Portellako herrixka

Wikipedia, Entziklopedia askea
Portellako herrixka
Planimetria del villaggio di Portella, Salina.jpg
Herrixkaren planimetria
LekuaSalina uhartea. Lipari uharteak. Messina (Sizilia)
Eskualdea Sizilia
Koordenatuak38°34′26″N 14°52′06″E / 38.573753°N 14.868344°E / 38.573753; 14.86834438°34′26″N 14°52′06″E / 38.573753°N 14.868344°E / 38.573753; 14.868344
Historia
Garaia(k)Brontze Aroa
Kultura(k)Milazzeseko kultura
Oharrak
Indusketa datak1999-2008
Arkeologoa(k)Luigi Bernabò Brea eta Cavalier
Bisitagarriabai

Portellako herrixka historiaurreko kokaleku bat da Salina uharteakoa, Siziliako Lipari artxipielagoan.

Arkeologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrixka itsaslabar batean kokatuta dago, itsas mailako 20 eta 300 metro artean, Santa Marina eta Faro lurmuturraren bitartean. Kokalekua 1954an aurkitu zen eta indusketak 1999 eta 2008 urteen artean egin ziren. Aurkikuntzei esker, Linguako Hiriko Museoa (Santa Marina Salina) abian jarri zen.

Indusketetan aurkitu dira 3-4 diametroko 25 etxola zirkularrak eta obalatuak. Hormak morterorik gabeko harriekin egin ziren, espazio oso estuetan aldapa dela-eta. Herrixka mailakatuta dago. Barrualdean, altzariak eta eguneroko objektuak aurkitu dira. Tokiak lauzak eta apalez mugatuta zeuden non pitxerrak eta beste objektu batzuk aurkitu baitziren. Zeramika eskuz egindakoa zen, horietariko asko handiak ziren (pithos) ura gordetzeko. Uste da herrixkan 200 bat lagun bizi zirela.

Herrixka Milazzeseko kulturan sailkatu da.


Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • MARTINELLI, M.C. (zuzendaria) (2005): Il villaggio dell'età del bronzo medio di Portella a Salina nelle Isole Eolie, beste egile batzuk: BEIETTI SESTIERI, A.M.; CALDERONI, G.; FERLITO C.; FIORENTINO, G.; JONES R. E.; LEVI, S.T.; LO CASCIO, P.; LOPES, L.; MARTELLI, I.; MAZZARELLA, R.: Origines. Studi e materiali pubblicati a cura dell'Istituto Italiano di Preistoria e Protostoria, Firenze, 1-339 or.
  • BERNABÒ BREA, L.; CAVALIER, M. (1968): Meligunìs Lipàra III, 144-180 or.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]