Galesak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Galesak
Cymry
Euskal Pertsonaiak
1. lerroa: Anthony HopkinsTom JonesDylan ThomasGeorge EverestRyan GiggsRobert OwenMichael Sheen

2. lerroa: Mary JonesWilliam JonesJohn CaleBertrand RussellGwyneth JonesAneurin BevanOwain Glyndŵr
3. lerroa: William ReesGareth EdwardsRuth JonesDavid Lloyd GeorgeRhodri MorganRichard BurtonCatherine Zeta-Jones

Biztanleak guztira 5.772.005 inguru
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak  Gales: 2.630.700
Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak: 1.959.794
IngalaterraIngalaterra 609.711
KanadaKanada: 440.965
AustraliaAustralia: 84.246
ArgentinaArgentina: 20.000
EskoziaEskozia: 16.623
Zeelanda BerriaZeelanda Berria 9.966
Hizkuntza Galesa eta ingelesa.
Erlijioa Kristautasuna (Presbiterianismoa, anglikanismoa eta katolizismoa).
Zerikusia duten beste giza taldeak kornubiarrak, bretoiak, irlandarrak, eskoziarrak eta manxarrak

Galesak edo Galestarrak Gales herrialdean jaio eta bertako jatorria duen jendea da. Ia denek (Argentinan bizi direnak ez beste) ingelesez mintzo dira, eta hauetako zati bat euren jatorrizko hizkuntza den galeseraz ere bai. Nagusiki presbiteriar eta anglikar erlijiokoak dira.

Eduki-taula

[aldatu] Izena

Gaur egungo galeseran galestarrek euren buruei Cymry deritze ("Aberkideak"), eta euren herrialdea den Galesi Cymru deitzen diote (euskaraz "Kamri" ahozkatu). Cymry izendapenaren esanahiaren jatorria britanierazko "combrogi" hitzan datza, honen esanahia "aberkideak" da, "herrialdeko kideen" zentzuan.[1]

Galestarrek euren buruei "Cymry" ("Aberkideak") bezala deritze, eta bere herrialdeari "Cymru" ("Aberkideen Lurra"), antzinako galeseran; izendapen honek garbi uzten digu galestarrak Britainia Handiko jatorrizko biztanleak zirelako ezagupena edo ustea zutela (bai eta bere arbaso britoien bertuteen jasotzaileak ere), honela Britainia Handia erasotu edo inbaditu zuten atzerritarrengandik bereizteko asmoz: anglosaxoiak (ingelesak).

[aldatu] Bizimodua

Galesko iparraldeko jarduera ekonomikoa nagusiak artzaintza eta arrantza dira, baita turismoa ere (Gales ingeles askoren opor lekua baita). Aldiz, Galesko hegoaldea askoz ere industrializatuagoa dago, mende askotan zehar herrialde guztiko jarduera nagusiena meatzaritza izan delarik.

[aldatu] Hizkuntza

Galesa[2] (Cymraeg) —kymruera edo kymbruera izenez ere ezaguna[3]Galesko berezko hizkuntza da, gaur egun egoera gutxituan dagoena.

Indoeuropar mintzaira da, hizkuntza zelten multzokoa; britoi taldearen barruan dago, cumbrierarekin, bretainierarekin eta kornubierarekin batera.

Galesko literaturan galestar mitologiak garrantzi handia izan du, honetan, Mabinogion, Galestar triadak edota Taliesinen liburuak leku berezia dute.

[aldatu] Galestar diaspora

[aldatu] Galestarrak Patagonian

Sakontzeko, irakurri: Galestarrak Patagonian

[aldatu] Galestarrak Ipar Amerikan

Sakontzeko, irakurri: Galestarrak Ipar Amerikan

[aldatu] Erreferentziak

  1. Davies, John (1994), A History of Wales, Londres: Penguin, 71. or., ISBN 0-14-01-4581-8 
  2. 38. araua - Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak, Euskaltzaindia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0038.pdf. Noiz kontsultatua: 2010-12-23 
  3. Hala agertzen da EuskalTerm hiztegian, gales formarekin batera.
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak