bigarren barrutian alegia. Auzoak barrutiari izena ematen dio.
Matiko eta Zurbaraneko auzoan artean kokatzen da, hiriaren eta Bilboko itsasadarraren ekialdean.[1]
Malda horiek, irisgarritasun arazoak sortzen dituzte mugikortasun gutxiko pertsonentzat gehienbat. Horretarako, udalak espaloiak hobetu eta eskailera mekanikoak ezarri zituen auzoko Kristo kalean. Eskailera horiek bi tarte dauzkate eta 200 metroko luzera.
Irisgarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bilboko auzo askotan bezala, auzoaren ezaugarri nagusia maldak dira. Mendebaldetik ekialderanzko norabidean, maldan gora doa auzoaren profila. Malda horiek irisgarritasun arazoak sortzen dituzte, mugikortasun gutxiko pertsonentzat gehienbat.
Irisgarritasuna hobetzeko, udalak espaloiak hobetu eta hainbat azpiegitura jarri ditu azken urteetan:
- Uribarri kalean dauden arrapala mekanikoak. Lau tarte dira, guztira 65 metroko luzera dutenak. Zoritxarrez, arrapalen matxurak ohikoak izaten dira, bandalismoa eta eguraldiaren eragina dela eta.
- Trauko zeharkalean kokatutako eskailera mekanikoak. 6 tarte dira, Aralar kalea, Esnarritzaga kalea eta Uribarriko C zeharkalea lotzen dutenak.
- Uribarriko C zeharkalea eta Maurice Ravel etorbidea lotzen duten bi igogailu, 7 metroko altuera igotzen dutenak.
- Tutulu kalean kokatutako igogailua, 14,95 metroko altuera igotzen duena.
Garraio publikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Autobusa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bilbobuseko hamalau lineek komunikatzen dute Uribarri Bilboko erdialdearekin eta Bilboko beste auzoekin. Linea horietatik hamaika autobus normalei dagozkie, bi mikrobusei eta bat gautxori bati.
Linea | Ibilbidea | Maiztasuna (min) |
---|---|---|
03 | Plaza Biribila - Otxarkoaga | 10´ |
13 | San Inazio - Txurdinaga | 12´ |
22 | Sarrikue - Atxuri | 15´ (12´ 12:30etatik 15:00etara) |
26 | Uribarri - Basurtu/Termibus] | 15´ |
27 | Arabella - Betolatza | 15´ |
30 | Txurdinaga - Miribilla | 15´ |
38 | Otxarkoaga - Basurtu/Termibus | 15´ |
40 | Santutxu - Plaza Biribila | 12´ |
48 | Santutxu - Basurtu/Ospitalea | 15´ |
62 | Basurtu/Termibus - Arabella | 20´ |
72 | Larraskitu - Castaños/Gazteleku | 12´ |
A1 | Jasokunde - Plaza Biribila | 60´ |
A5 | Prim - Plaza Biribila | 30´ |
G2 | Otxarkoaga - Plaza Biribila | 30´ |
Trena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskotrenen Txorierriko linearen (Bilbo-Lezama) geltoki bat dago Uribarri auzoan.
Metroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Etorkizunean, Bilboko metroaren hirugarren linearen geltoki bat egongo da, guztira lau sarbide izango ditu auzoaren lekurik garaienetan bizi diren biztanleen irisgarritasuna errazteko.
Kalerik garrantzitsuenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Tiboli kalea
- Uribarri kalea
- Trauko kalea
Elkarteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Uribarri (konpartsa)
- Aldapan Gora Kultur Koordinakundea
- Tanttaka Euskara Taldea
- Aletu Emakumeen Elkartea[2]
- Gure Etxea Auzo Elkartea
- Gailurra Mendi Taldea
- Gozaldi Eskaut Taldea
- Uribarriko Gazte Konpartsa
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Bilbo |
Bilboko auzoak | ||
---|---|---|
Abando • Abusu • Altamira • Ametzola • Arabella • Arangoiti • Atxuri • Basurtu • Begoña • Bilbo Zaharra • Bolueta • Buia • Deustuko Doneperiaga • Elorrieta • Errekaldeberri • Gazteleku • Ibarrekolanda • Indautxu • Iralabarri • Iturrialde • Iturrigorri • Kastrexana • Larraskitu • Lorategi-hiria • Masustegi • Matiko • Miribilla • Olabeaga • Otxarkoaga • San Adrian • San Frantzisko • San Ignazio • Santa Ana • Santutxu • Solokoetxe • Txurdinaga • Uretamendi • Uribarri • Zabala • Zazpikaleak • Zorrotza • Zurbaran |
- ↑ Bilbao Kultura. (2015-02-02). Begoña Herri Garaia - Begoña, Un Pueblo de Altura. (Noiz kontsultatua: 2024-08-02).
- ↑ «‘Uribarriko emakumeen bizi esperientziak Frankismo garaian’ liburua kalean» BERTON 2012-12-10 (Noiz kontsultatua: 2024-08-03).