Filo Braccio herrixka

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Filo Braccio herrixka
Veduta dall'alto di Filo Braccio.jpg
Filo Braccio, airetik ikusita
Filo Braccio herrixka hemen kokatua: Italia
Filo Braccio herrixka
Filo Braccio herrixka
Filo Braccio herrixka (Italia)
Lekua Filicudi irla, Messina (Sizilia)
Eskualdea  Sizilia
Koordenatuak 38° 33′ 25″ N, 14° 34′ 51″ E / 38.556853°N,14.580721°E / 38.556853; 14.580721Koordenatuak: 38° 33′ 25″ N, 14° 34′ 51″ E / 38.556853°N,14.580721°E / 38.556853; 14.580721
Historia
Garaia(k) Antzinako Brontzea
Kultura(k) Capo Grazianokoa
Oharrak
Indusketa datak 1959-2009
Arkeologoa(k) Luici Bernabò Brea

Filo Braccio herrixka Antzinako Brontze Aroko kokalekua da, Siziliako Filicudi irlan kokatutakoa. Luici Bernabò Break aurkitu zuen 1959an, eta berraztertua izan zen 2009an. Herrixka Capo Grazianoko kulturaren lehen faseari dagokio. Herrixka txabolez, kortez eta biltegiz osatuta zegoen. Hauen oinplanoa obalatua zen, harriz eta uharriz egindakoa. Gaur egun, kostaren higadura dela eta, herrixkaren zati bat desagertzen ari da. Dirudienez, kokalekua bi aldiz populatu eta zaharberritu zen. Txabolen luzera 5 metroraino heltzen zen. Iparraldeko harresiak lurrari eusten zion. Txabolen barrualdeko espazioa banatuta zegoen, lurzoruak buztinez eginda zegoen, uharri eta zeramika geruza baten gainean, lurzoruari isolamendua emateko. Aurkitutakoaren artean, zeramika puxkak daude, lapikoak, uharriak eta hainbat tamainatako edalontzi. Biztanleak, defentsarako egoera hobeen bila, Capo Graziano herrixkara mugitu ziren.

Filo Braccioko katilua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filo Braccioko herrixkatik dator Capo Grazianoko kulturaren aurkikuntzarik interesgarrienetako bat, hau da, grabazioekin apaindutako katilu bat, “F” txabolaren inguruan aurkitu zena. Katilu honen garrantzia datza Italiako historiaurreko adibiderik antzinena izatean (I. Graziano). Hala ere, arras ezberdina da erkatuz gero, Capo Grazianoko kulturaren ohiko aurkikuntzekin. Diseinuan gizaki bat agertzen da beso zabalik dituena. Nabari denez, irudikatutakoa estilizatua da. Itsas uhinak, adibidez, sigi-sagazko lerroak dira; eta itsasontziak adierazten dira marra horizontalak beste bertikal batzuekin. Gizakia ez dago argi pertsona edo jainko bat denentz, eta ez dago jakiterik itsasontziak datozen edo joaten diren. Edonola ere, irudikapen konplexu bakarra da, konparatzen badudu II. faseko zeramikaren lerro bakunekin.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • MARTINELLI, Maria Clara (2015): Filicudi nell'età del bronzo|Regione Siciliana argitalpena http://www.regione.sicilia.it/beniculturali/dirbenicult/info/pubblicazioni/Lipari/Guida_Filicudi_ITA.pdf 2019.05.23an kontsultatutakoa.
  • MARTINELLI, Maria Clara; FIORENTINO, Girolamo; PROSDOCIMI, Benedetta; D’ORONZO, Cosimo; LEVI, Sara T.; MANGANO, Gabriella; STELLATI, Angela; WOLFF, Nicholas: Nuove ricerche nell’insediamento sull’istmo di Filo Braccio a Filicudi. Nota preliminare sugli scavi 2009|Origini aldizkaria, |XXII liburukia, Nuova Serie IV, 2010: 285-31

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Filo Braccio herrixka Aldatu lotura Wikidatan