Mendabia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Mendabia

 Nafarroa
Mendabia udalerriaren ikuspegia.
Mendabia udalerriaren ikuspegia.

Mendabiako armarria

Izen ofiziala Mendavia
Estatua
Erkidegoa
Merindadea
Eskualdea
Espainia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Lizarrako merindadea
Erribera Garaia
Alkatea María José Verano Elvira
(PSN)
Herritarra mendabiar
Koordenatuak 42°26′38″N 2°12′0″W / 42.44389°N 2.2°W / 42.44389; -2.2Koordenatuak: 42°26′38″N 2°12′0″W / 42.44389°N 2.2°W / 42.44389; -2.2

300px

Eremua 78,44 km2
Garaiera 360 m
Distantzia 78 km Iruñera
Posta kodea 31587
Biztanleria 3.814 bizt (2009)
Dentsitatea 48,62 bizt/km²
www.mendavia.org http://www.mendavia.org www.mendavia.org

Mendabia[1] Nafarroako mendebaldean dagoen udalerria da, Ebro ibaiaren ertzaren ondoan dago Nafarroako Erriberan. Nafarroako hiriburutik 78 kilometrora, 2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera 3.814 biztanle ditu.

Eduki-taula

[aldatu] Inguru naturala eta kokapena

Lizarrako merindadearen hegoaldean kokatzen da, NA-134 errepidean Mendabia-Lodosarako norabidean.

Mendabiaren herri mugakideak honakoak dira: Iparraldean Lazagurria eta Los Arcos, hegoaldean Errioxako Autonomia Erkidegoa, ekialdean Sesma eta Alcanadre (Errioxa) eta mendebaldean Agoncillo, Viana eta Bargota.

[aldatu] Klima eta landaredia

Mendabiak klima kontinental-mediterraniarra dauka, negu hotz, uda sargori eta lehor, euri eskas eta udaberri eta udazkenean ugariagoak direnak, eta iparreko zierzo haizearekin. Urteko batez besteko tenperatura 12 eta 13 gradu artekoa eta prezipitazioak 400 eta 500mm bitartekoak dira. Urteroko egun euritsuak 50 eta 80 bitartean izaten dira. Ekaitzak ohikoak izaten dira udaberri eta uda garaian, eta hegoaldean dauden Errioxako mendietan sortzen dira ekaitz hodeiak.

Nekazaritzarako erabiltzen diren lurrez gain, udalerrian ez da apenas zuhaitzik geratzen, eta geratzen direnak ibaiaren ertzean dauden makal eta birlandatutako pinuak dira.

[aldatu] Historia

Ebro ibaia Mendabia parean.

Mendabiako udalerrian historiaurreko hainbat aztarna aurkitu dira. Aztarnategirik ezagunena "El Castillarrekoa" da. Garai desberdinetako tribu zelta baten aztarnak dira, eta horrez gain, "Cogote Hueco" izeneko herrixka iberiar baten aztarnak ere aurkitu dira Ebro ibaiaren ertzean. Erromatarren eragina nabarmena izan zen Mendabian, Calagurris Iulia bezalako herri garrantzitsu baten ondoan kokaturik egoteagatik. Horrela, Calagurrisen (gaur egungo Calahorra) ur-beharrak hornitzeko, akueduktu bat eraiki zen Odron ibaitik herrira, Mendiabako herria gaur egun kokatzen den gunetik igaroz.

Erromatar Inperioaren bisigodoen eta musulmanen inbasioak etorri ziren. Mendabiako lurrak Banu Qasi sendi musulmandar boteretsuaren agindupean egon zen. 910. urtearen inguruan Antso I.a Gartzes erregeak herria berkonkistatu eta Iruñeko erresumaren zati bihurtu zuen. Mendabia eta Viana bitartean, zaldun askoren arteko borrokak eman ziren, eta toki hatan bertan ere, "Hiru Antsoen" arteko borroka gertatu zen, Gaztela, Nafarroa eta Aragoiko erresumen artean. Eraso hartatik Gaztelatarrak atera ziren galtzaile. 1507. urtean Alejandro VI.aren semea zen Cesar Borgia exekutatu zuten Mendabia eta Viana arteko lurretan.

XII. mendetik aurrera Mendabia Iratxeko monasterioaren jabetzetako bat izan zen, eta XIII. mendearen hasieratik Imasko oinordekotza bere kontrolpean zeukan, "Menda Zaharra" izeneko parrokiarekin batera. Parrokia honen mugak 1383an ezarri zirelarik. 1237aren aurretik ere herriaren defentsarako gotorleku bat bazen, eta 1378. urtean Gaztelatarrek gaztelua hartu eta honi su eman zioten. Nafarroako Carlos III.a erregeak, lurraldea Estuñigako Diego Lopezi eman zion. 1492an gaztelua berriztu eta hobespen ugari egin zizkioten, Juan II.a eta Blanka Nafarroakoaren erregealdian. Dorre nagusia berriztu, zaintzeko etxola berriak eraiki, eta harresia konpondu zuten.

1430. uretan Stunicako Iñigo Ortizek, gaztelua utzi zuen, Aulki Santuaren enbaxadore izendatu zutenean. Nafarroako erreginak orduan, Beaumonteko Carlosi utzi zion gaztelua eta Mendabiako jaurerria. XV. mende osoan zehar Gaztelaren aurkako gerrateak amaigabeak izan ziren, eta herriak hainbat kalte jasan zituen. 1450ean Juan II.ak gazteluaren jabetza Stunicako Iñigo Ortizi itzuli zion, baina Leringo kontea gotorlekuaz jabetu zen. 1462an gaztelua beuamondarren esku geratu zen.

1512an Gaztelak Nafarroa konkistatu eta okupatzean, Mendabia Leringo konderriko udalerri bihurtu zen. Eta halaxe jarraituko zuen XIX. mendearen amaierara arte, jaurerriak bertan behera geratu zirenean. Orduan, Mendabia udalerri independiente bihurtu zen, jaurerri izandako Nafarroako beste udalerri askorekin gertatu bezala. XX. mendetik aurrera, herriaren garapen industriala hasi zen, gehienbat nekazaritzatik eratorritako produktuen transformazio industriak eta kontserba lantegiak.

[aldatu] Gerra Zibila Mendabian

Mendabiako uharka.

Gerra Zibilaren lehen egunetan Mendabiako 99 pertsona erahil zituzten altxatutako falangista eta erreketeek. Hildako gehien egon zen herrien artean dago Mendabia beraz.

1936ko urtarrilean, egondako hauteskundeetan, ezkerreko alderdiek garaipena erdietsi zuten Mendabiako udalean, aurreko bi urtetan egondako gobernu eskuindarra garaituz. 1936ko uztailaren 18an legezko gobernuaren aurka egondako altxamendu militarraren oihartzuna egun bat beranduago heldu zen herrira, uztailaren 19an. Udalak eta herriko langileen elkarteek egoera kontrolpean zuten arren, matxinatuen alde agertutako Goardia Zibilaren arteko aurkaketak izan ziren, polizia bat larri zaurituz. Horrez gain, Herriko etxeko kontserjea ere larri zauritu zuten.

Egun hartako ilunabarrean, egoera erabat aldatu zen, eta erreketeez beteriko kamioiek herria hartu zuten. Hauek, erresistentzia erabat zapaldu zuten, eta 200 mendibiar inguruk ihes egin zuten matxinadaran lehen momentuetan. Faxistek ihes egindakoak inguruko mendietan zehar jazarri zituzten, eta ondoren, herrian bertan izkutaturikoen bila ere hasi zen. Karlistak herrira sartu ondoren falangistak etorri ziren ondoren, basakeria itzelarekin jokatuz.

Udaletxeko kargu eta funtzionari guztiak euren karguetatik kendu zituzten eta gehienak fusilatuak izan ziren, hilketek gehien eragin zuten Espainiar estatuko udala izanik. Lehenik Jesus Pastor Fernandez erahil zuten (UGTko zinegotzia) eta aurretik Dionisio Salcedo alkate izandakoa ordezkatu zuena. Ondoren, Bonifacio Angulo Romero eta Pedro Sabada Elvira UGTko zinegotziak hil zituzten. Guillermo Canillas Romero UGTko kidea eta Dionisio Salcedo alkate-ohia hil zituzten jarraian. Dionisio Salcedo kartzelan sartua zuten momentu hartarako eta abuztuko lehen hamabostaldiaren inguruan erahil zuten Lizarrako eskumenean.

Kargu politikoez gain, herritar ugari ere fusilatu zituzten, langileen erakundeetan egoteagatik edo beste herritarren batek eginiko salaketengatik. Atxiloketa ugari burutu ziren, eta fusilatu ez zituztenak, gerrako frontera eraman zituzten, asko bertan hil zirelarik.

Emakumeei ilea moztu zieten falangistek eta errezino olioa hartzera behartu eta herriko kaleetan zehar bandera falangista eta "ereserki nazionala" abestera behartu zituzten. 1936ko azaroan, fusilamenduek jarraipena izan zuten.

[aldatu] Demografia

Mendabiako biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
2.281 2.430 2.830 3.095 3.337 3.597 3.634 3.309 3.402 3.450 3.568 3.694 3.773

2008ko erroldaren arabera, 363 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %9,58a (Nafarroako batez bestekoaren azpitik).

[aldatu] Ekonomia

Udalerriaren inguruko laborantza lurrak.

Mendabiako udalerriko ekonomia, nekazaritzan oinarritzen da, eta honen barruan, industria, nekazaritzatik ateratako produktuen transformaziorekin dago erlazionaturik. Mendabia Errioxako ardoaren ekoizle nagusietakoa da "Errioxa Baxua" azpieskualdean.

Lehen sektorea beraz, garrantzitsuena da herrian, eta 3.000 hektarea lur ureztagarri daude, hainbat barazki ekoizteko erabiltzen direnak. Produktuen kalitatea dela eta, nazioarte mailan ezagunak diren hainbat jatorri-izen eskaini zaizkie bertako produktuei, basarana, pikillo piperra, ardoa, zainzuriak, Nafarroako bildotsa, Nafarroako txahala, eta abar luze bat. Lur amankomunek 1.265 hektarea hartzen dituzte (erroldaturiko laborantza lurren %16,4), 385ha sekain lurrak, 112ha lur ureztagarriak, 305ha larreak eta 95ha basoak.

1947ko azaroaren 6an Nafarroako nekazarien aurrezki kutxak sustaturiko koperatiba sortu zen, 1953ko apirilaren 15ean Upategi koperatiba (gerora desagertua), eta 1960ko ekainaren 17an Legardako Ama Birjinaren Kontserba Koperatiba sortu zen.

[aldatu] Industria

Nafarroako gobernuak industrialdeak sustatzeko sortutako Nasuinsa elkartearen ekimenez, Mendabiako industrialde berria eraiki zen XXI. mendearen amaieran. Eraikuntza lanak 1997an hasi eta urtebete beranduago hiritartzea amaitzean enpresen pabilioiak eraikitzen hasi ziren (1999an). Industrialdea Mendabiako herrigunearen ondoan dago eta Donejakue Bideko autobiderako sarbide zuzena dauka. Azpiegituraren ezaugarriak honakoak dira:

Azalera guztira: 55.315 m2

Lursailen azalera: 39.617 m2

[aldatu] Ondarea

Herriak dituen monumentuen artean, historiaurreko aztarnak eta ondorengo mendeetako eliza eta jauregiak dira aipagai.

  • El Castillarreko aztarnategia, brontzezko arotik burdinarora luzatzen da, bertan, buztingintzako, keramikazko eta adobezko hainbat eraikinen arrastoak aurkitu dira.
  • Joan Batailatzailearen parrokia, XIII. mende hasierakoa da, tenpluari buruzko lehen dokumentua 1048koa den arren. Eliza XVI. mendean birmoldatu zen gaur egungo itxura gotiko-errenazentista hartuz. Ondoren, XVII. mendean eraikina handitu eta 1783an dorre neoklasikoa altxatu zen. Tamaina desberdineko lau nabe eta aurrealde pentagonalez osaturik dago. Kanpoaldeko harlanduak itxura sendoa ematen du, hormek duten zabalera handia dela eta.
  • Legardako Ama Birjinaren baseliza, eraikin honen izateari buruzko lehen erreferentziak XI. mendekoak dira. Dena den, gaur egungo baseliza XIII. mendekoa da, XVIII. mendean eginiko aldaketa batzuekin batera. Nabea bi zatitan banatzen da.

[aldatu] Gastronomia

[aldatu] Politika

[aldatu] Udal hauteskundeak

2007an Nafarroako Alderdi Sozialista alderdiko Miguel Ángel de Carlos Zúñiga aukeratu zuten alkate. Udaleko hamaika zinegotzietatik bost lortu zituen PSNk. Baliogabeko botoak 28 izan ziren (emandako guztien %1,18a) eta zurizko 97 boto izan ziren (botoen %4,17a). Abstentzioa %23,01koa izan zen.

Mendabiako Udala (2007)
Alderdia Botoak Zinegotziak
PSN 973 5
UPN 741 4
NEB 193 1
AIM 186 1
CDN 134 0

2011ko udal hauteskundeetan ere PSNko alkatea hautatu zuten, urte horretan María José Verano. Alderdi horrek eta UPNk bosna zinegotzi erdietsi zituzten eta NEBek bakarra.

Mendabiako Udala (2011)
Alderdia Botoak Zinegotziak
PSN 928 5
UPN 835 5
NEB 247 1

[aldatu] Udaletxea

Udaletxea XVIII. mendean eraiki zen eta barrualdea 1984an berriztu. Kanpoalderanzko bi fatxada dituen adreiluzko eraikina da, fatxada nagusian herriaren armarria ageri delarik. Navarro Villoslada kaletik gertu dago, elizaren ondoan. Udala alkatea eta hamar zinegotzik osatzen dute.

  • HELBIDEA: Udaletxe Plaza, 1

[aldatu] Alkateak

Alkateen zerrenda
1979-1983
1983-1987
1987-1991
1991-1995
1995-1999
1999-2003 Samuel Caro Sádaba PSN
2003-2007 Samuel Caro Sádaba PSN
2007-2011 Miguel Ángel de Carlos Zúñiga PSN
2011-2015 María José Verano Elvira PSN

[aldatu] Azpiegitura eta garraioak

[aldatu] Errepideak

Herriko errepide nagusia NA-134 errepidea da, "Ebroko Ardatza" izenaz ere ezagutua. Errepide honek Logroño eta Castejongo udalerriak elkartzen ditu, eta bi udalerri hauetatik AP-68 autobiderako sarbide bana eta A-12 autobiderako sarbidea daude.

Mendabia Logroñoko aireportutik 35 kilometrora dago.

[aldatu] Trena

Duela urte asko, udalerritik lau kilometrora, Ebro ibaiaren hegoaldeko baztereran, Renferen burbindearen geltoki bat zegoen. Geltokira ailegatzeko, metalezko egitura bati loturiko txalupa bat erabiltzen zuten herritarrek. Horrez gain, herria eta geltokiaren arteko garraioa egiten zuen tarrana bat ere bazegoen, "La Barca" izenaz ezagutua.

[aldatu] Autobusa

La Estellesa autobus konpainiak Mendabia Lizarrarekin batzen du. Autobus lineak, honako ibilbidea egiten du:

[aldatu] Euskara

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Mendabia eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %0,85ek zekien euskaraz hitz egiten.

[aldatu] Jaiak eta ospakizunak

Bigantxen entzierroa Mendabiako jaietan.

Mendabiako herri-jaiak San Joan batailatzailearen omenez ospatzen dira abuztuaren 23tik abuztuaren 30ra bitartean. Jaietan, mota ezberdineko ospakizunak antolatzen dira, besteak beste, jota, bigantxa entzierroak eta "gauerdiko kaldotxoa" izenaz ezagutzen den ekitaldia.

Izpiritu Santuaren Pazko astelehen edo Mentekoste egunean, "Las Almendreras" izeneko ospakizuna antolatzen da, Legardako Ama Birjinari eginiko erreguan. Jai hau, inguruko Mues eta Lodosak ere ospatzen dute.

Horrez gain, ardoarekin zerikusia duten hainbat jaialdi eta bestelako ekitaldi izaten dira urtean zehar, maiatzaren 15ean esaterako San Isidro egunez. Urtarrilaren 16 eta 17an "San Antongo suteak" eta abuztuaren 16an San Rokeren omenezko bazkari bat antolatzen dute herritarrek.

[aldatu] Zerbitzuak

Mendabia, "Elizagorria, Lodosa, Mendabia, Sartaguda eta Sesmako zerbitzu sozialen Mankomunitateko" kidea da.

[aldatu] Erreferentziak

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Mendabia
Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak