Jarraian aurki ditzakezue 2017an zientzian egin ziren aurrerapen eta egitasmo nagusiak. Nazio Batuek2017. urtea, garapenerako turismo jasangarriaren nazioarteko urte gisa izendatu zuten.
Lurraren tamaina antzekoa duten zazpi exoplaneta aurkitu ziren TRAPPIST-1izar nano ultra-hotzaren inguruan orbitatzen, planeta guztiak ere gune bizigarrian kokaturik egon daitezke.
NASArenCassini misioakPan, Saturnoren satelite txiki baten irudiak aditzera eman zituen, irudi hauen bidez satelite honek "plater hegalari" baten itxura arraroa duela jakin dugu.
Hardvard unibertsitateko ikerlariek bihotzera egokitzen zen "robot biguin" bat sortu zuten, bihotza taupadaka mantentzen laguntzeko. Gailu berri honek hainbat bide ireki dizkie bihotzeko arazoak dituzten gaixo guztiei, beraien tratamenduetan laguntzeko gai baita.
Lurrean inoiz aurkitu diren bizitza formarik zaharrenen arrastoak aurkitu ziren iturri hidrotermaletan. Iturri hidrotermal hauek QuebecekoNuvvuagittuq gerrikoan (Kanada) aurkitu ziren. Seguruenik duela 4.280 milioi urte inguru bizi izan zen, kontuan hartu ozeanoak duela 4400 milioi urte inguru sortu zirela eta Lur planeta, duela 4540 milioi urte inguru.
Zientzialariek dinosauroen zuhaitz genealogikoa sailkatzeko modu berri bat aditzera eman zuten, aurkitu ziren proba berri batzuetan oinarrituta dago modu berri hau. Sailkapen berri honen arabera, lehenengo dinosauroak, duela 200 milioi urte inguru sortu zirenak, bi zango eta atzapar handiak zituzten animali txiki orojaleak ziren. Hauen ondorengoek, (hegazti-dinosauroak ez zirenek) duela 66 milioi urte arte iraun zuten.
AustraliakoKoral Hesi Handiak bigarren aldiz bertako koralen txuritze prozesu bat jasaten ari dela iragarri zuten zientzialariek, lurralde honen bi herenei eragin zien aipatutako prozesuak.
Zientzialariek lehen gizakiak Ipar-Amerikar kontinentera, gutxienez, duela 130 000 urte inguru iritsi zirela adierazi zuten arrasto batzuk aurkitu zituzten Cerutti Mastodon gunean. Esan beharra dago, arrasto hauek aurkitu baino lehen, soilik, duela 15 000 urte inguru iritsi zirela pentsatzen zela.
Larsen C plataformaHainbat ikerketaren arabera Larsen C izotz plataformaren zati handi bat Antartikatik banantzekotan dago. 10 izotzmendi handi eratuko direla uste da, seguruenik orain arte erregistratu diren handienak izango dira. Haustura honek plataforma ahuldu egingo du, etorkizunean deusezten bada, mundu mailan, itsasoaren maila 10cm igoko litzake.
NASAren azterketa independenteek eta Ozeano eta Atmosferaren Administrazio Nazionalak (ingelesez, National Oceanic and Atmospheric Administration, NOAA) 2016, erregistroak daudenetik izan den urterik beroena zela frogatu zuten, 20. mende erdialdeko bataz besteko tenperatura baino 0,99 °C gehiagorekin. Gogoan izan behar dugu aurreko urteetan, 2014 eta 2015 urteetan ere marka hau bete zela.
Zientzialariek Antartika azkeneko 50 urteetan berdatze azkar bat jasaten ari dela adierazten duen ikerketa bat argitaratu zuten. Garai batean, Antartikako goroldioa urteko 1 mm handitzen zen, baina gaur egun 3 mm handitzen da urtero.
Australiar-txinatar ikertzaile-talde batek munduko hologramarik meheena sortu zuen, laser bidezko idazketa sinple eta azkar baten bidez sortu zuten, baina hainbat produktu elektronikoetan erabiltzeko gaitasuna zuena.
Txinan ospatu zen Go-aren etorkizuna gailurrean, adimen artifizialaz dabilen GooglerenDeepMind AlphaGo programak, Ke Jie, joko honetako munduko jokalaririk onena, garaitu zuen egin ziren hiru partidetatik batean.