Violeta Jakova

Wikipedia, Entziklopedia askea
Violeta Jakova

Bizitza
JaiotzaDupnitsa (en) Itzuli1923ko ekainaren 2a
Herrialdea Bulgaria
BizilekuaSofia
HeriotzaRadomir (en) Itzuli1944ko ekainaren 18a (21 urte)
Jarduerak
Jarduerakpartisanoa

Find a Grave: 69728085 Edit the value on Wikidata

Violeta Josifova Jakova (bulgarieraz: Виолета Йосифова Якова) -Dupnitsa, Bulgariako Erresuma (egun, Bulgariako Errepublika); 1923ko ekainaren 2-Radomir, Bulgariako Erresuma (egun, Bulgariako Errepublika), 1944ko ekainaren 18-, ezizenez Ivanka (bulgarieraz: Иванка), bulgariar partisano eta militante komunista eta bulgariar partisanoa (eta garai labur batez jugoslaviar partisanoen kide baita) izan zen. Bulgariako Alderdi Komunistaren talka-ekintza zuzenerako taldeen parte izan zen; ezaguna izan zen 1943an Hristo Lukov bulgariar politikari eta lotinant-jeneral faxista hiltzearren. Bulgariako Errepublika Sozialistaren heroi izan zen, erresistentzia antifaxistaren ikur gisa.

Guda aurreko bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dupnitsa hirian jaio zen, familia pobre judutar batean. Aita, Josif Jakov, merkataria izan zuen, baina Violeta jaio aurretik hil egin zen. Ondorioz, pobrezian, tabako konpainia batean hasi behar izan zuen lanean[1][2]. Hamasei urte zituela, familiak Sofiara emigratzea erabaki zuen[3]. Jostun ikasle bezala hartu zuen lehen lana, eta laster politikan sartu zen, lehenbizi ezkerreko sionismoaren erakundeetan, eta gerora, Bulgariako Alderdi Komunistan (azken honen kide 1939an egin zen, Gazteria Komunistaren kide egiterakoan[4]).

Sabotaia eta ekintza zuzeneko militantea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea sortzeko arrazoiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1923tik aurrera, Bulgarian monarkia autoritarioko erregimen bat zegoen, zeinak Alderdi Komunista legez kanpo utzi zuen[5]. 1941ko martxoaren 1ean Ardatzarekin bat egitea erabaki zuen, alde batetik asmo irredentistak zirela eta (Jugoslaviako Mazedonia eta Greziako Mazedonia eta Traziaanexionatzea), eta bestetik alemaniarrek Bulgariak SESBrekin defentsa-itun kolektibo bat sinatzea ekidin nahi zutelako eta beraz Ardatzarekin bat egitera presionatu zutelako[6]. 1941ko apirilaren 19 eta 20an Bulgariak Jugoslaviako eta Greziako lurrak (Mazedoniako eskualdeak) anexionatzeko tropak bidali zituen. 1941ko ekainaren 24an bulgariar komunistek erresistentzia partisanoa hasi zuten[7], eta 1941ko udazkenean bulgariar mendietan partisanoak agertzen hasi ziren. Halere, Bulgariako partisanoen antolaketa ez ziren izan ondoko herrietako –Jugoslaviako, Greziako edo Albaniako- partisanoak bezain arrakastatsua izan, 1943 arte kide gutxi izan zituzten[8][9][10], ehunka batzuk iturri baten arabera[11]. Bulgariar mugimendu partisanoa 1943ko bukaeran hasi zen indarra izaten, hortik aurrera milaka gutxi batzuk batzeko gai izan zen[12]: 1943 bukaeran, alemaniar inteligentzia militarraren arabera, 7.000 gerrillari ziren, britainiar inteligentziazko iturriek 5.000 gerrillaritan ezartzen dute kopurua[13] (hala ere, ondoko herrietako masa-erresistentziaren azpitik).

Kontuan izan behar da Bulgaria formalki okupatua ez izateak –Ardatzarekin bat egitea Gobernu erabakia izan zen, ez inbasioaren emaitza-, Bulgariak Ekialdeko Frontean parterik ez hartzeak eta AEBk eta Britainia Handiak Bulgariaren aurkako guda 1942 arte ez deklaratzeak, bulgariar populazioarenparte handi batean gudan egon ez izanaren sentsazioa ekarri zuela, horrek erresistentziarako baldintzak hain argi ez agertzea dakarrelarik eta partisanoen aldeko baserritarren errekrutatze masiboa –herri okupatuetan gertatu zena- eman ez zela[14]. Bulgaria SESBen aurkako gudara ez batzea, edo Alemaniarekin gehiago ez lotzea Bulgariako Alderdi Komunistaren beste ekintza-esparru bat izan zen, kasu honetan, gudaren eta alemaniarren kontrako beste indar batzuekin Fronte Abertzalea (Отечествен фронт; Otetxestven Front) eratuz. Halako egoerak, hau da, mendi edo baserri-guneetako partisanoetan arrakasta meharra lortu izanak, eta bestetik erregimenaren politika baldintzatu nahi izanak, Alderdi Komunistaren zuzendaritzan, borroka baldintza horietarako talka-ekintza zuzeneko talde bereziak (hirietan sabotaia egiteaz, etsaiak begipuntuan jartzeaz eta halako ekintzez arduratuko zen taldeak) sortzea egokia zenaren pentsamendua ekarri zuten. Bulgariako Alderdi Komunistak 1942ko erdialdean hartu zuen hiri-borroka egingo zituen talde bereziak antolatzeko erabakia, bulgariar erregimen monarkiko diktatoriala indartzen zuten edo Alemaniarekin aliantza indartu nahi zuten pertsonak hiltzeko asmoz[15][16].

Violeta Jakova laster kokatu zuten hiri-borroka klandestinoaren talde batean, Sofian. Talde honen burua Slavtxo Botxev “Radomirski” izan zen[17][18][19]. Talde honetan, Jakovaren kideak Staniu Vasiliev, Nikola Draganov, Mitka Grbtxeva, Ivan Burudzhiev, Kiril Hlebarov[20], Angel Vagenstein, Dano Albahara eta Leon Kalaora izan ziren[21].

Taldearen ekintzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jakovaren lehenengo ekintzetako bat 1942an burutu zuen, Sofiako Ilija Deuna larruzko jaken lantegia erretzea izan zen, lantegi horrek alemaniar soldaduentzat larruzko jakak produzitzen baitzituen[22], guztira 30 milioi lev galdu arazi zioten Gobernuari[23]. 1943an ekintza talde hau ezaguna egin zen hilketengatik[24]. Taldeak egin zuen lehen hilketa Nikola Hristov “Kutuza” probokatzaile eta salatariaren kontrakoa izan zen, otsailaren 8an[25]. Hristovek arotz bezala egiten zuen lan, baina bere salaketek Anton Ivanov eta Tsviatko Radionov komunistak atxilotzea ekarri zuen. Hristov hiltzerakoan Jakova bertan egon zen, baina antza denez exekuzioa materialki egin zuena Staniu Vasiliev izan zen[26].

Hala ere, bere hilketarik ezagunena 1943ko otsailean Hristo Lukov Bulgariako Armadako lotinant-jeneralaren kontrakoa izan zen. Lukov, militarra izateaz gain, politikaria ere bazen, Bulgariar Legioen Batasun Nazionala alderdiko burua[27][28], eta 1935 eta 1938 artean Bulgariako gudarako ministroere izan zen (non Alemaniar militarrekin harremanak egin zituen). Lukoven eta bere alderdiaren nahia Bulgariako diktadura bidezko erregimena faxismoaren ideologiara begira guztiz jartzea eta kanpo politikan Alemaniarekiko aliantza are gehiago estutzea ziren, adibidez Bulgariak SESBren kontra guda deklaratzearen aldekoa zen (Alemaniaren interesekin bat zetorrena, baina Bulgariako Gobernua ez zegoen konbentzituta[29][30][31][32]). Zurrumurru batzuen arabera, naziak Boris III erregearen eta Bogdan Filov lehen ministroaren Gobernuaren aurkako Estatu-kolpe bat prestatzen ari ziren, Lukov boterean jartzeko[33][34][35]; Mitka Grbtxevaren arabera, alemaniar banketxe batean Lukoven izenean kontu-korronte bat zegoen 75 milioi marko alemaniarrekin (Grbtxevak dioenez Vladimir Tanintxev jeneralaren bidez ordaintzen zioten naziek Lukovi[36]). Honez gain judutarren kontrako jazarpena handitzearen aldekoak ziren Lukov eta legionarioak (Bulgaria, Ardatzaren aldeko herrialdeen artean, jazarpen antisemitaren gradu txikienekoa zuenetakoa zen, ez zen beste herri faxisten pare)[37][38][39].

Lukoven kontrako hilketa hori Jakovak Ivan Burudzhiev deitutako kide batekin batera egin zuen[40][41], otsailaren 9an Lukov bere etxera sartzen ari zela hil zuten. Burudzhiev izan zen tirokatu zuen lehena baina zauritu besterik ez zuen egin, eta Lukovek erreakzionatzea lortu zuen. Jakovak, segurtasun-ekintzaile bezala jokatuz, orduan hurbildu eta Lukov errematatu zuen[42][43]. Poliziak agente bereziak jarri zituen hilketa ikertzen, sare garrantzitsu bat ere antolatu zuen, baina ezinezkoa izan zitzaien hiltzaileak topatzea (Burudzhiev, disimulatzeko, Lukoven hiletara ere joan zen)[44].

Jakovak ekintza gehiago egin zituen, 1943ko maiatzaren 3an, Bulgariako polizia-buru eta Kasazio-epaitegiaren lehendakari Atanas Pantev hiltzeko operazioan parte hartu zuen (aurreko urtean Pantevek komunista batzuk zigortu zituen sententzia bat eman zuen). Kasu honetan, segurtasun eta babes-papera jokatu zuen Leon Kalaorarekin batera, tiro egin zutenak Mitka Grbtxeva eta Velitxko Nikolov izan ziren[45].

Talde honek, Jakovaren parte hartzerik gabe, beste bi pertsona hil zituen, apirilaren 15ean Sotir Janev politikari sozialista ohia hil zuten: guda hastearekin batera Janev posizio nazionalistetarantz lerratu zen, eta Bulgariak gudan parte hartzea defendatu zuen, irrendentismoagatik[46]. 1944an, Varna hirian, Danail Kraptxev, Zora (“Egunsentia”) egunkariaren zuzendaria, Ekialdeko Frontearen inguruko informazio desitxuratua ematearren[47].

Taldea desegitea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Panteven kontrako hilketaren ostean, poliziak taldean atxiloketa batzuk egin zituen –guztira 50 komunista Sofian-[48]. Taldea oso ahulduta geratu zen, eta hurrengo ekintzak, Kultxo Janakiev ingeniaria hiltzeko saiakerak –Janakievek sobietar emisio klandestinoak deszifratu zituen, atxiloketa batzuk probokatuz- ez zuen arrakastarik izan (ekintzaileak, Donka Gantxeva eta Miko Papo, atxilotuak izan ziren). Honen ostean Bulgariako Alderdi Komunistak taldea desegitea eta bere kideak mendiko partisanoetan birkokatzea agindu zuen. Guztira 260 sabotai-ekintza egin zituen taldeak[49].

Mendiko borrokan eta atxiloketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Behin talka zuzenerako taldea deseginda, Violeta Jakovak Sofia utzi zuen eta mendiko partisanoekin bat egin zuen. Kasu honetan, Txavdar Brigadan, Trn destakamenduan eta iturri batzuen arabera are jugoslaviar partisanoekin ere aritu izan zen. Hala ere, jada mendietako bulgariar mugimendu partisanoa ez zela talka-ekintza taldea sortu aurretik zen mugimendu ahula, asko hazitakoa zen (bai talka-ekintza taldeek erregimenaren ahuldadea erakusten zuten ekintza bidezko propaganda arrakastatsua izan zelako, eta bai sobietarren garaipen militarrek Ardatzaren porrota gertu zegoela bistaratu zutelako)[50]. Alemaniar inteligentzia militarrak 1944an 16 eta 18 mila artean borrokalari zeudela dio, kopuru bera ematen du bulgariar poliziak1944ko maiatzerako eta britainiar inteligentzia militarrak, 12.000[51]. Bulgariar Alderdi Komunistaren arabera, 1944an 7.000 bat borrokalari izan ziren, eta urtean aurrera egin ahala partisanoek 30.000 bat borrokalari eta 200.000 laguntzaile izan zituzten[52][53]. 1948ko ikerketa batzuen arabera, 9.000 pertsona izan ziren partisanoen artean[54][55][56]. Guztira, 620 bat emakume izan ziren bulgariar partisanoen artean[57]. Violeta Jakova kide izan zen Txavdar Brigadak, 1944ko maiatzean, adibidez, 437 kide zituen, eta jada herriak hartzeko eta artsenal militarrak erasotzeko gai bazen[58][59].

Honen aurrean, 1943ko apirilean, 1944ko urtarrilean eta 1944ko apirilean bulgariar Gobernuak Armada eta polizia (100.000 bat soldadu eta 12.000 bat jendarme) mobilizatu zituen jada mehatxu seriotzat hartzen zuen etsai baten aurka[60][61][62]. 1944ko martxoan Jakova Radomir hiriaren eskualdean –bere sorterriko eskualdetik gertu- ibili izan zen partisanoen antolatzaile moduan. Une horretan poliziak orduan inguratze-operazio bat hasi zuen eta Jakova Radomir hiritik gertu dagoen Kondofrei herrixkan inguratua izan zen, eta azkenean tiroketa batean zauritu eta atxilotu egin zuen poliziak –Jakovak tiroketan hiru polizia balaz jotzea lortu zuen[63]-. Jakova, atxiloaldian torturatua, bortxatua eta azkenik, 1944ko ekainaren 18an, exekutatua izan zen[64].

Bi hilabete eta erdi geroago, komunistek gidatutako Fronte Abertzaleak Bulgarian boterea hartu zuen.

Oroimena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Violeta Jakova Bulgaria Sozialistan heroi bezala hartua izan zen. Bere omenez Sofian kale batek bere izena darama eta Radomirren monumentu bat dago. Horrez gain, 1970ean filma bat egin zuten bere bizitzaren inguruan, “Aingeru beltzak” (Черните ангели), Vulo Radev zuzendari zela.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) HOFFMAN, Michael. Violeta Yosifova Yakova - Resistance Fighter. JGRIT-The Internet Index through Jews.
  2. (Ingelesez) Violeta Yosifova Yakova (1923-1944). Find a Grave.
  3. (Ingelesez) HOFFMAN, Michael. Violeta Yosifova Yakova - Resistance Fighter. JGRIT-The Internet Index through Jews.
  4. (Errusieraz) ZVIAGINA, Nonna. (1968ko abendua). «Болгарская Зоя Космодемьянская (Bulgariar Zoia Kosmodemianskaia)» Болгария (Bolgarija. SESBko bulgariar komunitatearen agerkaria) 21.
  5. (Ingelesez) LAMPE, John. (2006). Balkans into Southeastern Europe. New York: Palgrave Macmillan.
  6. (Ingelesez) The New Encyclopædia Britannica. 15th edition. 29 Chicago: Macropaedia, 995 or..
  7. Hala ere, 1940an –ofizialki Bulgariak Ardatzarekin bat egin baino lehenago- Bulgariako Baserritarren Batasun Nazionalak, bere kabuz, gerrilla mugimendu txiki bat hasi zuen erregimenaren aurka. DASKALOV, D., Политически убийства в новата история на България (Hi lketa politikoak Bulgariako garaiko historian), ИК „Петър Берон (Petar Beron)“, Sofia, 199, 166-168. orr.; eta http://www.promacedonia.org/v_mak/1999/mak10_6_9.html
  8. MARINOV, Tchavdar eta VEZENKOV, Alexander: “Communism and Nationalism in the Balkans: Marriage of convenience or mutual attraction?” in DASKALOV, Roumen eta MISHKOVA, Diana: Entangled histories of the Balkans. Volume Two: Transfers of Political Ideologies and Institutions (469-555. orr.). Brill. Leiden/Boston, 2014, 490. eta 542. orr.
  9. (Bulgarieraz) VEZENKOV, Alexander. (2014). 9 септември 1944 г. (1944ko irailaren 9). Sofia: Siela, 75, 76 eta 79 or. ISBN 978-954-28-1199-2..
  10. (Bulgarieraz) ZNEPOLSKI, Ivailo. (2009). «VATXKOV, Daniel: Пътят на комунистическата партия към властта (1939 – 1944) (Alderdi Komunistaren botereranzko bidea (1939-1944))» История на Народна република България: Режимът и обществото (Bulgariako Herri Errepublikaren historia: erregimena eta gizartea). Sofia: Siela, 93 or. ISBN 978-954-28-0588-5 93..
  11. (Bulgarieraz) GEORGIEV,, G. Sofia, с. 57.. (1989). Последните 365 дни на българската буржоазия (Bulgariar burgesiaren azken 365 egunak). (argitaratze data: Sofia), 57 or..
  12. (Bulgarieraz) VEZENKOV, Alexander. (2014). 9 септември 1944 г. (1944ko irailaren 9). Sofia: Siela, 76-77 or. ISBN 978-954-28-1199-2..
  13. (Bulgarieraz) TOXKOVA, V. eta beste:. (1992). България, своенравния съюзник на Третия райх. Сборник документ (Bulgaria, Hirugarren Reicharen bide-laguna. Dokumentuen bilduma). Sofia.
  14. Alexander Vezenkoven arabera, hasiera batean bulgariar partisanoen zuzendaritzak gerrillariek Bulgariar Armadaren kontra zuzenean borroka ez zezaten gomendatu zuen. Hau bi arrazoirengatik eman zen Vezenkoven ustetan, lehenbizi partisanoen ahuldade militarragatik, eta bigarrenik Bulgariar Armadan “elementu abertzaleak” (Alemaniarekiko aliantzaren kontrakoak) bereganatu nahi zituztelako. Bulgariar partisanoek bai ordea eraso zituzten Bulgarian zeuden soldadu alemaniarrak. VEZENKOV, Alexander: 9 септември 1944 г. (1944 urteko irailaren 9). Siela. Sofia, 2014, 91-92 orr. ISBN 978-954-28-1199-2
  15. (Errusieraz) ZVIAGINA, Nonna. (1968ko abendua). «Болгарская Зоя Космодемьянская (Bulgariar Zoia Kosmodemianskaia)» Болгария (Bolgarija. SESBko bulgariar komunitatearen agerkaria) 21.
  16. (Bulgarieraz) TATXEV, Stoian. «„В името на народа“ – атентатите на „Черните ангели“ (““Herrian izenean”. “Aingeru beltzen” atentatuak”)» Bulgarian History.
  17. (Bulgarieraz) TATXEV, Stoian. «„В името на народа“ – атентатите на „Черните ангели“ (““Herrian izenean”. “Aingeru beltzen” atentatuak”)» Bulgarian History.
  18. (Bulgarieraz) История на антифашистката борба в България (Bulgariako borroka antifaxistaren historia). 2 (1943-1944 urteak) Sofia, 21 or..
  19. (Bulgarieraz) NEDEV, Nediu. (2007). Три държавни преврата или Кимон Георгиев и неговото време (Kimon Georgieven hiru kolpeak eta haien garaia). Sofia: Siela, 505 or. ISBN 978-954-28-0163-4..
  20. (Bulgarieraz) TATXEV, Stoian. «„В името на народа“ – атентатите на „Черните ангели“ (““Herrian izenean”. “Aingeru beltzen” atentatuak”)» Bulgarian History.
  21. (Gaztelaniaz) ILEL, Iosif. «http://vol3.intelectohebreo.com.mx/los-judios-de-bulgaria-en-la-lucha-contra-el-fascismo--1941-1945-..html» Intelecto Hebreo.
  22. (Bulgarieraz) TATXEV, Stoian. «„В името на народа“ – атентатите на „Черните ангели“ (““Herrian izenean”. “Aingeru beltzen” atentatuak”)» Bulgarian History.
  23. (Errusieraz) ZVIAGINA, Nonna. (1968ko abendua). «Болгарская Зоя Космодемьянская (Bulgariar Zoia Kosmodemianskaia)» Болгария (Bolgarija. SESBko bulgariar komunitatearen agerkaria) 21.
  24. (Ingelesez) MCKALE, Donald M.. Hitler's Shadow War: The Holocaust and World War II.. Taylor Trade Publishing, 355 or..
  25. (Errusieraz) ZVIAGINA, Nonna. (1968ko abendua). «Болгарская Зоя Космодемьянская (Bulgariar Zoia Kosmodemianskaia)» Болгария (Bolgarija. SESBko bulgariar komunitatearen agerkaria) 21.
  26. (Bulgarieraz) TATXEV, Stoian. «„В името на народа“ – атентатите на „Черните ангели“ (““Herrian izenean”. “Aingeru beltzen” atentatuak”)» Bulgarian History.
  27. (Bulgarieraz) POPPETROV, Nikolai. Фашизмът в България. Развитие и прояви (Faxismoa Bulgarian. Garapena eta adierazpenak). Sofia: Kama, 102-103 or. ISBN 978-954-9890-92-1..
  28. (Bulgarieraz) POPPETROV, Nikolai. (2009). Социално наляво, национализмът — напред. Програмни и организационни документи на български авторитаристки националистически формации (Sozialki ezkerrekoak, lehenbizi nazionalistak. Bulgariar formazio nazionalista autoritarioen programak eta antolakuntza-dokumentuak). Sofia: ИК «Гутенберг» (IK Gutenberg), 466 or. ISBN 9789546170606..
  29. (Ingelesez) HOFFMAN, Michael. Violeta Yosifova Yakova - Resistance Fighter. JGRIT-The Internet Index through Jews.
  30. (Bulgarieraz) DASKALOV, Rumen. (2005). Българското общество 1878—1939 (Bulgariar gizartea, 1878-1939). 1 Sofia: ИК «Гутенберг» (IK Gutenberg), 234 or. ISBN 9549943968..
  31. (Bulgarieraz) POPPETROV, Nikolai. (2009). Социално наляво, национализмът — напред. Програмни и организационни документи на български авторитаристки националистически формации (Sozialki ezkerrekoak, lehenbizi nazionalistak. Bulgariako formazio nazionalista autoritarioen prgoramak eta antolakuntza-dokumentuak).. Sofia: ИК «Гутенберг» (IK Gutenberg) ISBN 9789546170606..
  32. (Ingelesez) DASKALOV, Roumen. (2011). Debating the Past: Modern Bulgarian History : from Stambolov to Zhivkov. Central European University Press, 162 or. ISBN 978-615-5053-00-9..
  33. (Ingelesez) HOFFMAN, Michael. Violeta Yosifova Yakova - Resistance Fighter. JGRIT-The Internet Index through Jews.
  34. (Ingelesez) Violeta Yosifova Yakova (1923-1944). Find a Grave.
  35. (Bulgarieraz) TATXEV, Stoian. «„В името на народа“ – атентатите на „Черните ангели“ (““Herrian izenean”. “Aingeru beltzen” atentatuak”)» Bulgarian History.
  36. (Bulgarieraz) Как ген. Христо Луков богатееше на гърба на българския народ (Nola aberastu zen bulgariar herriaren bizkar Hristo Lukov jenerala). ЧЕРВЕНО ДЕЙСТВИЕ (Ekintza Gorria).
  37. (Ingelesez) CHARY, F. B.. (1972). The Bulgarian Jews and the Final Solution, 1940-1944.. Londres: University of Pittsburgh Press, 8-9 or. ISBN 0-8229-8443-1..
  38. (Ingelesez) CHARY, F. B.. (2011). The history of Bulgaria. Santa Barbara: ABC-CLIO, 81-82 or. ISBN 0-313-38446-0..
  39. (Ingelesez) MILLER, L.. (1975). Bulgaria during the Second World War. Stanford: Stanford University Press, 73-75 or. ISBN 0-8047-0870-3..
  40. (Bulgarieraz) История на антифашистката борба в България (Bulgariako borroka antifaxistaren historia). 2 (1943-1944 urteak) Sofia, 21 or..
  41. (Bulgarieraz) MARKOV, Georgi. (2003). Покушения, насилие и политика в България 1878—1947 (Hilketak, bortizkeria eta politika Bulgarian, 1878-1947). Sofia: Bulgariako Argitaletxe Militarra, 292-295 or. ISBN 954-509-239-4..
  42. (Bulgarieraz) TATXEV, Stoian. «„В името на народа“ – атентатите на „Черните ангели“ (““Herrian izenean”. “Aingeru beltzen” atentatuak”)» Bulgarian History.
  43. (Bulgarieraz) GRBTXEVA, Mitka. (1962). „В името на народа“ (Herriaren izenean). Bulgaria, 187-194 or..
  44. (Bulgarieraz) TATXEV, Stoian. «„В името на народа“ – атентатите на „Черните ангели“ (““Herrian izenean”. “Aingeru beltzen” atentatuak”)» Bulgarian History.
  45. (Bulgarieraz) TATXEV, Stoian. «„В името на народа“ – атентатите на „Черните ангели“ (““Herrian izenean”. “Aingeru beltzen” atentatuak”)» Bulgarian History.
  46. (Bulgarieraz) MARKOV, Georgi. (2003). Покушения, насилие и политика в България 1878—1947 (Hilketak, bortizkeria eta politika Bulgarian, 1878-1947). Sofia: Bulgariako Argitaletxe Militarra, 292-295 or. ISBN 954-509-239-4..
  47. (Bulgarieraz) TATXEV, Stoian. «„В името на народа“ – атентатите на „Черните ангели“ (““Herrian izenean”. “Aingeru beltzen” atentatuak”)» Bulgarian History.
  48. (Bulgarieraz) TATXEV, Stoian. «„В името на народа“ – атентатите на „Черните ангели“ (““Herrian izenean”. “Aingeru beltzen” atentatuak”)» Bulgarian History.
  49. (Bulgarieraz) TATXEV, Stoian. «„В името на народа“ – атентатите на „Черните ангели“ (““Herrian izenean”. “Aingeru beltzen” atentatuak”)» Bulgarian History.
  50. (Bulgarieraz) VEZENKOV, Alexander. (2014). 9 септември 1944 г. (1944ko irailaren 9).. Sofia: Siela, 77-78 or. ISBN 978-954-28-1199-2..
  51. (Bulgarieraz) TOXKOVA, V. eta beste:. (1992). България, своенравния съюзник на Третия райх. Сборник документ (Bulgaria, Hirugarren Reicharen bide-laguna. Dokumentuen bilduma). Sofia.
  52. «MEXKOVA, Polia eta XARLANOV, Dino: Отчет на организационния отдел на БРП(к) от 17 октомври 1945 г. Отчет на организационния отдел на БРП(к) от 17 октомври 1945 г., представен от авторите Поля Мешкова и Диньо Шарланов (Bulgariar Alderdi Komunistaren antolakuntza-txostena, 1945ko urriaren 17koa, Polia Mexkova eta Dino Xarlonavek aurkeztua)» Българската гилотина. Тайните механизми на Народния съд (Bulgariar gillotina, Herriaren epaitegiaren izkutuko mekanismoak). Demokratsia, 17 or..
  53. Alexander Vezenkoven arabera, iturri hauek handizkatu egiten dute partisanoen indarra. VEZENKOV, Alexander: 9 септември 1944 г. (1944 urteko irailaren 9). Siela. Sofia, 2014, 75.orr. ISBN 978-954-28-1199-2
  54. (Bulgarieraz) VEZENKOV, Alexander. (2014). 9 септември 1944 г. (1944ko irailaren 9).. Sofia: Siela, 75 or. ISBN 978-954-28-1199-2..
  55. (Bulgarieraz) Списък на загинали партизани, ятаци и помагачи на НОВА (Herri Askapenerako Armada Matxinoaren partisanoen, soldaduen eta laguntzaileen zerrenda). Български антифашистки съюз (БАС) (Bulgariako Batasun Antifaxista).
  56. (Bulgarieraz) Численост на "съпротивителното движение" (партизани, членове на бойни групи, ятаци и др.) в България в годините 1941-1944 гг. (1941-1944 urteen arteko Erresistentzia Mugimenduaren zenbakiak (partisanoak, talka-taldeetako kideak eta abar)). .
  57. (Bulgarieraz) TAXEV, Taxo. (1989). Българските жени в партизанските формации (1941 – 1944) (Bulgariar emakumeak formazio partisanoetan (1941-1944)). 8 Sofia: Bulgariako historia Militarraren Museoa, 70-72 or..
  58. (Bulgarieraz) TOXKOVA, V. eta beste:. (1992). България, своенравния съюзник на Третия райх. Сборник документ (Bulgaria, Hirugarren Reicharen bide-laguna. Dokumentuen bilduma). Sofia.
  59. (Bulgarieraz) ZARKOVA, A.. (2012). От Вапцаров да Живков и останалите, документ: Присъда на Софийския военнополеви съд от 9 декември 1943 г. (Vaptsarovengandik Zhivkov eta besteenganaino, dokumentua: 1943ko abenduaren 9ko Sofiako epaitegi militarraren epaiketa).. Sofia.
  60. (Bulgarieraz) VEZENKOV, Alexander. (2014). 9 септември 1944 г. (1944ko irailaren 9). Sofia: Siela, 76-77 or. ISBN 978-954-28-1199-2..
  61. BOZHINOV, Ivan eta GRNTXAROV, Stoitxo: История на България, 1993, Avagar, Sofia 718-719 orr.
  62. (Bulgarieraz) DOTXEV, Donko. (1983). Монархофашизма срещу Народната съпротива 1941 – 1944 г. (Monarkofaxismoa herriaren erresistentziaren aurka, 1941-1944). Sofia, 79 eta 133-146 or..
  63. (Errusieraz) GRBTXEVA, Mitka. (1965). Во имя народа: воспоминания (Herriaren izenean: Oroitzapenak). Mosku: Прогресс, 218 or..
  64. (Ingelesez) HOFFMAN, Michael. Violeta Yosifova Yakova - Resistance Fighter. JGRIT-The Internet Index through Jews.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]