Jose Ramon Etxebarria: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Ksarasola (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Ksarasola (eztabaida | ekarpenak)
24. lerroa: 24. lerroa:
1992tik 2006ra arte parentesi bat izan zuen bere irakasle-jarduerak. Garai horretan lan zabala egin zuen liburugintzan, aurreko urteetan lortuta zuen trebetasuna areagotu egin zen. Guztira gutxienez 10 liburu itzuli ditu unibertsitate mailako zientzia eta teknologiari buruz. Eta lehen eta bigarren hezkuntzako liburugintzan 40 baino gehiago dira '''Etxebarria''' testuen prestatzaile, itzultzaile eta egokitzaile gisa izan dutenak. Horien artean aipagarriena 2008an itzuli zuen ''Erlatibitatearen teoria, Einsteinek berak azaldua'' izenburuko liburua da.<ref>{{Erreferentzia|izena=Einstein, Albert,|abizena=1879-1955.|izenburua=Erlatibitatearen teoria, Einsteinek berak azaldua|argitaletxea=Klasikoak|data=2008|url=https://www.worldcat.org/oclc/434110093|edizioa=1. argit|isbn=9788496455245}}</ref>
1992tik 2006ra arte parentesi bat izan zuen bere irakasle-jarduerak. Garai horretan lan zabala egin zuen liburugintzan, aurreko urteetan lortuta zuen trebetasuna areagotu egin zen. Guztira gutxienez 10 liburu itzuli ditu unibertsitate mailako zientzia eta teknologiari buruz. Eta lehen eta bigarren hezkuntzako liburugintzan 40 baino gehiago dira '''Etxebarria''' testuen prestatzaile, itzultzaile eta egokitzaile gisa izan dutenak. Horien artean aipagarriena 2008an itzuli zuen ''Erlatibitatearen teoria, Einsteinek berak azaldua'' izenburuko liburua da.<ref>{{Erreferentzia|izena=Einstein, Albert,|abizena=1879-1955.|izenburua=Erlatibitatearen teoria, Einsteinek berak azaldua|argitaletxea=Klasikoak|data=2008|url=https://www.worldcat.org/oclc/434110093|edizioa=1. argit|isbn=9788496455245}}</ref>
[[Fitxategi:Euklid.jpg|thumb|[[Patxi Angulo Martin]]-ek itzuli zuen [[Euklidesen Elementuak|Elementuak]] liburua zuzendu zuen '''Etxebarriak''', [[Euklides]]-ena.]]
[[Fitxategi:Euklid.jpg|thumb|[[Patxi Angulo Martin]]-ek itzuli zuen [[Euklidesen Elementuak|Elementuak]] liburua zuzendu zuen '''Etxebarriak''', [[Euklides]]-ena.]]
[[Fitxategi:Joserra Ahiartza.jpg|thumb|[[Jose Ramon Ahiartza|Joserra Aihartza]] zoologoa 2010ean, ''Ornodunak'' liburua aurkeztu zen egunean. UEUko burua zen [[Lore Erriondo|Lore Erriondorekin]] eta '''Joserra Etxebarria''' testu-orraztailearekin.]]
Bestalde 50 baino gehiago dira zuzentzaile gisa orraztu dituen liburuak eta tesiak. Horien artean aipagarriena matematikan klasikoetan klasikoenetako bat den [[Euklides]]-en [[Euklidesen Elementuak|Elementuak]] liburua da, [[Patxi Angulo Martin]]-ek itzuli eta 2005ean Elhuyarrek argitaratu zuena.<ref>{{Erreferentzia|abizena=Euclid.|izenburua=Eukleidou stoicheia = Euklides elementuak|argitaletxea=Elhuyar Fundazioa|data=2005|url=https://www.worldcat.org/oclc/62392488|isbn=9788495338525}}</ref>
Bestalde 50 baino gehiago dira zuzentzaile gisa orraztu dituen liburuak eta tesiak. Horien artean aipagarriak dira Joserra Aihartza zoologoaren ''Oronodunak'' liburua eta matematikan klasikoetan klasikoenetako bat den [[Euklides]]-en [[Euklidesen Elementuak|Elementuak]] liburua da, [[Patxi Angulo Martin]]-ek itzuli eta 2005ean Elhuyarrek argitaratu zuena.<ref>{{Erreferentzia|abizena=Euclid.|izenburua=Eukleidou stoicheia = Euklides elementuak|argitaletxea=Elhuyar Fundazioa|data=2005|url=https://www.worldcat.org/oclc/62392488|isbn=9788495338525}}</ref>


[[Euskaltzain urgazleen zerrenda|Euskaltzain urgazle]] izendatu zuten 2006ko maiatzaren 26an. [[Euskaltzaindia|Euskaltzaindiako]] Gramatika Batzordean parte hartu izan du, baita [[Euskera agerkaria|''Euskera'' agerkariaren]] batzordean ere.<ref>{{Erreferentzia|izena=Jose Ramon|abizena=Etxebarria|urtea=2006|izenburua=Euskaltzain urgazleak|argitaletxea=Euskaltzaindiak|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=|url=http://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_content&view=article&id=4735&Itemid=405&lang=eu|sartze-data=2017-12-18}}</ref>
[[Euskaltzain urgazleen zerrenda|Euskaltzain urgazle]] izendatu zuten 2006ko maiatzaren 26an. [[Euskaltzaindia|Euskaltzaindiako]] Gramatika Batzordean parte hartu izan du, baita [[Euskera agerkaria|''Euskera'' agerkariaren]] batzordean ere.<ref>{{Erreferentzia|izena=Jose Ramon|abizena=Etxebarria|urtea=2006|izenburua=Euskaltzain urgazleak|argitaletxea=Euskaltzaindiak|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=|url=http://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_content&view=article&id=4735&Itemid=405&lang=eu|sartze-data=2017-12-18}}</ref>
49. lerroa: 50. lerroa:


=== Unibertsitateko irakaslego propioaren aldeko ekintzaile ===
=== Unibertsitateko irakaslego propioaren aldeko ekintzaile ===
1980eko hamarkadan unibertsitate asko sortu ziren eta irakaslegoaren kontratazioa baldintza txarretan egiten zenez, hainbat protesta, eztabaida eta greba izan ziren lan-kontratua eta irakaslego propioaren alde. !990an herrialdeko epaitegiek arrazoia eman zien 100 irakasle batzen zuen mugimenduari, baina geroxeago Madrileko epaitegiak bertan behera utzi zuen erabaki hori eta irakasle gehienek lanera itzuli behar izan ziren lan-kontratuari uko eginez kontratu administratibo bat onartuta. '''Etxebarriak''' eta beste sei irakaslek ez zuten horrelako kontraturik onartu eta [[1992]]-[[2007]] bitartean EHUtik kanpo izan ziren. Hamabost urteko borroka egin ondoren lortu egin zen gaur egun indarrean dagoen kontratu-mota hori. Bizitako esperientzia ''liburu batean'' jaso izan zen geroago.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Historia de una pancarta : la lucha por el profesorado propio (UPV 1988-1990)|argitaletxea=Arabera|data=1999|url=https://www.worldcat.org/oclc/433050333|edizioa=1. ed|isbn=9788492389957}}</ref> 2006tik [[euskara]] teknikoa irakasten du lan-kontratu batekin EHUko [[Bilbo]]ko Ingeniaritza Eskolan.
1980eko hamarkadan unibertsitate asko sortu ziren eta irakaslegoaren kontratazioa baldintza txarretan egiten zenez, hainbat protesta, eztabaida eta greba izan ziren lan-kontratua eta irakaslego propioaren alde. !990an herrialdeko epaitegiek arrazoia eman zien 100 irakasle batzen zuen mugimenduari, baina geroxeago Madrileko epaitegiak bertan behera utzi zuen erabaki hori eta irakasle gehienek lanera itzuli behar izan ziren lan-kontratuari uko eginez kontratu administratibo bat onartuta. '''Etxebarriak''' eta beste sei irakaslek ez zuten horrelako kontraturik onartu eta [[1992]]-[[2007]] bitartean EHUtik kanpo izan ziren. Hamabost urteko borroka egin ondoren lortu egin zen gaur egun indarrean dagoen kontratu-mota hori. Bizitako esperientzia ''liburu batean'' jaso izan zen geroago.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Historia de una pancarta : la lucha por el profesorado propio (UPV 1988-1990)|argitaletxea=Arabera|data=1999|url=https://www.worldcat.org/oclc/433050333|edizioa=1. ed|isbn=9788492389957}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=|abizena=|urtea=|izenburua=Argazki bilduma. Lan-kontratua EHUn. Hemerotekako artikuluak eta albisteak|argitaletxea=|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=|url=https://labur.eus/5gg5k|aldizkaria=Flickr|sartze-data=2017-12-19}}</ref> 2006tik [[euskara]] teknikoa irakasten du lan-kontratu batekin EHUko [[Bilbo]]ko Ingeniaritza Eskolan.


== Idazlanak ==
== Idazlanak ==

12:16, 19 abendua 2017ko berrikusketa

Artikulu hau Gernikako ingeniari eta irakasleari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Etxebarria (argipena)».
Jose Ramon Etxebarria


Eusko Legebiltzarkidea

1980ko martxoaren 31 - 1984ko urtarrilaren 19a
Barrutia: Bizkaia
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko I. legealdia

Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkideak I. legealdian

Bizitza
JaiotzaGernika-Lumo1948ko maiatzaren 27a (75 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Tesi zuzendariaJuan Mari Agirregabiria Agirre
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
frantsesa
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakfisikaria, unibertsitateko irakaslea eta politikaria
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaEuskaltzaindia
Udako Euskal Unibertsitatea
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Herri Batasuna
Herriko Alderdi Sozialista Iraultzailea
Euskal Herriko Alderdi Sozialista

Inguma: jose-ramon-etxebarria-bilbao

Jose Ramon Etxebarria Bilbao (Gernika, 1948ko maiatzaren 27a) euskal herritar ingeniaria, fisikan doktorea, irakaslea, euskaltzalea, idazlea, itzultzailea eta politikaria da. Zientzia eta teknologia gaiak euskaraz ezagutarazteko testuak egiteko lanean nabarmendu da.

EAS, EHAS, HASI eta HB alderdi politikoetan militatu izan zuen. HBko parlamentari izan zen, bai eta AuBko eleduna ere. Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkidea izan zen I. legegintzaldian.

Bizitza

Ikasketak

Bilboko Ingeniaritzako Goi-Eskolan Ingeniaritza Industriala ikasi zuen. 1971n aurkeztu zuen bukaerako proiektuan erreaktore nuklear baten parametroen kalkulua landu zuen ("Cálculo de los parámetros de un reactor nuclear de tipo piscina").

1987an Industria Ingeniaritzan doktore titulua lortu zuen eskola berean aurkeztu zuen bere tesia izenburu honekin: "Ecuaciones hereditarias: I- Radiacion electromagnetica; II- Fronteras fractales entre cuencas de atraccion // Ekuazio jaraunskorrak: I. Erradiazio elektromagnetikoa; II. Osin-muga fraktalak" .[1][2]

Euskara ikasteko material sortzailea

1966an pertsona helduei euskara irakasteko gau-eskolen sortzailetako bat izan zen, Bilboko Santutxu auzoan. Bera garai hartan ingeniaritzako ikaslea baino ez zen. Euskara modu komunikatiboan eta praktikoan irakasteko Euskalduntzen eta Alfabetatzen liburuak sortu zituzten orduan. Ordura arte erabili zen "Euskara ire laguna" liburua agortu zenean, euskara batu berri hura ikasteko metodologia berritzaile bat sortu zuten. Modu autodidaktan, talde-lanean, eta Imanol Berriatuaren gidaritzapean asmatu zuten metodoak arrakasta lortu zuen gero, eta hainbat gau-eskoletan erabili izan zen hainbat urtez.[3]

Fisika irakaslea unibertsitatean

Ingeniaritzako ikasketak bukatuta Fisikako irakasle gisa aritu zen hainbat urtez Euskal Herriko Unibertsitatean eta Udako Euskal Unibertsitatean.[4] Garai hartan sortu Udako Euskal Unibertsitatea sortu zuten euskara unibertsitateko gaietan ere erabilia ahal izateko. Etxebarria fisika saileko sortzailea izan zen baita sailburua urte luzeetan ere. 1976an irakasle eta ikasleen artean Leioako Zientzia Fakultatean mintegi bat, denen artean zientziako gaiak euskaraz lantzeko.[5] [6][7]

Itzultzaile, zuzentzailea eta euskaltzain urgazlea

"Erlatibitatearen teoria, Einsteinek berak azaldua" liburua itzuli zuen Etxebarriak.

1992tik 2006ra arte parentesi bat izan zuen bere irakasle-jarduerak. Garai horretan lan zabala egin zuen liburugintzan, aurreko urteetan lortuta zuen trebetasuna areagotu egin zen. Guztira gutxienez 10 liburu itzuli ditu unibertsitate mailako zientzia eta teknologiari buruz. Eta lehen eta bigarren hezkuntzako liburugintzan 40 baino gehiago dira Etxebarria testuen prestatzaile, itzultzaile eta egokitzaile gisa izan dutenak. Horien artean aipagarriena 2008an itzuli zuen Erlatibitatearen teoria, Einsteinek berak azaldua izenburuko liburua da.[8]

Patxi Angulo Martin-ek itzuli zuen Elementuak liburua zuzendu zuen Etxebarriak, Euklides-ena.
Joserra Aihartza zoologoa 2010ean, Ornodunak liburua aurkeztu zen egunean. UEUko burua zen Lore Erriondorekin eta Joserra Etxebarria testu-orraztailearekin.

Bestalde 50 baino gehiago dira zuzentzaile gisa orraztu dituen liburuak eta tesiak. Horien artean aipagarriak dira Joserra Aihartza zoologoaren Oronodunak liburua eta matematikan klasikoetan klasikoenetako bat den Euklides-en Elementuak liburua da, Patxi Angulo Martin-ek itzuli eta 2005ean Elhuyarrek argitaratu zuena.[9]

Euskaltzain urgazle izendatu zuten 2006ko maiatzaren 26an. Euskaltzaindiako Gramatika Batzordean parte hartu izan du, baita Euskera agerkariaren batzordean ere.[10]

Testugintza teknikoko irakaslea unibertsitatean

Testugintza teknikoan, hiztegigintzan eta dibulgazio zientifikoan pertsona zaildua izanda, unibertsitaterako irakasle kontratatuaren irudia onartu zenean berriro bihurtu zen EHUko irakaslea 2006an, orduan Bilboko Ingeniaritza Eskolan eta Euskara teknikoa ikasgaia irakasteko. Azken garai honetan terminologia eta fraseologia berezituaren arloetan ari da Ikerketa-lanean.[11][1]

Pentsamendua

Euskal Unibertsitatearen sustatzaile

Udako Euskal Unibertsitateko sorreran paper garrantzitsua jokatu zuen Fisika Saileko burua izanik. EHUko Zientzia Fakultateko euskal adarreko sustatzaile nagusietako bat izan zen, bertan 1980-81 ikasturtean jarri zuten martxan Zientzia Fakultateko lehen ikasgai ofizial bat euskaraz zientziako testuak zelan idatzi behar ziren irakasteko ('Euskara Zientifikoa'). [5][6][7]

Testuinguru horretan ez zen harritzekoa izan 1976ko abuztuan Espainiako presidente Adolfo Suárezek Paris-Match-eko kazetariari esan omen zionean esaldi xelebre hura “Aurkitu lehenik fisika nuklearra euskaraz edo katalanez irakasteko gai den irakasleren bat” iraintzat jotzea euskal kulturako jendeak, eta erantzun ugari jasotzea; hala ere, ez Katalunian beste. Erantzunen artean ezagunena Jose Ramon Etxebarriarena izan zen, berak fisika euskaraz irakasten zuela.[5]

« Adolfo Suarezek, sasoi hartan Espainiako presidentea zenak, berari egindako galdera bati erantzutean (euskararen erabilerari buruzkoa nonbait) esan zuen, gutxi gora behera, ezinezkoa zela Fisika Nuklearra euskaraz lantzea. Nonbaiten erantzun nion bi gauza baino ez zirela behar horretarako: euskara jakitea eta Fisika Nuklearra jakitea. »

—Joserra Etxebarria

CAF-Elhuyar Merezimendu Saria jaso zuen 2011 urtean euskarazko zientzia eta teknologiaren kulturan egindako lanarengatik.

Testu teknikoak era ulergarrian idazteko joera berriak

Euskara batuaren oinarriak 1966an sortu eta gero, euskara batu horrekin unibertsitate mailako hizkuntza ulergarri, zehatz eta komunikatibo bat sortu behar izan zenean, Jose Ramon Etxebarria erronka hori gainditzeko sortu ziren aitzindari arrakastatsuetako bat izan zen (Andoni Sagarna,Mikel Zalbide, Luis Bandres, Joseba Intxausti, Klaudio Harluxet, Jose Antonio Aduriz, Martxel Aizpurua, Lore Azkarate, Andres Urrutia...).[12] Euskaraz idazten trebakuntza lortzeko hainbat ikastaro eman zituenez, hainbat egileri testuak orrazten eta hobetzen lagundu zienez, unibertsitate mailako euskararen normalizazioko 'maisuen maisu' izan zela esan daiteke.

Belaunaldi horrek itzulpenak egiteko modu berriak ekarri zituen. Itzulpen literala ez zen sustatzen. helburu nagusia testu ulergarriak lortzea zen, testuaren egitura apur bat aldatu behar bazen ere.

Mugimendu antinuklearra

Energia nuklearraz bazuen ezagutza, 1971n ingeniaritza titulua lortzeko egin zuen bukaerako proiektuan aztertu zuen eta. Baina energia nuklearraren erabileraz fidatzen ez zenez, Mugimendu antinuklearrarekin hainbat hitzaldi eman zituen 1970eko hamarkadan haren arriskuak azaltzeko. Bere ustez, gizartean baliatzeko energia sortzeko zentral nuklearrak eraikitzean, bazirudien konponduta geratuko zela hornikuntza elektrikoaren arazoa. Baina hasierako handiusteko propaganda laster isildu zen, arazo hura konpondu ez eta berriak agertu zirelako, hala nola energia horren mugatasuna, hondakin erradioaktibo arriskugarrien agerpena, zentralen inguruko jendearen aurkakotasuna... eta zoritxarreko istripuak.[13]

Unibertsitateko irakaslego propioaren aldeko ekintzaile

1980eko hamarkadan unibertsitate asko sortu ziren eta irakaslegoaren kontratazioa baldintza txarretan egiten zenez, hainbat protesta, eztabaida eta greba izan ziren lan-kontratua eta irakaslego propioaren alde. !990an herrialdeko epaitegiek arrazoia eman zien 100 irakasle batzen zuen mugimenduari, baina geroxeago Madrileko epaitegiak bertan behera utzi zuen erabaki hori eta irakasle gehienek lanera itzuli behar izan ziren lan-kontratuari uko eginez kontratu administratibo bat onartuta. Etxebarriak eta beste sei irakaslek ez zuten horrelako kontraturik onartu eta 1992-2007 bitartean EHUtik kanpo izan ziren. Hamabost urteko borroka egin ondoren lortu egin zen gaur egun indarrean dagoen kontratu-mota hori. Bizitako esperientzia liburu batean jaso izan zen geroago.[14][15] 2006tik euskara teknikoa irakasten du lan-kontratu batekin EHUko Bilboko Ingeniaritza Eskolan.

Idazlanak

Sakontzeko, irakurri: «Jose Ramon Etxebarriaren lanen zerrenda»

Anaitasuna aldizkarian 249 artikulu idatzi zituen 1971-1982 urteetan.[16] Eta beste asko Argia aldizkarian, edo Egin, Euskaldunon Egunkaria, Gara eta Berria egunkarietan. Itzulpenak, zuzentze-lanak eta testuliburuak kontuan hartu gabe ere, gutxienez 18 liburu idatzi ditu, 22 liburu-kapitulu, 32 artikulu zientifiko (Fisikaz eta hizkuntzalaritza aplikatuaz) eta 17 euskal gaiei buruz. Bestalde, Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-baseak, guztira berak sorturiko 170 lan baino gehiago erakusten ditu.[17] Bere liburu aipagarrienak hauek dira:

  • Euskalduntzen metodoa. (Cinsa, 1972 eta 1973) Euskalduntzen taldearekin.
  • Alfabetatzen metodoa. (Cinsa, 1975) Euskalduntzen Taldearekin
  • "Fisika generala: mekanika" (UEU, 1978). I. Lasa, P. Ugald- rekin. Fisikari buruz euskara batuaz sortu zen lehen liburua.
  • Erlatibitatearen teoria espeziala (UEU, 1978) L. Emaldi, B. Jauregizar, eta B. Zurimendi.
  • "Mekanika analitikoa" (UEU, 1988). J. M. Agirregabiria-rekin.
  • Fisika Orokorra. Ariketak (UEU, 1989)
  • "Fisikaren historia laburra" (UEU, 1990). J.A. Billalabeitia eta beste batzuekin. 1979-80 ikasturtean Leioako Zientzia Fakultatean eginiko mintegi batean du abiapuntua. Zientziaren funtzio sozialari buru kexka berezia zegoen Ikasle batzuen artean. Fisika-ikasketak egitean aurkitzen zuten hutsune bat betetzeko helburuarekin egin zuten, izan ere, ikasketa-plangintza ofizialean zehar ez baitzegoen irakasgai bakar bat ere, Fisikaren sorreraren eta fisikarien lan-nekeen berri ematen zuenik. [18]
  • Albert Einstein. Kosmoa pentsagai. (Gaiak, 1990).
  • "Fisika orokorra" (UEU, 1992) J. M. Agirregabiria eta beste batzuekin. Liburua kalitate aldetik mugarri bat izan zen Unibertsitate mailako euskarazko testugintzan (1992).
  • Mekanika eta uhinak. (UEU, 1992) F. Plazaolarekin (599 or.)
  • "Fisika orokorra (2. argitalpena, zuzendua eta berregokitua)" (UEU, 1993)
  • Teoria Fisikoen oinarriak (UEU, 1994)
  • Historia de una pancarta. La lucha por el profesorado propio en la UPV (1988-1999) (Arabera, 1999) A. Azkargorta, J.R. Etxebarria, J.L. Herrero, N. Xamardo, J.M. Zalakain
  • "Zientzia eta teknikarako euskara: zenbait hizkuntza-baliabide" (UEU, 2002)
  • "Zientzia eta teknikarako euskara: zenbait hizkuntza-baliabide (II. argitalpena)" (UEU, 2008)
  • Zientzia eta teknikako euskara arautzeko gomendioak [EIMAren estilo-liburuaren seigarren atala]. (Eusko Jaurlaritza, 2011)
  • "Komunikazioa euskaraz ingeniaritzan" (UEU, 2014)

Sariak eta errekonozimenduak

Erreferentziak

  1. a b Jose Ramon, Etxebarria Bilbao. «Ekuazio jaraunskorrak: I. Erradiazio elektromagnetikoa; II. Osin-muga fraktalak.» (pdf) Tesiker, euskarazko tesiak. Eusko Jaurlaritza. (Noiz kontsultatua: 1986).
  2. (Gaztelaniaz) Etxebarria Bilbao, Jose Ramon. «ECUACIONES HEREDITARIAS: I-RADIACION ELECTROMAGNETICA II- FRONTERAS FRACTALES ENTRE CUENCAS DE ATRACCION» (pdf) Tesis doctorales: TESEO. MECyD (Noiz kontsultatua: 1986).
  3. Santutxuko gau eskolak 50 urte. (11:20 -18:40 debora-tartean). Bilbo Hiria irratia (Noiz kontsultatua: 2017-12-02).
  4. Donibaneko II. udako euskal unibertsitateaz Jose Ramon Etxebarria. Elhuyar aldizkaria, 2. zbkia, 3-5 orr., 1975
  5. a b c Aizpuru Murua, Mikel. (). Udako Euskal Unibertsitatea euskal kulturgintzan: Hasierako urteak 1973-1984. (Noiz kontsultatua: 2017-12-18).
  6. a b Iturbe, Jacinto. (). «LIBURU-IRUZKINA: AIZPURU MURUA, Mikel: Udako Euskal Unibertsitatea euskal kulturgintzan. Hasierako urteak 1973-1984. UEU, Bilbo, 2003» EKAIA Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Teknologia Aldizkaria 0 (18) ISSN 0214-9001. (Noiz kontsultatua: 2017-12-18).
  7. a b Gartzia Isasti, Pruden. (). «Udako Euskal Unibertsitatea euskal kulturgintzan: hasierako urteak, 1973-1984» Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria (Uztaro 54) ISSN 1130-5738. (Noiz kontsultatua: 2017-12-18).
  8. 1879-1955., Einstein, Albert,. (2008). Erlatibitatearen teoria, Einsteinek berak azaldua. (1. argit. argitaraldia) Klasikoak ISBN 9788496455245..
  9. Euclid.. (2005). Eukleidou stoicheia = Euklides elementuak. Elhuyar Fundazioa ISBN 9788495338525..
  10. Etxebarria, Jose Ramon. (2006). Euskaltzain urgazleak. Euskaltzaindiak (Noiz kontsultatua: 2017-12-18).
  11. a b Jose Ramon Etxebarriaren hitzaldi orokorra: “Katedralaren eraikuntza“ (IkerGazte 2017-05-09). upnatv eta UEU (Noiz kontsultatua: 2017-12-05).
  12. UZEI Terminologia eta Lexikografia Zentroa. (2017-11-27). #LarretikNoranahi dokumentala. (Noiz kontsultatua: 2017-12-11).
  13. Berria.eus. «Fida ote gaitezke?» Berria (Noiz kontsultatua: 2017-12-18).
  14. Historia de una pancarta : la lucha por el profesorado propio (UPV 1988-1990). (1. ed. argitaraldia) Arabera 1999 ISBN 9788492389957..
  15. «Argazki bilduma. Lan-kontratua EHUn. Hemerotekako artikuluak eta albisteak» Flickr (Noiz kontsultatua: 2017-12-19).
  16. Anaitasuna aldizkarian idatzi zituen artikuluak Euskaltzaindiaren webgunean.
  17. Jose Ramon Etxebarriaren produkzioa Inguma datu-basearen arabera (>170 produktu).
  18. Jose Ramon Etxebarria Ingumak laborategian bloga
  19. Jose Ramon Etxebarria, Caf-Elhuyar merezimendu saria bideoa. EITBko Teknopolis saioa (2011/03/28)
  20. Etxebarria, Jose Ramon. (2017). Katedralaren eraikuntza (Ikergazte 2017, Bideoa). Udako Euskal Unibertsitatea eta Nafarroako Unibertsitate Publikoa (Noiz kontsultatua: 2017-12-04).