Torre Annunziata

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Torre Annunziata

Torre Annunziata
Estatua ItaliaItalia
Probintzia Napoles
Koordenatuak

40°45′N 14°27′E / 40.750°N 14.450°E / 40.750; 14.450Koordenatuak: 40°45′N 14°27′E / 40.750°N 14.450°E / 40.750; 14.450

Torre Annunziata non dagoen adierazten duen Italia-ko/-go/-eko mapa
Torre Annunziata
Eremua 7.33 km²
Garaiera 9 m
Posta kodea 80058
Biztanleria 47.313 bizt. (2007)
Dentsitatea bizt./km²
Telefono aurrizkia 081
http://torreannunziata.it

Torre Annunziata Italiako hiri bat da, Napoles probintziakoa, Campania eskualdean. Vesuvio sumendiaren magalean dago, Napolesko golkoaren aurreko aldean, "Behiaren Sabela" deritzon badia estrategikoan. Hain zuzen ere, Torre Annunziatako portua Campaniako hirugarrena da garrantziz.

Vesuvio sumendiaren erupzioek behin baino gehiagotan suntsitu dute hiria, hala nola 79., 1631. eta 1906. urteetan.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzina burdingintza-industriak eta elikagaigintzak indar handia izan zuten, baina gaur egun ontzigintza, armagintza eta industria farmazeutikoa dira jardunbide nagusiak.

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

UNESCOk 1997an Oplontiko aztarnategia Gizateriaren ondare izendatu zuen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Besteak beste erromatarren bideak jasotzen zituen Tabula Peutingeriana lanean ageri da, Oplonti izenez: terma-lekutzat aipatzen zuten. K.a. VIII. mendean grekoak bizi izan ziren hirian, eta etruriarrak eta samniotarrak ondoren. Erromatarrek eskuratu zuten K.a. 89. urtean, baina handik hamar urtera Vesuvio sumendiaren erupzio batek hiriari hondamendia ekarri zion, eta hurrengo milurtekoan Silva Mala izenez ezaguna izan zen, lapurrak zebiltzan leku arriskutsua zelako.

1319. urtean Karlos Calabriakoak inguruko lurrak leial zitzaizkion jauntxoei eman zizkien, eta han Annunziata Andre Mariaren eliza eraiki zuten, baita monasterio eta hospizio bat ere. Gerora, babeserako dorre bat eraiki zuten, eta auzo guztiak hartu zuen «Torre dell'Annunziata» izena. 1631. urtean ingura berriro suntsituta geratu zen beste erupzio baten ondorioz, baina berehala ekin zioten berreraikitzen, hiria industria-jardueraz garatuz.

1810-1815. urte bitartean Gioacchinopoli izena ipini zioten hiriari. Hainbat herrialde eta agintariren menpe egon ostean, merkataritza indartuz zihoan neurrian hiria hazten joan zen. Industria-jarduera ere handitzen joan zen Bigarren Mundu Gerra bitartean.

Gaur egun, Camorra gaizkile-elkartearekin izan dituen harremanengatik, eta hilketak, droga-trafikoa eta ustelkeria gertatzen direlakoan, Torre Annunziatak ez du turismoa erakartzen, hondar beltzezko hondartza ikusgarriak eta ondare arkeologiko aberatsa izanagatik ere.

Dialektoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Torre Annunziatan euren hizkera dute, torrese deritzon napolieraren aldaera: ahoskera berezia dute.

Senidetutako hiriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Torre Annunziata Aldatu lotura Wikidatan