1830eko iraultzak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Askatasuna Herria gidatzen Eugène Delacroix margolariarena
1830ko Belgikako Iraultzaren Gertaera, Egide Charles Gustave Wappers (1834), Brusela

1830eko iraultzak Europako hainbat errege eta gobernu atzerakoien aurka liberalek eta iraultzaileek burututako matxinada eta altxamenduak izan ziren. Mugimendu horien helburu nagusiak Estatu konstituzionalak ezartzea eta independentzia nazionala lortzea izan ziren.

Gertaren giltzarria bi iraultza "erromantiko" izan ziren:

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mugimendua Frantzian piztu zen. 1830eko uztailaren 26an, Charles X.ak Diputatuen Ganbera eta prentsa askatasuna, besteak beste, bertan behera uzten zuten Lau Arau argitaratu zituen. Erabaki horien kontra, protestak eta grebak hedatu ziren, eta, horien ostean, gatazka armatuak etorri ziren. Errege armadak ezin izan zuen matxinada menderatu, eta borrokak hiru egun iraun ondoren (uztailaren 27tik 29ra), Charles X.ak abdikatu eta Ingalaterrara alde egin zuen. Errepublika ezartzearen alde zeuden matxino asko; aristokraziak erregeari leial jarraitu zuen; baina goi-erdi mailako klasea garaile atera zen, Louis-Philippe, Orleansko dukea, errege izendatzean. Louisek baiezkoa emandakoan, aldaketa batzuk onartu ziren: epaitegi bereziak deuseztatu zituzten, monarkia eta Erromako Eliza Katolikoaren arteko aliantza bukatu zen, edota Borboien bandera zuria hiru kolorekoaz ordezkatu zuten.

Europa osoko liberalek iraultza sozial orokorra hedatzeko itxaropena lortu zuten Frantziako Uztaileko Iraultza horri esker. Baina gehienek ez zuten espero adina eskuratu. Louis Philippek ez zuen gerrarik nahi, eta, itxaropenak itxaropen, ez zituen poloniarrak babestu Errusiako tsarren kontra. Poloniako matxinada gupidarik gabe itzali zen, eta Polonia Errusiar Inperioan barna igaro zen.

Italia eta Alemaniako erresumetako matxinadek ere porrot egin zuten. Belgikak Herbeheretatik lortu zuen independentzia 1831n. 1832an, Otomandar Inperioaren aurka luze borrokatu ostean, Europako botereek Greziako estatua aitortu zuten.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]