Oscar Sariak

Wikipedia(e)tik
Oscar sari» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Oscar Sariak Ameriketako Estatu Batuetako Zinemako Arte eta Zientzia Akademiak zine industriako profesionalen meritua goraipatzeko banatzen dituen sariak dira. Sariaren benetako izena Merituko Akademia Saria da, baina mundu guztiak Oscar bezala ezagutzen du, nahiz eta izen hori nondik datorren argi ez egon. Zinema sari ezagunenak dira munduan. Urtero banatzen dira sariak Los Angelesen, eta ekitaldia mundu guztian ikusi ahal izaten da telebista bitartez, oiartzun nabarmena lortuz.

Sariak ezpata zeraman urrezko zaldun baten itxura dauka. 34 cm luze da, eta 3,85 kg pisatzen du.

Kategoriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Meritu Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izena ingelesez Izena euskaraz Lehenengo ekitaldia
Academy Award for Best Picture Film onena 1927
Academy Award for Best Director Zuzendari onena 1927
Academy Award for Best Actor Gizonezko aktore onena 1927
Academy Award for Best Actress Emakumezko aktore onena 1927
Academy Award for Writing Adapted Screenplay Egokitutako gidoi onena 1927
Academy Award for Writing Original Screenplay Jatorrizko gidoi onena 1940
Academy Award for Best Supporting Actor Gizonezko bigarren mailako aktore onena 1936
Academy Award for Best Supporting Actress Emakumezko bigarren mailako aktore onena 1936
Academy Award for Best Animated Feature Marrazki bizidunetako film onena 2001
Academy Award for Best Art Direction Zuzendaritza artistiko onena 1927
Academy Award for Best Cinematography Argazkigintza onena 1927
Academy Award for Costume Design Jantzi-diseinu onena 1948
Academy Award for Documentary Feature Dokumental onena 1943
Academy Award for Documentary Short Subject Dokumental labur onena 1941
Academy Award for Film Editing Muntatze onena 1935
Academy Award for Best Foreign Language Film Ingelesez besteko film onena 1947
Academy Award for Makeup Makillaje onena 1981
Academy Award for Original Music Score Jatorrizko soinu banda onena 1934
Academy Award for Best Original Song Jatorrizko abesti onena 1934
Academy Award for Animated Short Film Marrazki bizidunetako film labur onena 1931
Academy Award for Live Action Short Film Zuzeneko film labur onena 1932
Academy Award for Sound Soinu onena 1930
Academy Award for Sound Editing Soinu edizio onena 1963
Academy Award for Visual Effects Efektu berezi onenak 1939

Jadanik existitzen ez diren Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izena ingelesez Izena euskaraz Ekitaldiak
Academy Award for Best Assistant Director Zuzendari laguntzaile onena 1933 - 1937
Academy Award for Best Dance Direction Dantza zuzendaritza onena 1935 - 1937
Academy Award for Engineering Effects Injenieriazko efektu onenak 1927/1928
Academy Award for Best Score—Adaptation or Treatment Egokitutako film onena
Academy Award for Best Original Musical or Comedy Score Jatorrizko musikal onena 1995 - 1999
Academy Award for Best Short Film - Color Kolorezko film labur onena 1936 eta 1937
Academy Award for Best Short Film - Live Action - 2 Reels Zuzeneko film labur onena 1936 - 1956
Academy Award for Short Film - Novelty Film labur berri onena 1932 - 1935
Academy Award for Best Story Jatorrizko istorio onena 1927 - 1956
Academy Award for Unique and Artistic Production Ekoizpen artistiko onena 1927/1928
Academy Award for Best Title Writing Azpitituluen idazkera onena 1927/1928

Ohorezko Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izena ingelesez Izena euskaraz Lehenengo ekitaldia
Academy Honorary Award Ohorezko Oscar Saria 1927
Academy Special Achievement Award Lorpen bereziaren Oscar Saria 1972 - 1995
Academy Award, Scientific or Technical Oscar Saria, zientifiko edo teknikoa 1931
The Irving G. Thalberg Memorial Award Irving G. Thalberg oroigarrizko Saria 1938
The Jean Hersholt Humanitarian Award Jean Hersholt Humanitario Saria 1956
Gordon E. Sawyer Award Gordon E. Sawyer Saria 1981 - 2005

Ekitaldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo Oscar Sarien ekitaldia 1929ko maiatzaren 16an Hollywoodeko Roosevelt Hotelean egin zuten 1927 eta 1928ko filmak saritzeko. Aurkezleak Douglas Fairbanks antzezlea eta William C. DeMille zinema zuzendaria ziren.

Ordundik, ekitaldia 25 bider Dorothy Chandler Pavilion aretoan egin zuten, 11 bider Pantages Theatre aretoan, 10 Shrine Auditorium aretoan, 8 Biltmore hotelean, 8 Santa Monica Civic Auditorium aretoan, 6 Ambassador hotelean, eta 3 Grauman's Chinese Theatre aretoan. 2002tik Dolby Theatre aretoan ospatzen da (2002 eta 2012 bitartean Kodak Theatre bezala ezaguna).

Estatistikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Oscar Sariak Aldatu lotura Wikidatan