Bilboko Renfe Aldiriak

Wikipedia(e)tik
(Bilboko Renfe Aldirikoaktik berbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Bilboko Renfe Aldirikoak zerbitzuak hiru trenbide ditu, guztiak Abandoko Indalecio Prieto geltokian amaitzen direnak. C-1 eta C-2 bideak zentzu berean doaz, Desertu-Barakaldoko geltokian C-1 bidea Santurtzira doala eta C-2 bidea Muskizera jotzen duela. Bestalde, C-3 bidea barrualderantz jotzen du, Urduñaraino.

Eduki-taula

[aldatu] Tren mota

Tren bakoitza hiru ibilgailuk osatzen du, UT 446 materiala erabiltzen dutela. 100 km/orduko abiadura lortzen dute gehien, azkar abiada hartuz. Bizkaian 1990eko hamarkadaren hasieran jarri zuten martxan, Bilbao-Santurtzi-Muskiz trenbideetan tentsioa 1500 W cc-tik 3000 W cc-ra aldatu zutela aprobetxatuz.

[aldatu] Trenbide sarearen bilakaera

Hona hemen bilakaeran planoak:

[aldatu] C1.png C-1 Trenbidea

Sakontzeko, irakurri: C-1 trenbidea

Bilbo eta Santurtzi elkartzen dituen linea da, antzinako Triano eta Portugaleteko trenbidearen zati izan zen. Bilboko portutik garraiaturiko merkantziek trenbide hau erabiltzen dute, Santurtziko geltokitik porturaino doan luzapen baten bidez. 2006. urtean 9.860.886 pertsonek erabili zuten, Bilboko aldirietako linearik erabiliena da.

[aldatu] Lotuneak

[aldatu] C2.png C-2 Trenbidea

Sakontzeko, irakurri: C-2 trenbidea
Trena Olabeagako geltokitik irtenberria.

C-2 trenbideak Bilbo eta Muskizeko udalerriak batzen ditu. Barakaldorainoko tartea C-1 trenbidearekin amankomuna da. Ondoren C-2 linea meatzalderantz jotzen du, Trapagaran, Ortuella, Gallarta eta Muskiz zeharkatuz. 2006. urtean 3.710.834 pertsonak erabili zuten.

Desertu-Barakaldoko geltokitik Muskizerako tartean trenbide bakarra dago, geltoki jakin batzuetan, Galindokoan esaterako, bi trenbide daude, norabide ezberdinetan bidaiatzen duten trenbideak igaro ahal izateko.

[aldatu] Lotuneak

[aldatu] C3.png C-3 Trenbidea

Sakontzeko, irakurri: C-3 trenbidea
Trenak Abandoko geltokian.

C-3 trenbideak Bilbo eta Urduñako udalerriak batzen ditu. 2005ean geltoki berria inauguratu zen Bilboko Abusu auzoan. Urte berean Miribillako auzoan, lurpeko geltoki berri bat eraikitzeko lanak hasi ziren. Geltokia 2008. urte bukaerarako amaitzea aurreikusten da. 2006. urtean 7.520.174 pertsonek erabili zuten.

[aldatu] Lotuneak

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak