Kortezubi
Wikipedia(e)tik
|
Kortezubi |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | Kortezubi | ||
| Estatua Erkidegoa Lurralde Historikoa Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Bizkaia Busturialdea |
||
| Alkatea | Domingo Bilbao Etxebarria (EAJ) | ||
| Herritarra | kortezubitar | ||
| Koordenatuak | 43°20′32″N 2°39′15″W / 43.34222°N 2.65417°WKoordenatuak: 43°20′32″N 2°39′15″W / 43.34222°N 2.65417°W | ||
| Eremua | 12,0 km2 | ||
| Garaiera | - m | ||
| Distantzia | 37 km Bilbora | ||
| Posta kodea | 48315 |
||
| Biztanleria | 430 bizt (2011) | ||
| Dentsitatea | 35,83 bizt/km² | ||
Kortezubi Bizkaiko iparraldean eta Busturialdea eskualdean dagoen udalerri euskalduna da. Oka ibaiaren ekialdean kokaturik dago.
2005. urtean 387 biztanle zituen.
Eduki-taula |
[aldatu] Mugakideak
Iparraldean Gautegiz-Arteagako udalerriarekin egiten du muga, mendebaldean Oka ibaiarekin, ekialdean Ereño udalerriarekin, eta hegoaldean Nabarniz udalerriarekin.
[aldatu] Auzoak
- Basondo
- Elorriaga-Santa Ana
- Enderika (herrigunea)
- Oma
[aldatu] Demografia
| 1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2006 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 795 | 789 | 848 | 879 | 855 | 826 | 710 | 655 | * | * | 383 | 363 | 392 |
[aldatu] Ondasun nabarmenak
[aldatu] Omako basoa
Sakontzeko, irakurri: Omako basoa
Baso margotua, Agustin Ibarrola artistarena
Oma auzoan Agustin Ibarrolak egindako "Baso margotua" dago. Izan ere, artista bizkaitarrak hango pinudia margotu zuen forma abstraktuak eta begi-efektuak sortuz.
[aldatu] Santimamiñe
Santimamiñeko kobazuloak udalerri honetan daude, Ereñoko mugan.
[aldatu] Kortezubitarrak
- Federico Etxabe (1960-), txirrindularia.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- (Gaztelaniaz)Kortezubi Auñamendi entziklopedian
- (Euskaraz)Herriko albisteak "Busturialdeko Hitza"n
|
|||||||