Lankide:Julenecampo/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Garaipen Mutilatua (Vittoria Mutilata)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garaipen mutilatua (italieraz Vittoria Mutilata) Italiar nazionalistek eta irredentistek erabilitako terminoa izan zen, Lehen Mundu Gerra osteko lurralde konpentsazioarekiko desadostasuna salatzeko. Gabriele d’Annunzio Galleseko itailar dukeak asmatu zuen terminoa eta faxismoaren oinarri kultural eta ideologikoak ezarri zituen.

Frantziak, Britainia Handiak, Errusiak eta hauen aliatuek (Italia, Grezia, Portugal, Errumania eta Estatu Batuak) Lehen Mundu Gerra irabazi zuten Alemania eta Austro-Hungariaren aurka. Mussolinik, Gabriele D'Annuziok eta beste askok Italia gerran sartu izanaren meritua bereganatu zuten.

Versalleseko Ituna 1919. urtean sinatu zenean, Italiak espero zena baino lurralde gehiago eskatu zituen. Nazionalista eta interbentzionista italiarrek ez zuten ondo hartu banaketa, horregatik Vittoria Mutilata deitu zioten honi.[1]

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen Mundu Gerra (1914-1918): Italia

Lehen Mundu Gerra hasi berri zenean, Italia Alemaniaren eta Austria-Hungariaren aliatua zen eta Entente Hirukoitza osatzen zuten. Austriak Serbiari gerra deklaratu zion, ondorioz, Italia neutral bihurtu zen. Italiarrek denetariko iritzia zuten, batzuek ez zuten Lehen Mundu Gerran parte hartu nahi eta beste batzuek, aldiz, bai.

Azkenean, Italiako lehen ministroak eta kanpo-arazoetako ministroak egindako paktu sekretu batzuen ondorioz, Italiak Lehen Mundu Gerran parte hartu zuen Frantziaren eta Britainia Handiaren aliatu moduan. Izan ere, aliatuek eginiko eskaintza askoz erakargarriagoa zen: gerra ostean Frantziak eta Ingalaterrak Italiari Trentinoz gain, Trieste, Dodekaneso uhartedia eta Kroazia, Bosnia Herzegovina eta Albaniako hainbat lurralde ematea, besteak beste. Horregatik, 1915ean, Salandrak Londresko Ituna sinatu zuen.[2]

Lehen Mundu Gerrarren ondorioak Italian

Versailleseko Itunak (1919) gerrari amaiera eman zion, bakea sinatuz. Ustez, Italiak zenbait lurralde bereganatu behar zituen, aliatuekin Londresko Itunean adostu bezala. Vittorio Orlando Italiako lehen ministroa eta bere Kanpo Arazoetako ministroa, Sidney Sonnino, 1919ko Parisko Bake Konferentziara iritsi ziren Londresko itun gehienak ziurtatzeko. Emaitza nabarmenak lortu ziren 1919an eta 1920an sinatutako itun eta akordioekin. Garrantzitsuena Trent-Tirol del Sur eta Austriako Itsasertza Italiako Trentino-Adige Garaia eta Friuli-Venezia Giulia eskualdeen zati izatera pasa zirela da.

Hala ere, Trento, Tiroleko hegoaldea eta Istria bere gain hartu zituen arren, ez zituen lortu ez Dalmazia, ezta Fiumeko portua ere. Batetik, Dalmaziar lurraldeak Italiaren parte izaten lortzea zaila izan zen bere eslaviar populazioaren ondorioz. Bestetik, Fiume, etnikoki, Italiako hiri bat zen, baina ez zegoen Londreseko Itunaren barnean. Bi hauek akordioan sartu ez izanak eskuindarren protestak eragin zituen sozialisten eta ezkertiarren aurka. Francesco Saverio Nitti, ezkertiarra eta liberala zena, boterera iritsi zen Orlando, lehen ministroa, ordezkatuz. Honek "abdikazio nazionala" eta erreforma soziala emateko beldurra eragin zuen eskuindarren artean, horregatik Gabriele D'Annuziok estatu kolpe nazionalista eman zuen Fiumen. Fiumera joan zen lurralde hori Italiara anexionatzen saiatzeko eta urte bete egon zen bertan.[3]

Lehen Mundu Gerrak ez zituen ondorio berak izan herrialde partaideengan. Ondorio ekonomikoek herrialde guztiak kaltetu zituen arren, batzuentzat egoera bereziki larria zen. Alemaniaren ondoren, Europako nazioen artean Italia zen Ipar Amerikarekiko zordun nagusia[4]. Gainera, urte batzuk beranduago Depresio Handia edo 1929ko nazioarteko krisia etorri zen.

Ondorio politikoei dagokionez, gerraren aurretik sistema liberal-parlamentario sendoa zuten herrialde industrializatu eta garatuenetan (Frantzia eta Ingalaterra), parlamentarismoa ez zen kolokan jarri. Erregimen liberal ahulak edo polarizazio politiko handia zuten herrialdeetan (Alemania, Espainia, Italia...), berriz, gerrak egoera desegonkortu zuen eta korronte ideologiko antiliberalak, antikomunistak eta antidemokratikoak indartu zituen. Horien artean, herrialde batzuetan faxismoa nagusitu zen.[5]

Faxismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mussolini[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Benito Mussolini, aurrerago Italiako Alderdi Nazional Faxistaren sortzaile izan zena, Lehen Mundu Gerraz eta honek ekarritako ondorioetaz baliatu zen gizartearen babesa eta onespena lortzeko. Gerra amaitu aurretik ere, bere iritzi kritikoa hainbat egunkari eta mitinetan aurki zitekeen. 1918ko martxoaren 3an Parman antolatutako mitin batean, adibidez, bakeari buruz honako hau esan zuen: inork ez zuela gerra egun bat gehiago luzatu nahi, baina luzatzea beharrezkoa zela "bake garaile" batera iritsi arte, eta ez "bake negoziatu lotsagarri" batera.[2]

Inskripzio faxista, Mussolini: "Se la vittoria fu mutilata una volta, / non è detto che possa essere / mutilata un'altra volta."

Vittoria Mutilata esaera Mussolinik hartu zuen eta propaganda faxistaren zati garrantzitsua izan zen. Historialari batzuek Vittoria Mutilata mito politikotzat hartzen dute, faxistek Lehen Mundu Gerraren ostean inperialismo italiarra goraipatzeko eta Italia liberalaren arrakastak ezabatzeko erabili zutelako.

1919. urtean Mussolinik Fasci di Combattimento taldea sortu zuen. Talde honek senatuaren abolizioa, nekazariei gerrako onurak eta lurrak konfiskatzea, etab. zituen helburu bezala. Edonola ere, urte berean egindako hauteskundeetan alderdi faxistak ez zuen garaipenik lortu eta honek Mussolini eskuindar aldera gehiago hurbiltzea eragin zuen. 1920. urtearen amaieran, alderdi faxistak indarra hartuko du mehatxu sozialistaren aurka. Izan ere, 1921eko hauteskundeetan faxistek 35 aulki lortuko dituzte parlamentuan eta 1922. urterako 300.000 jarraitzaile inguru izango dituzte.[6]

Mussoliniren kanpo politikaren zati handi bat, mutilatutako garaipenetik hautemandako bidegabekeriak zuzentzeko saiakera bezala aurkeztua izan zen: Fiume, 1924an hartu zuten; Albania Italiako estatu bihurtu zen, Albaniako I. Zog-aren menpean, eta Italiara batu zen 1939an; Dalmazia osoaren anexioak, Jugoslaviako Ardatzaren okupazioa gertatzen zen bitartean, Italiaren Bigarren Gerrako parte-hartzea luzatu zuen. Historialari garaikideek, mutilatutako garaipenaren ustezko zuzenketa, Italiak Espainiaren esku hartzera, Etiopia konkistatzera eta Frantziako hego-mendebaldea, Tunisia eta Korsika okupatzera eraman zuen Mussoliniren proiektu inperialistaren zati bezala ikusten dute, Bigarren Mundu Gerran sartzean. Gaetano Salvemini historialariak esan zuen bezala: "faxismoa Vittoria Mutilataren mitoan sortu, hazi, irabazi eta hil zen".

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Duggan, Christopher. (1996). Historia de Italia. Cambridge, 275 or. ISBN 978-84-460-4263-1. PMC 1037061029. (Noiz kontsultatua: 2021-04-28).
  2. a b Ridley, Jasper. (1997). Mussolini. ISBN 950-15-1949-X..
  3. Duggan, Christopher. (1996). Historia de Italia. Cambridge, 277 or. ISBN 978-84-460-4263-1. PMC 1037061029. (Noiz kontsultatua: 2021-04-28).
  4. Mercedes, Cabrera. (1991). Europa en crisis 1919-1939. Pablo Iglesias ISBN 84-85691-59-8..
  5. Cabo Romero, Francisco. (2018). Las grandes dictaduras europeas del siglo XX. Síntesis ISBN 978-84-9171-203-9. PMC 1105528041. (Noiz kontsultatua: 2021-04-28).
  6. Duggan, Christopher. (1996). Historia de Italia. Cambridge, 284 or. ISBN 978-84-460-4263-1. PMC 1037061029. (Noiz kontsultatua: 2021-04-28).