Pio III.a

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Pio III.a
Pius PP. III
Pio III.a

1503 – 1503
Aurrekoa Alexandro VI.a
Ondorengoa Julio II.a
Jaiotzezko izena Francesco Todeschini Piccolomini

Jaiotza 1439ko maiatzaren 29a
Siena, Sienako Errepublika
Heriotza 1503ko urriaren 18a (64 urte)
Erroma, Aita Santuen Lurraldea
Erlijioa Eliza Katoliko Erromatarra

Pio III.a[1] (Siena, 1439ko maiatzaren 29a - Erroma, 1503ko urriaren 18a) Eliza Katolikoko 215. aita santua izan zen, 1503ko 26 egunetan zehar.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Francesco Todeschini Piccolomini Pio II.a aita santuaren iloba zen, bere babespean hartu zuena oraindik Sienako gotzain zela. Honegatik, Francescok Zuzenbidea ikasi ahal izan zuen Perugian. 1460an, bere osaba Aita Santu izendatua izan zenean, Sienako artzapezpiku bihurtu zen eta, beranduago, San Eustaquioko kardinal diakonoa

Aitasantutza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: 1503ko iraileko konklabea

1503an, Alexandro VI.a hil ondoren, aita santu berria aukeratzeko konklabea ospatu zen. Bi hautagai nagusi zeuden: Georges d'Amboise, aurreko aita santuaren semea zen Cesare Borgia aldeko zuena, eta Giuliano della Rovere. Konklabea luzatzea eragozteko, konpromisozko hautagai bat aukeratu zen: Todeschini, Pio III.a izena hartu zuena bere osabaren omenez. Hezueriaz gaixo eta 64 urterekin (behar baino lehenago zahartua beste aita santu batzuen zerbitzura eman zuen denbora luzeagatik) Eliza eraberritzea erabaki zuen, eta egin zuen lehen gauza Cesare Borgia gartzelaratzea izan zen.

1503ko urriaren 18an, Aita Santu izendatu eta 26 egunera hil egin zen. Batzuk pozoitua hil zela diote, baina bertsio ofizialak hezueriaren ondorioz hanka baten ultzerazioari buruz hitz egiten du.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pio III.a Aldatu lotura Wikidatan


Aurrekoa
Alexandro VI.a
Aita Santua
1503
Ondorengoa
Julio II.a