Capo Grazianoko kultura

Wikipedia, Entziklopedia askea

Capo Grazianoko kultura deitzen zaio Capo Graziano herrian aurkitutako materialei, Siziliako Filicudi irlan. Aurkikuntza guztiak Eoliar eskualdeko museo arkeologikoan erakusten dira.

Capo Grazianoko kulturaren katilua, I. fasekoa, K.a. 2300-1700. Filicudi. Diseinuetan estilizatutako gizaki, itsasontzi eta itsasoekin.

Bi faseak: Graziano I eta Graziano II[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Capo Grazianoko kultura Brontze Aroan garatzen da, bi fasetan banaturik: lehena (Graziano I) zaharrena da, K.a. 2300-1650 artekoa; bigarrenean, berriz, (Graziano II) K.a. 1650-1500 artekoan, garrantzia gehiago ematen zaio zeramikari. Honi esker posible da bi faseak ezberdintzea.

San Vincenzo herrian, Stromboli, aurkikuntzak. Capo Grazianoko kultur, I. eta II. faseak (K.a. 2300-1500)

Lehen fasea Filicudi irlako Filo Braccio herrixkarekin identifikatzen da. Horko eltzegintza ez dago normalean dekoraturik. Gehienbat, lapikoak zirkuloekin apaindurik daude. Pitxerrak eta kaikuak grabatuta daude heldulekuen azpian, gurutzatutako markekin eta beste forma bakunerekin.

Bigarren fasea Capo Graziano herriarekin identifikatzen da. Herri horretan, Filo Braccioko biztanleak ezarri ziren defentsazko eta segurtasunezko arrazoiengatik. Fase hau aurkitzen da ere: Lipari akropolian, San Vicenzo Stromboliko herrian, Serro Brigadieren eta Punta Megna a Salinan, non agertutako kaikuek dekorazio moduan, sigisagak, lerro ondulatuak eta puntuak dituzten.

Itsasoa irudikatuta dago narrazio handiko diseinu geometriko baten bidez. Lapikoak funtzio askotarako egin zituzten: gordetzekoak (lapikoak eta pithosak, pikaturiko kordoiekin apaindurik), sukaldatzeko lapikoak, kaikuak, katiluak. Txabolen barruan eta kanpoan miniaturazko loreontziak aurkitu ziren, taldeka jarrita. Litekeena da errito baterako izatea.

Nabarmentzekoa da kultura-eite hauek eta Lernakoekin (Grezia) duten antzekotasuna, baita beste Antzinako Heladiar III fasearen kokalekuekin erlazionatutakoak ere. Horrek adierazten du antzinetik lotura bat zegoela.

Filo Braccio katiluko ebakiduren eskematizazioa

Filo Braccioko katilua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filo Braccio herriko aurkikuntzak Capo Grazianoko kulturaren garrantzitsuenetako bat da. Grabazioz apainduriko katilu bat “F” estalgunean aurkitu zen. Katilu hori garrantzitsua da Italiako historiaurrean irudikatutako adibiderik zaharrena delako (Graziano I), baina irudi horiek ez dira Capo Grazianoko beste tokitan aurkitu. Katiluan agertzen den gizaki baten diseinuan, beso zabalik dituena, horren atzamarrak eta gorputz liraina nabaritzen dira. Irudikapen guztia estilizatua da. Itsas-uhinak sigisagako lerroak dira, eta itsasontziak lerro horizontalez eta bertikalez adierazten dira. Ez dago argi irudikatutakoa gizakia edo jainkoa den, ezta itsasontzia datozen edo doazen ere. Halere, grabatu hauek irudikapen konplexuko eredu bakarra dira. Paradoxikoki, bigarren faseko zeramiken irudiak sinpleagoak dira

Nekazaritza eta abeltzaitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kokalekuetan, nekazaritza-produktuak eriden dira, hala nola, gari, zekale, zalke, dilistak eta ilarrak. Mahatsondoak agertzean, suposatzen da ardoa ekoizten zela.

Etxekotutako animaliak ardiak, ahuntzak, txerriak eta idiak ziren: Arrantzarekin loturiko jarduerak itsaskiak, muskuiluak, lapak eta magurioen bilketa izan ziren .

Heriotzaren gurtza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Capo Grazianoko II. itxura baskularra

Capo Grazianoko hildakoak mendiko kobetan eta sakonune naturaletan ehorzten ziren. Hilobiak harriekin itxi eta gero, gorpuen alboan lapiko txikiak jartzen zituzten.

Panarea irlan, Calcarako fumarolaren ondoan, hainbat putzu aurkitu ziren, haien diametroa metro batekoa zen, itsas-harkoskoak zituzten, agian kultu mota bat zen, fumarolekin erlazionatutakoa.

Liparin, erritoa errausketa zen eta hautsak lapikoetan sartzen zituzten, alboan zenbait edalontzirekin.

Merkataritza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eoliar uharteetan, greziar marinelek gogoko zuten merkataritza egitea. Tornoz egindako eta motibo geometrikoz margotutako mizeniar zeramika, Heladiar kulturakoa (K.a. 1650-1400) Capo Grazianoko biztanleek balioesten zuten. Mizeniar aurkikuntzak aurkitu dira Lipariko gazteluan, Capo Grazianon eta Stromboliko irlako San Vicenzo herrian. Mizenastik eskumuturrako eta lepokoak egiteko kristalezko perlak zetozen. Greziarrek, berriz, nahiz zutena zen: kobre armak egiteko; alunbre artileari koloreak eusteko eta larruak ontzeko; eta sufrea.

Dirudienez, obsidianaren erabilera gutxitu zen eta horren ordez, itsas-harkoskoak erabili ziren kolpekatzeko, edo sumendi-harriak esku-errotak moduan jarduteko. Lipariren akropoliko XII. estalpean eta Capo Grazianoko XIV. estalpean brontzezko armak aurkitzeak iradokitzen du bertan ekoizten zirela.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]