Kaliningradeko oblasta

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 15:26, 26 urtarrila 2016

Txantiloi:Probintzia orokor infotaula Kaliningradeko oblasta (errusieraz: Калининградская область; alemanez: Gebiet Kaliningrad edo Nordostpreussen, "Ipar-ekialdeko Prusia") Errusiako subjektu federal bat da, Ipar-mendebaldeko Barruti Federalean kokaturik dagoena. 15.100 km²ko eremua du eta 2010ean 941.873 biztanle zituen[1]. Zentro administratiboa Kaliningrad (lehenago Königsberg) hiria da.

Anbarraren eskualdea esan ohi zaio subjektu federal honi. Baltikoko kostaldean dago, eta Errusiatik bakartuta geografikoki; hori dela eta, barrendegitzat hartzen da. Lituania eta Poloniarekin muga egiten du, eta herrialde horiek biak Europar Batasuneko eta NATO erakundeko kideak dira. Kaliningrad antzinako Prusiako hiririk handiena eta Ekialdeko Prusiaren hiriburua izan zen.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kaliningradeko oblasta Aldatu lotura Wikidatan