Uzzo koba

Wikipedia, Entziklopedia askea
Grotta dell'Uzzo
De- San Vito lo Capo, Zingaro-NatSchGeb, Uzzo-Grotte.jpg
Uzzo kobaren sarrera
Map
LekuaSan Vito Lo Capo
Eskualdea(Trapaniko probintzia)[1] Sizilia
Koordenatuak38°06′36″N 12°47′12″E / 38.1100456°N 12.7867371°E / 38.1100456; 12.786737138°06′36″N 12°47′12″E / 38.1100456°N 12.7867371°E / 38.1100456; 12.7867371
Historia
Kultura(k)Neolito, Mesolito
Oharrak
Webguneawww.treccani.it/enciclopedia/grotta-dell-uzzo/ Uzzo,

Koba[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uzzoko koba Sizilia osoko historiaurreko tokirik garrantzitsuenetako bat da, non duela 10.000 urte inguruko giza presentziaren aztarnak aurkitu diren. Lehenagokoak dira koban aurkitutako animalia batzuen aztarnak, errinozeroak, lehoiak eta mamutak, esaterako.

Aurkitutako gorpuzkiak aztertzean, gizakiarenak, edo hauek erabilitako tresnak, posible zen euren bizimodua berreraikitzea. Kobako estratifikazioak azken 10.000 urteetan gizakiak izan duen bilakaera ezagutzeko aukera eman du. Kobako komunitatea ehiztari talde txiki batek osatzen zuen. Kobazuloak animalia basatiez babesa ematen zuen. Mendeetan zehar, komunitateak lurra lantzen eta arrainez elikatzen ikasi zuen, haitzulotik oso gertu dagoen itsasoan oso ugariak zirenak.

Kobaren barruko hormek ante litteram[ohar 1] nekropoli bat azaleratu dute, bistan denez azken milurtekoetan eraikia. Koban egindako indusketetatik berreskuratutako Mesolito aldiko giza hondakinak Palermoko Antonio Salinas Arkeologia Museoan gordetzen dira[2].

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Latinezko ante litteram adierazpena erabiltzen da obrak, pertsonaiak, pentsamendu-korronteak, aurreko kultura-mugimenduak eta, nolabait, antzeko ezaugarriak dituzten fenomeno edo gertakizun arruntagoen aitzindari bihurtzen dutenak definitzeko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]