Edukira joan

Castiglione di Ragusa

Koordenatuak: 36°57′02″N 14°39′01″E / 36.950553°N 14.650208°E / 36.950553; 14.650208
Wikipedia, Entziklopedia askea
Castiglione (Ragusa)
Castiglione di Ragusaren hondakinak
Datuak
Eskualdea Sizilia
Koordenatuak36°57′02″N 14°39′01″E / 36.950553°N 14.650208°E / 36.950553; 14.650208
Map
Historia
Eraikitzailea(k)Sikuloak
GaraiaK.a. VII. mendean
helenizazioa K.a. V. mendean
UzteaK.o. IV. mendean
KulturaSikuloak
Indusketa
Bisitagarriabai

Castiglione di Ragusa, sikulo-greziar asentamendu bat da, K.a. VII. mendeko bi auzo handiren hondakinak dituena, K.a. 36ko gotorlekuak, hiri bideak, eremu sakratu bat eta greziar nekropoli bat[1].

Tokia, Ragusatik 3 kilometrora dago, Vittoria lautada menderatzen duen muino luze eta estu batean.

Tokia sikuloen kokaleku bat zen, K.a. VII. mendean sortua. Ziur aski, bosgarren mendetik aurrera, greziarren eraginpean erori zen. K.o. IV. mendean abandonatua izan zen.

Arkeologoek, K.a. VI. mendeko sikuloen aroan datatutako bi eremu nagusi identifikatu dituzte eta harresien gotorlekuen hondarrak, santutegi baten eta nekropoli baten zimentarriak.

Eremuko aurkikuntza garrantzitsuenen artean Castiglioneko gerraria dago, kareharrizko tokiko harlauza bakar batean eginiko baxuerliebe bat, zaldiz armatutako gerlari bat irudikatzen duena, zaldiaren burua ezkerraldera dagoena. Blokearen beste muturrean, berriz, zezen baten eta esfinge baten protomeak apainduta daude. Dokumentuaren garrantzia karaktere grekoetan eta dialekto doriarrean datza, ziuraski indigena den nortasun batekin lotuta[2]. Gerlaria, Ragusako Hyblean Arkeologia Museoan zaindurik dago.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. DI STEFANO, Giovanni: Il Guerriero di Castiglione e l'abitato siculo, in F. Cordano e Massimo Di Salvatore (a cura di), op. cit., 17-50 or.
  2. CORDANO, Federica: Il Guerriero di Castiglione di Ragusa. L'epigrafe, in F. Cordano e Massimo Di Salvatore (a cura di), op. cit. 51-58 or.
Castiglioneko tenpluaren zimentarriak.
  • MERCURI, Laurence: La necropoli occidentale di Castiglione di Ragusa (Sicilia). Scavi 1969-1972, «Monumenti Antichi» 68, s.m. 14, Giorgio Bretschneider 2013, pp. 321, LXXII tavole B/N fuori testo, ISBN 978-88-7689-273-8.
  • CORDANO, Federica Cordano eta DI SALVATORE, Massimo: (a cura di), Il Guerriero di Castiglione di Ragusa: greci e siculi nella Sicilia sud-orientale, in Atti del Seminario, Milan 2000.05.15ean, Hesperìa 16, L'Erma di Bretschneider 2002,  151 or., ISBN 8882651630.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]