Kanporamartxo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Kanporamartxo Garizuma aurreko igandean egiten den ospakizun bat da. Tradizio hau bizirik dago Bizkaiko hainbat herritan (Txorierrin, Hego Uriben, Zeberion, Erandion, Arratian, Durangaldean...). Dena den, herririk herri izen ezberdinak izaten ditu: Sasimartxo, Kanpamartxo, Kanpomartxo, Txitxiburruntzi, Sasikoipetsu, Basatoste ...

Igande horretan herrietako jendeak mendi aldera jotzen zuen eta han parranda egiten zuten. Parranda horretarako eramaten zituzten txorizoak eta ardoa, bakoitzak berea. Gero sutea egin eta denon artean erre. Ostean, kantuak eta dantzak hasten ziren.

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak