Colle Madore
Colle Madore | |
---|---|
![]() | |
Aztarnategi arkeologiko infotaula | |
Herrialdea | ![]() |
Eskualdea | ![]() |
Italiako hiri metropolitarra | Palermoko metropoli-hiria |
Italiako udalerri | Lercara Friddi |
Eskualdea | Palermoko probintzia![]() |
Koordenatuak | 37°44′51″N 13°37′15″E / 37.74744829°N 13.62093579°E |
![]() | |
Indusketa | |
Indusketa datak | 1992 |
Colle Madore gune arkeologiko sikano bat da, Lercara Friddi herritik 1,5 kilometro ingurura dagoena, Palermoko probintzian. Iraganean sufrea ateratzeko erabili izan dute muinoa. Kareharri-harrobi bat ere bazegoen gaurko indusketa arkeologikoetako kontrako aldean.
Indusketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1992an, Antonino Carusok, kasualitatez, zenbait emaitza aurkitu zituen. Urte batzuk beranduago, 1995ean, 1998an eta 2004an, Palermoko Kultura eta Ingurumen Ondarearen Superintendentziak egindako indusketetan antzinako eremu sakratu bat lurpetik atera zuen (gailurraren azpian zegoena), alboetan produkzio metalurgikorako aretoak zituena. Indusketen aurkikuntzak ikusgai daude hiriko museoan.
Aurkikuntzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Indusketek antzinako kokaleku sikano baten hondakinak agertarazi dituzte, K.a. VIII-VII. mendekoak. K.a. VI. mendearen erdialdean, Torto eta Platani ibaien haranetako kokapenari esker, helenizazio sakona gertatu zen. Material arkeologikoek, greziar Himera eta Agrigento kolonien eta garai hartako kokaleku indigenen arteko kontaktuek adierazten dute. Puntu honetan, K.a. 550-525 santutegi bat eriden da. Hor agertu da erliebe bat, bainuontzi baten ertzean eserita dagoen giza irudi bat irudikatzen duena: lehenik, uste zen Minos zela, bainuontzi batean hildakoa. Danilo Carusoren ikerketen arabera, santutegia Afroditaren tenpluarekin identifikatuta dago. Diodoro Sikulok Biblioteka Historikoan esaten du Minosen hilobia faltsua dela eta Kokalo errege sikanoak Minos hil zuela. Mitoa, Teron Agrigentoko tiranoak berrikusi zuen K.a. V. mendearen hasieran. Tirano honek Agrigentoko eremuak hedatu zituen Himeraren kontura. Erakusketa arkeologiko batetik gailentzen da, erbi bat duen jainkosa baten bururik gabeko estatua bat, esbastika batekin, eta apaindutako plaka bat zezen-protome batekin: Afroditarekin esplizituki lotutako hiru irudikapen. Colle Madoreren kokapen estrategikoari eskez, komunikazio bideak kontrolatu zituen (Tirreniar itsasoa iparraldean eta Mediterraneoa hegoaldean). Santutegi horretako ura elementu sakratu bat zen. Gaur egungo Madore izena, grezierazko madarόs (hezea) hitzetik dator, (muinoaren eremuan iturriak daudelako). Teronen K.a. 483ko garaipenaren ondoren, santutegiaren gurtza Afrodita-Astarteri eta Demeterri eskeinita zitekeen. Garai honetan, lekuak suntsipen partziala jasan zuen. Kokagunea erabili zen modu murriztuan, baina K.a. V. mendearen amaieran abandonatu zen, kartagotarrek K.a. 409an eta K.a. 405ean Himera eta Selinonte suntsitu ondoren.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- VASALLO, Stefano (eds): Colle Madore. Un cas d'hellénisation sur la terre sicana, Palermo 1999
- CARUSO, Danilo: Sicania. Le site Sican du Colle Madore: de la légende à la réalité, Catania 2004
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Antonino Caruso (1945-2014) artiste et amoureux de l'archéologie: la morte di minosse in sicilia 2020.02.27an kontsultaturik.
- La sépulcre de Minos Colle Madore, scribd.com. 2020.02.27an kontsultaturik
- Antonino Caruso (1945-2014) artiste et amoureux de l'archéologie 2020.02.27an kontsultaturik
- Danilo Caruso archeo.wikia.com
- Salvatore Butera, "zone archéologique de Lerch, travaux réalisés à Colle Madore" l'article Giornale di Sicilia, Palerme, 14/11/2006 sur le site PatrimonioSOS.it
- Museo archeologico e scavi di Colle Madore sul sito del comune di Lercara Friddi. 2020.02.27an kontsultaturik