Ataun

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Ataun

 Gipuzkoa
Ataungo San Gregorio auzoa.
Ataungo San Gregorio auzoa.
Izen ofiziala Ataun
Estatua
Erkidegoa
Lurralde Historikoa
Eskualdea
Espainia
Euskal Autonomia Erkidegoa
Gipuzkoa
Goierri
Alkatea Igor Aierbe Guridi (Bildu)
Herritarra ataundar
Koordenatuak 43°0′20″N 2°10′33″W / 43.00556°N 2.17583°W / 43.00556; -2.17583

Gipuzkoa municipalities Ataun.JPG

Eremua 58,73 km2
Garaiera 163 m
Distantzia 45 km Donostiara
Posta kodea 20211
Biztanleria 1.669 bizt. (2011)
Dentsitatea 28,42 bizt./km²
Sorrera 1615
http://www.ataun.net/

Ataun Gipuzkoako hego-ekialdeko izkinan eta Goierriko eskualdean dagoen herria da, Aralarko ingurune naturalean kokatua. Lur sailei dagokienez, probintziako udalerririk luzeena eta seigarren zabalena da. Biztanle dentsitate oso apala duenez (2008. urtean 1.654 biztanle zituen, 28,16 bizt/km²) nahiko ondo gorde ahal izan du natura ingurunea.

Eduki-taula

Geografia [aldatu]

Ataun Gipuzkoako hegoaldean dago kokatua, Goierri bailaran. Nafarroa Garaiarekin muga egiten du, eta Aralarko natura parkearen barruan dago. Bailarako industriaguneetatik hurbil baina herri txikia izanik, oraindik artzaintza, nekazaritza eta natura munduan erabat txertatuta dago. 58,9 km² ditu, eta itsas mailatik 196 m gorago dago.

Gipuzkoako herri luzeena da (14 Km) eta oso zabalduta dago auzo ugaritan, nahiz eta biztanle gehien-gehienak San Martin, San Gregorio eta Aia auzuneetan bizi diren.

Agauntza ibaiak zeharkatzen du herria. Harana ondorengo mendi hauek babesten dute, besteak beste: Areatza (982), Aietsu (968), Arantzazumendi (777), Muñoan (912), Saratsamendi (952), Sarastarri (989), Leizadi (921), Aizkoate (631) eta Intzartzu (826).

Bertaratzeko, hainbat aukera daude:

  • Autobusez: Goierrialdea S.L., La Estellesa S.L. eta Transportes Pesa S.A. konpainiek geldialdia egiten dute Ataunen.
  • Autoz, GI-2120 errepidea hartuta (Beasain - Etxarri Aranatz).
  • Trenez, Beasaingo eta Ordiziako tren geltokiak herritik 5 km-ra daude, eta Goierrialdea autobus zerbitzuak handik Atauna bitarteko lotura egiten du.

Mugakideak [aldatu]

Mugakide ditu:

Auzoak [aldatu]

Hiru dira auzo nagusiak:

Horrez gain, badira beste auzo txikiago edo zehar batzuk:

Historia [aldatu]

Ataun, Gipuzkoaren hegoaldean, Nafarroaren mugan eta Aralarko Parke Naturalean dago basoz, larrez eta mailoz inguraturik, Agauntza ibaia bizkarrezur duela. Ataungo domoa edo Aitzartea ere fenomeno geologiko bitxitzat jotzen da. Baina baditu, ordea, lur azpian fosildutako makina bat haitzulo; aipagarrienak Troskaeta, Sarastarri, Intzartzu kobazuloa eta abar.

Gizakiaren aztarna zaharrenak Usategietan daude -inguru hauetako zaharrenak dira- duela 40.000 urte ingurukoak. Geroxeagokoak dira Pikandieta, Armontaitz, Limurita, Kobazar eta abarretako aztarnak. Eta ezin ahaztu, herriko mugetan diren trikuharriak, hasi Atxurbidetik eta Ubegi bitarteraino; gehienak, Jose Migel Barandiaran, Telesforo Aranzadi eta Enrique Eguren ikerleek aztertutakoak.

Ataun izenak dioen bezala, ate edo pasabide denez, erromatar garaiko txanponak ere aurkitu dira; Kristo aurrekoak Usategietan eta ondorengoan Otadizelain; Berrenoko galtzada bide egokia izan baita bidaiarientzat, iheslarientzat, kontrabandistentzat eta Done Jakue bideko erromesentzat. Jentilbaratzako gazteluaren hondakinak eta bertan topatutako urrezko eraztunak Erdi Arora garamatza. Urte askotako borroka-leku izan zen Nafarroa eta Gaztelaren artean. Nahiz eta 1200. urtean Gaztelak Gipuzkoa bereganatu, Jentilbaratzak Nafarroaren menpe jarraitu zuen ehun eta gehiago urtetan.

Garai haiekin lotu behar da kristautasunaren etorrera XI. mende aldean-edo, eta lehendik zeuden sinesmenekin batera hedatu zen. Horren adierazgarri dira herriko hainbat leku: sorgin, lamia, jentil eta basajaunen istorioz josita baitago Ataun. Eta horregatixe, urtero, azaroan Jentilen Etorrera izeneko ikuskizuna egiten da herrian zehar.

Herri izaera XVII. mendera arte ez zuen lortu Ataunek (1616 urtean) eta komeni zitzaionean inguruko herriekin ere bat egiten zuen, Batzar Nagusietan ordezkaria eduki ahal izateko.

Lazkaoko Jauna izan da bere historiako mendeetan zehar, ataundarrek izan duten areriorik handienetakoa; Jauntxo izanik, eskubide handiak baitzituen lortuak hala-nola, herritarrenak zapuztuz. Honen mende bizi ziren ataundarrak: alde batetik, herriko lurren herena berea zuen, hainbat maizter, erroten monopolioa, apaizak izendatzeko eskubidea eta urteko laborearen hainbateko bat berari eman beharra.

Aipagarria, XVI. mendean Ataungo herriak Lazkaoko jaunarekin izandako eztabaida eta auzien ondoren, herriko armarria elizako horman jartzeko lortu zuen eskubidea (1584 urtean).

Bizimoduari dagokionez, artzaintza, abeltzaintza, nekazaritza, meatzaritza eta basogintza izan dira nagusi, XX. mendean Goierri bailaran, industrializazioa garatu eta nagusi bihurtu arte.

Ataun ekimen handiko gizon eta emakumeen herria izan da eta da; izan diren lekuetan aztarna utzi dutena. Gure historia erlijioso, notari, abokatu, mediku, albaitari, idazle, intelektual, historialari, antropologo, etxegile eta abarrez josita dago. Nahiz eta nekazari-lur izan, gurasoek ahaleginak eta bi egin izan dituzte seme-alabak aurrera egin zezaten, Horiek izan dira izan, Ataungo herriari izena eta izana eman diotenak: ataundarron izaera, herri baten nortasuna.

Ondarea [aldatu]

Biztanleria [aldatu]

Ataungo populazioren lehen zantzuak XI. mendekoak dira; ordurako bai baitzen zenbait oinetxe Lazkao eta Ataungo barrutian kokaturiko Agauntza ibaiaren arroetan. 1200. urterako San Martin eliza egoteak, data honen aurretik ere populazio-guneren bat izango zela pentsarazten du. XIV. mendearen bukaera arte, bertako biztanleria ibarrean bizi zela ikusten da garbi-garbi eta nagusiki Arrondoan eta Elbarrenan. XVI. mendetik aurrera, San Gregorio eta Ergoiena auzoak hasi ziren jendeztatzen Agauntza ibaiaren bideari jarraiki. Azkenik, XVII. eta XVIII. mendeen artean Aia auzoa jendeztatu zen. Era honetan iritsi zen Ataun XIX. mendera; jendeztatze-mailarik altuena lortu zuen garaira.

XIX. mende inguruan hasi zen zabalkuntza, 10 mendetan zehar zabaldu zen XIX. mendearen bigarren erdira arte. Epe luze honen barruan Ataun jendez bete zen. Jatorrizko gunea zen San Martindik abiatuz, jendeztaturiko gunea zabalduz joan zen poliki-poliki Agauntza ibaiaren ibarrean barrena, nekazaritzarako lur berriak erdietsi ahala. Ibaiaren ertzetatik eta norabide ezberdinetan, haran txikien bideari helduz, abiatu ziren biztanleak beren baserriak eraikitzera nekazaritzarako edota animalien bazkarako egokiak ziren tokietan. Abeltzaintzak garrantzia handia lortu zuen Ataungo nekazaritzaren barruan. Prozesuak XIX. mendearen erdialdean lortu zuen bere goieneko unea.

Une hartatik aurrera garapen-aldi berria hasi zen; gorabehera askoko populazioaren beheranzko joera, hain zuzen ere. Joera hau, gaur egun arte mantendu da.

Biztanleriaren bilakaera
1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2009
2.755 2.884 2.781 2.593 2.540 2.612 2.807 2.374 1.965 1.739 1.557 1.671

2007ko Udal Hauteskundeak [aldatu]

Hiru alderdik aurkeztu zituzten zerrendak udalerri honetan. PSE-EE, Alderdi Popularra eta Herrigintza (kandidatura independente bat). Hauek izan ziren emaitzak:

  • Herrigintza: 604 boto (9 zinegotzi).
  • Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra: 2 boto (0 zinegotzi).
  • Alderdi Popularra: 2 boto (0 zinegotzi).

Emaitza hauekin, Bittor Oroz Izagirre bihurtu zen udalerriko alkate, gehiengo osoarekin. Bederatzi eserlekuak lortu zituen bere alderdiak, PSE-EE eta PP eserlekurik gabe utzita, azken bi horiek bina boto besterik lortu ez zutelako. Kontuan hartu behar da EAE-ANVren hautagaitza legez kanpo zegoela ere, eta hori bozketan nabari izan zen, boto baliogabeak 473 izan zirelako. EAE-ANVkoek boz horiek berenak zirela aldarrikatu zuten.

Euskara [aldatu]

Sakontzeko, irakurri: Goierriko hizkera

Ataundar ospetsuak [aldatu]

Erreferentziak [aldatu]

Ikus, gainera [aldatu]

Kanpo loturak [aldatu]

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Ataun
Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa