Dingle

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

An Daingean
Dingle

Dingle
Dingle herriko portua.
Estatua Irlandako ErrepublikaIrlandako Errepublika
Lurralde Historikoa
Konderria
Flag of Munster.svg Munster

Kerrycocologo.png Kerry.svg Kerryko konderria
Herritarra Dingledar
Koordenatuak 52°08′24″N 10°16′18″W / 52.14°N 10.27167°W / 52.14; -10.27167Koordenatuak: 52°08′24″N 10°16′18″W / 52.14°N 10.27167°W / 52.14; -10.27167
Dingle is located in Irlandako Errepublika
Dingle
Eremua 37,3 km2
Garaiera 0 m
Posta kodea K
Biztanleria 1.920 bizt. (2006)
Dentsitatea 51,47 bizt./km²
http://www.dingle-peninsula.ie

Dingle (irlanderaz An Daingean edo Daingean Uí Chúis, azken honen esanahia euskaraz O'Cuisen Gotorlekua da) Irlandako hego-mendebaldean dagoen Kerryko konderrian kokatzen udalerria da, izenbereko Dingle penintsulan dago eta honen hiriburua edo udalerri nagusiena da. Dingle herria Kerryko Gaeltacht eremuaren bihotz-bihotzean dago, honenbestez, irlandera edo gaelerar hiztunen lur eremuan.

Udalerri honetako jarduera ekonomiko garrantzitsuenak turismoa, arrantza eta inguruko baserrietako nekazaritza dira. 2006ko erroldaren arabera Dingle udalerriak 1.920 biztanle zituen[1].

Eduki-taula

[aldatu] Leku interesgarriak

Dingle herriko pub bat.

Dingle udalerriko St. Mary eliza J. J. McCarthy eta O'Connell arkitektoek neogotiko eran eraiki zuten. Bere eraikitze hastapeneko harria 1862. urtekoa da.

Udalerri honetan irlandar musika herrikoia entzuteko aukera ugari eta bikainak daude, bereziki udako turismo garaian. Dingle udalerriak hainbat pub edo taberna ditu, bai eta jatetxea eta kafetegiak ere. Dingle Oceanworld izeneko Aquarium bat ere badago. Udalerriko arte eszena edo giroa ere handituz doa, mota askotako artisauak daudelarik: Brian de Staic bitxigileak bere egoitza bertan du, bai eta Louis Mulcahy buztingile eta Sean Daly kristalari maisuak ere.

[aldatu] Fungi, Dingle udalerriko izurdea

1984tik aurrera Dingle udalerriko badia inguruan izurde bat agertu ohi da. Bertakoek Fungi izena eman eta bisitarien ikuskizun gogokoenetakoa bilakatu da[2]. Izurdea portutik ateratzen diren antolatutako biretako itsasontzien aurrean ageri ohi da. Normalki bere motako izurdeak bakarrik edo multzo txikietan igeri egin ohi dute, halere bere motako izurdeek ez bezala Fungik gizakiekin hartu-emana izatea gustokoa duela dirudi[3]. Batzuek dioetenez Fungi izurdea 1970. hamarkada erdialdera jaioko zen eta bere 25 urtetako adinerako bizi esperientzia normala edukiko luke, gaur egun bere motako izurdearen adinarentzako oso zaharra litzateke[4]. Gaur egun Dingle udalerrian Fungi izurdearen omenezko brontzezko irudi edi eskultura bat dago[5]

[aldatu] Iruditegia

[aldatu] Herri senidetuak

[aldatu] Erreferentziak

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Dingle


Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak