Herkulano

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Pompeia, Herkulano eta Torre Annunziata gune arkeologikoak1
UNESCOren gizateriaren ondarea
010319 25 Ercolano scavi.JPG

Aztarnategia

Mota Kulturala
Irizpideak iii, iv, v
Erreferentzia (ID) 829
Kokalekua ItaliaItalia
Eskualdea2 Europa / Ipar Amerika
Koordenatuak 40°48′22″N 14°20′54″E / 40.8060°N 14.3482°E / 40.8060; 14.3482Koordenatuak: 40°48′22″N 14°20′54″E / 40.8060°N 14.3482°E / 40.8060; 14.3482
Izen ematea 1997 (XXI. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Herkulano[1] (latinez: Herculaneum) egun Ercolano hirian, Campanian, zegoen antzinako erromatar hiria. Gaur egun, hiriaren hondakinak besterik ez dauden arren, garai batean Ponpeia baino aberatsagoa izan zen. Ezaguna da, Ponpeia bezala, Vesubioren errautsek eta harriek estali zutelako oso-osorik 79. urteko abuztuaren 24an, eta horregatik, garai horretan zegoen bezala kontserbatu da. 1997an Gizateriaren ondare izendatua izan zen, Ponpeiarekin batera.

1738az geroztik egindako indusketa-lanei esker, bizimodu erromatarra ederki erakusten duten ateak, kaleak, etxeak, dendak, tenpluak, mosaikoak, horma-pinturak, eskulturak, etab. aurkitu dira. Lehen erromatar hezurdurak (I. mendekoak) Herkulanon topatu ziren. Aurkikuntza hau garrantzitsua da erromatarrek III. mendera arte gorpuak errausten zituztelako, eta zaila delako garai hori baino lehenagoko hezurdurak aurkitzea.

Herkulanoko erromatarren luxuzko etxeak daude, eta horien artean Villa dei Papiri da ezagunena, itsasora bistak zituen Lucio Calpurnio Piso Caesomnio-ren (Julio Zesarren aitaginarrebaren) luxuzko jauregia.

Eraikin publikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Hiri inguruko termak
  • Palestra
  • Antzerkia

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Herkulano Aldatu lotura Wikidatan