1932ko Neguko Olinpiar Jokoak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lake Placideko Neguko Olinpiar Jokoak
1932

III. Olinpiada
Hiria Lake Placid (AEB)
Estatu partehartzaileak17
HasieraOtsailaren 4a
BukaeraOtsailaren 15a
Atleta kopurua252
EstadioaLake Placid Speedskating Oval
Kirolak4

1932ko Neguko Olinpiar Jokoak AEBetako Lake Placiden ospatu ziren, otsailak 4 eta 15 bitartean. Edizio honetarako, AEBetatik kanpoko hiri hautagai bakarra, 1976an Udako Olinpiar Jokoak antolatuko zituen Montreal izan zen. Orotara, zortzi hiri amerikar izan ziren euren hautagaitza aurkeztu zutenak: Lake Placid, Bear Mountain, Yosemite Valley, Tahoe City, Duluth eta Denver AEBetatik, eta aipaturiko Montreal Kanadatik.

Joko hauen antolakuntza, 1929ko krisi ekonomikoagatik lausotua izan zen.

Dominak

Postua Estatua Urrea Zilarra Brontzea Guztira
1 Ameriketako Estatu Batuak 6 4 2 12
2  Norvegia 3 4 3 10
3  Kanada 1 1 5 7
4  Suedia 1 2 0 3
5  Finlandia 1 1 1 3
6  Austria 1 1 0 2
7  Frantzia 1 0 0 1
8  Suitza 0 1 0 1
9  Alemania 0 0 2 2
10  Hungaria 0 0 1 1

Gertaerak

  • Edward Eagan AEBetako kirolariak, urrezko domina irabazi zuen bobsleighean, Anberesko Olinpiar Jokoetan, boxeolari bezala brontzezko domina bat irabazi ondoren. Balentria hau lortu zuen kirolari bakarra da.
  • Sonja Heniek, Suediakoa, 19 urterekin bakarrik, hirugarren aldiz parte hartu zuen Olinpiar Joko batzuetan, beste behin emakumezkoen patinaje artistikoko urrezko domina irabaziz.
  • Neguko Olinpiar Jokoen historian, lehen aldiz erabili ziren podiumak.


Aurrekoa
1928ko Sankt Moritzeko Neguko Olinpiar Jokoak
Aro Modernoko Neguko III. Olinpiar Jokoak
1932
Ondorengoa
1936ko Garmisch-Partenkircheneko Neguko Olinpiar Jokoak
Wikiproiektu bat abian da
1932ko Neguko Olinpiar Jokoak gaiari buruz.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: 1932ko Neguko Olinpiar Jokoak Aldatu lotura Wikidatan