Slavoj Žižek

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Slavoj Žižek
Slavoj Žižek
Žižek 2008an
Datu pertsonalak
Izen osoa Slavoj Žižek
Jaio 1949ko martxoaren 21a
(64 urte)
Eslovenia Ljubljana (Eslovenia)

Slavoj Žižek (Ljubljana, 1949ko martxoaren 21a) Esloveniako filosofo eta teoriko kritiko bat da, nagusiki hegelianismoaren, marxismoaren eta Lacanen psikoanalisiaren tradizioetan koka daitekeena. Ekarpenak alor desberdinetan (teoria politikoa, zinemaren teoria, edota psikoanalisi teorikoa) burutu ditu, eta lan teorikoak herri kulturako adibideekin hornitzeagatik ezaguna da.

Žižek Ljubljanako Unibertsitateko Soziologia Institutuko senior ikerlaria da, eta European Graduate Schooleko irakaslea. Halaber, hainbat unibertsitatetan irakasle bisitaria izan da. Londresko Birkbeck Institute for the Humanities-en Nazioarteko Zuzendaria da eta Ljubljanako Psikoanalisi Teorikorako Elkarteko presidentea.[1]

Žižekek herri kulturako adibideak darabilzki Jacques Lacanen teoria azaltzeko, eta Lacanen psikoanalisian, Hegelen filosofian edota ekonomia kritiko marxistan oin hartzen du gizarte fenomenoak interpretatzeko. Hainbat gairi buruz idatzi du, besteak beste: subjektibotasuna, ideologia, kapitalismoa, fundamentalismoa, arrazakeria, tolerantzia, multikulturalismoa, giza eskubideak, ekologia, globalizazioa, Irakeko Gerra, iraultza, utopianismoa, totalitarismoa, postmodernismoa, pop kultura, opera, zinema, teologia politikoa, eta erlijioa.

Erreferentziak [aldatu]

  1. Revija Problemi (2007ko urriaren 30a) (Ingelesez), Society for Theoretical Psychoanalysis, Ljubljana, Slovenia Cultural Profiles Project, http://www.culturalprofiles.net/slovenia/units/5551.html 

Kanpo loturak [aldatu]

Wikiesanak
Wikiesanetan artikulu bat dago honi buruz:
Slavoj Žižek


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Slavoj Žižek

Bibliografia [aldatu]

  • Galfarsoro, I. 2012: "(Post)Marxismoa, kultura eta eragiletasuna: Ibilbide historiko labur bat" in Alaitz Aizpuru(koord.), Euskal Herriko pentsamenduaren gida, Bilbo, UEU. ISBN 978-84-8438-435-9


Biografia
Eslovenia
Artikulu hau Esloveniako biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.