Bellamagna nekropolia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bellamagna nekropolia
Necropoli di contrada Bellamagna.jpg
Lekua Pozzallo
Historia
Sorrera K.a. 2200-K.a. 1450
Kultura(k) Brontze Aroa
Metropolia(k) Modica
Oharrak
Bisitagarria erabilera askea

Bellamagna nekropolia Pozzallotik 2,5 kilometro ipar-mendebaldera dago, baina Modica udalerriaren muga administratiboen barruan, Ragusako probintzian. Zibilizazioa Castellucciokoarekin erlazionatuta dago, Sizilian oso hedatua zegoen antzinako Brontze Aroko kultura, K.a. 2200 eta K.a. 1450 bitartean. Guztira, 87 hilobi identifikatu dira haitzulo artifizialetan, gehienak oinplano zirkularra edo azpizirkularra dutenak. Batzuek nitxoak dituzte barruan. Dozena bat hilobi ez ziren osatu[1][2]. Eremua, nekropoli moduan erabili zen antzinate berantiarrean, bederatzi hipogeo txikik eta hogeita hamar putzu hilobik frogatzen duten bezala[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. RIZZONE, V. G. eta:, SAMMITO, A. M. Sammito (1989): Censimento dei siti dell’antica età del bronzo nel territorio modicano, in Archivum Historicum Mothycense, 5. zbk.
  2. RIZZONE, V. G. eta:, SAMMITO, A. M. Sammito (2010): Indagine topografica dei siti dell'antica età del bronzo nel territorio modicano, in Aitna 4, 56-57 orr.
  3. RIZZONE, V. G. eta:, SAMMITO, A. M. Sammito (2006): Ceramica comune di età tardoantica dagli Iblei sudorientali, in Old Pottery in a New Century. Innovating Perspectives on Roman Pottery Studies, 493-514 orr.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]