Edukira joan

Mariano Ferrer

Wikipedia, Entziklopedia askea
TheklanBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 22:24, 3 urtarrila 2024
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Mariano Ferrer

2019an (Arg.: Argia, Dani Blanco) Irudi gehiago
Egin-eko zuzendaria

1977 - 1978
Bizitza
JaiotzaDonostia1939ko irailaren 11
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza2019ko uztailaren 14a (79 urte)
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Loiolako Unibertsitatean, Chicago
Madrilgo Kazetaritzako Eskola Ofiziala
Syracuseko unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakkazetaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Herri Irratia
Noticias Taldea
Donostiako Zinemaldia
El Mundo
Egin
Euskal Irrati Telebista
Deustuko Unibertsitatea
Lan nabarmenak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijio-ordenaJesusen Konpainia

Mariano Ferrer Ruiz (Donostia, Gipuzkoa, 1939ko irailaren 112019ko uztailaren 14a[1]) euskal kazetaria izan zen. 1971tik 2004ra bitartean Radio Popular de San Sebastián egun Herri Irratian goizeko informazio-saioa egin zuen. Egin egunkariko zuzendaria ere izan zen 1970eko hamarkadan. Beste hainbat hedabidetan ere egin zituen kolaborazioak.[2]

Biografia eta kazetari-jarduerak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikasteko gaitasun eta zaletasun itzelak izanik unibertsitateko gizarte-zientzien arloko lau karrera eta master bat egin zituen bizitzan zehar, azkena 45 urterekin bukatu zuela.

Apaizgaitegian ikasita, Jesusen Konpainian sartu zen, geroago 1978an utzi zuen arte.[3] Filosofia eta Letrak Madrilgo Unibertsitatean eta Kazetaritza ikasketak, hasieran Iruñean eta gero Madrilgo Kazetaritzako Eskola Ofizialean, 1965ean biak batera bukatu zituen 25 urterekin. Teologia ikasketak egiteko AEBetako Chicagon dagoen Loiolako Unibertsitatera joan zen gero, 1969an bukatu zituen. Ondoren, New Yorkeko Siracusa Unibertsitatera joan zen, Masterra Informazio Zientzietan egitera. Espainiako diktadura zaharkitua eta nahitaezko erlijioaren aldean, AEBetan iritzi politikoak adierazteko zegoen askatasunak sakon hunkitu zuen Mariano Ferrer. 1985an, bestetik, Euskal Herriko Unibertsitatean Zuzenbidea bukatu zuen 45 urterekin.[4]

Herri Irratiko zuzendariorde eta kazetaria (1971-1977)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Donostiara itzuli zen eta, Jesusen Lagundiari lotuta dagoen Radio Popular de San Sebastián irratian, 1971tik 1977ra zuzendariorde bezala lan egin zuen. Irrati honekiko harremanak 2004 arte iraun zuen, erretreta hartu zuen arte hain zuzen ere. 1970eko hamarkadan, frankismoaren instituzioek hedabideen gainean zeukaten kontrolak berriak zabaltzea galarazten zuen. Berriak eman ahal izaten zituen irrati-etxe bakarra RNE, Espainiako Estatuaren irratia alegia, zen. Horren aurrean, Mariano Ferrerrek egunkariek ekarritako berriak irakurtzen eta iruzkintzen zituen, eskuarki oso kritikoki. Askotan, irakurketa horiek ere debekatu zizkioten arren, Euskal Herrian adierazpen-askatasuneko erreferente bihurtu zen Ferrer.[5]

Egin egunkariko sortzailetako bat eta lehen zuzendari (1977-1978)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egin sortzaileetako bat eta lehenengo zuzendaria izan zen Mariano Ferrer. Herri sustapenei esker jaioa, Eginen lehendabiziko alea 1977ko irailean kaleratu zen. Ikuspuntu ezkertiarra eta abertzalea izan nahi zuen, garaiko komunikabideek izaten ez zuena. Nolanahi ere, gutxira, 1978an, Ferrerrek egunkaria utzi zuen, Eginen iritzi editoriala eta Herri Batasunaren ikuspuntua gero eta gehiagotan bat etortzen zirelakoan. Izan ere, enpresako akziodunak aldatzen joan ziren.[6][7][8]

El kiosko de la Rosi goizeko informatiboa hemeroteka kritikoarekin (1978-2004)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"El kiosko de la Rosi" (Rosi baitzen auzoko egunkari saltokia) izeneko irratsaioak egunero astelehenetik ostiralera 30 urte iraun zuen, Ferrerrek erretreta hartu arte, Gipuzkoan batik bat audientzia maila onak lortuta.[9][10][11] Programa hori baino lehen diseinu beretsua zuen "Radio Reloj" izeneko programa ere egin zuen lau urtez.

Ahots kritikoa izan zen poterearekin eta horren kontra borroka armatuaz aritzen zirenekin ere. ETAren jarduna maiz kritikatu zuen, baina ez zen lerratzen gobernuetatik, alderdi nagusietatik eta hedabide handietatik zetozen mezu eta analisiekin.[7]

Manifestazioen garrantzia neurtzeko hedabideetan erabiltzen ziren partaide-kopuruak oso subjektiboak eta sinestezinak izaten zirenez, estimazioak egiteko metodo sinple baina konparazioak egiteko oso praktiko bihurtu zuena. Hiru parametro nagusi erabiltzen zituen: manifestazioaren luzera metrotan, pertsona kopurua metro karratuko, eta manifestazioaren iraupena.[12]

Internet bidezko hainbat ikastaro eta titulaziotan eskolak grabazioen bitartez banatzen direla-eta, Martxelo Otamendik iradoki zuen irrati bidezko unibertsitate irakasle eredugarria izan zela Mariano; 30 urtetako El Kiosko de la Rosi irratsaioa kazetarientzako irrati bidezko unibertsitatea izan zela.[12]

Kolaborazioak hainbat hedabidetan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ferrerrek beste hedabide batzuetan ere parte hartu izan zuen iritzi artikuluen bidez. El Mundo egunkarian 1990eko hamarkadaren amaieran baita 2000koaren hasieran aritu zen. Julio Medemen Euskal Pilota. Larrua harriaren kontrako filmean ere elkarrizketatzen dute Mariano Ferrer. Erretreta hartu ondoren, 2004ko uztailaren 9an,[13] Euskal Herriko hainbat irrati-, prentsa- eta telebista-komunikabidetan politika-iruzkingile gisa lan egin zuen.Besteak beste, kolaborazio hauetan aritu izan zen:[2]

  • Sin PermisoETBko eztabaida-saioaren zuzendaria eta aurkezlea, 1989-1990
  • El Mundo del País Vasco” egunkariko Argitalpen Kontseiluko kidea, 1994-2000
  • “El Mundo del País Vasco” egunkariko zutabegilea, 1991-2008
  • Aldizkako kolaborazioak EiTBn eta Radio Euskadin 2005eko irailetik.
  • Noticias Taldeko” egunkarietako zutabegilea 2009ko urtarriletik 2010eko apirilera.

Ferrerek prentsan idatzi zituen hainbat artikulu esanguratsu bildu zituen Imanol Muruak Lo que dije y digo. Artículos de prensa 1991-2010. liburuan.[14] Irratiko programak grabatu gabe geratu ziren.[15]

Beste jarduera batzuk

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Zinemaldiko prentsa-aurreko batean Diego Galan, Pilar Olascoaga, Mariano Ferrer eta beste batzuk

Donostiako zinemaldiko prentsa arduraduna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Zinemaldiko prentsa-arduraduna (Arg.: Argia, Gallego)

Zinemazale amorratua izanik, Donostiako Zinemaldiko prentsa-arduradun nagusia izan zen 1982tik 1987ra.

Unibertsitateko irakasle

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Deustuko Unibertsitatean irakaslea izan zen “El lenguaje en la Comunicación” ikasgaian (euskaraz, Komunikazioaren lengoaia), 1996tik 2004ra.

Bakearen aldeko lana

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zenbait eztabaida-forotan ere, Elkarrikoan esaterako, parte hartu zuen. Elkarri erakunde bakezaleko Bake Konferentziako moderatzailea izan zen 1994koan eta 2001-2002koan.[16] Formalki ez zen kidea, baina laguntzaile aritu zen.[4]

18/98+ plataformako bozeramailea (2003-2007)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Horren harira, 18/98+ plataforman, 2003tik 2007ra Ferrerren parte hartzea nabarmentzekoa izan zen. Espainiako Auzitegi Nazionalak gidatutako 18/98+ auzi horretan, Euskal Herriko zenbait erakunde politiko eta sozial abertzaleren ekintzak ETArekin lotu nahi izan zen. Plataformak uste zuen tesi hori sinesgaitza eta onartezina zela, eta auziperatutako ekintza sozial eta politiko horiek zilegizkoak zirela.[17][18]

« Auzitegi Nazionalak emandako epaiarekin agerian geratu da, beste behin, 18/98 auzian ideiak epaitu eta zigortu dituztela, ETArekin batere zerikusirik ez duten erakunde abertzale, politiko eta sozialetako kideak epaitu eta zigortu dituztela. Agiri hau argitara ematearekin, geure ekarpena egin nahi dugu gogoeta egiteko, egungo egoeran, inoiz baino beharrezkoa den gogoeta egiteko. »

Mariano Ferrer kazetariak Bilbon, 2007ko abenduaren 20an, 18/98+ Plataformaren izenean[19][20]


Euskaldunon Egunkariaren itxieraren aurka

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskaldunon Egunkariaren itxieraren aurkako hainbat ekitalditan parte hartu zuen. Bere ustez Egunkaria-ren itxiera basatiak ordura arteko guztia gainditu zuen.[21][22][23][24]

Justizia-eskaera Altsasuko auziko gazteentzat

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2018ko apirilak 14an, Altsasuko auzian epaituko zituzten gazteentzat «justizia» eskatzeko, Nafarroako Gobernuaz gain, bestelako babesak ere jaso ziren. Sinatzaileen artean zeuden, besteak beste, Pedro Miguel Etxenike, Montxo Armendariz, Helena Taberna, Carlos Garaikoetxea, Daniel Innerarity, Juan Martinez de Irujo eta Mariano Ferrer.[25] erretiroan euskaldun

Euskararen aldekoa, erretiro-garaian euskaldundua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sarritan eman zien babesa euskarari eta euskararen aldeko kanpainei. Berak baina ezin izan zuen euskara menperatu erdararekin egiten zuen bezala eta apenas erabili zuen euskara bere irrati-programetan. Erretiratu ondoren lortu zuen euskarazko oinarrizko erabilera. Baina, Marianoren jarrera guztiz lagungarria izan zen euskararen aldeko ekinbideetan, adibidez hauetan:

  • 1977. urteko Mariano Ferrerrek Herri Irratitik "24 ordu euskaraz" saioa antolatu zuen. Euskara prestigioa hartzen hasia zen, euskararen aldeko giro bat zegoen. Are gehiago, Marianok bere saioa euskaraz egingo zuen erronka bota zuen.[26]
  • 2002ko Bai euskarari Laguntailea kanpainaren aldeko babesleetako bat izan zen.[27]
  • 2018ko Euskaraldian bi minutuko bideo bat grabatu zuen belarriprest izateko gonbitea egiteko "Cada Belarriprest activo abre cada día una puerta al euskera. Pozgarri eta pizgarri." [28][29]
Mariano Ferrer-en Ondarea

Mariano Ferrerren ondare dokumentala Lazkaoko Beneditarren Fundaziora eraman zuen familiak dokumentazioa katalogatzeko eta digitalizatzeko. Haren bizitza profesional luzean landutako hainbat dokumentu (informazioa, analisia, azterketa eta teorizazioa) bildu zituen Carmen Rizo alargunak.[30][31]

Sariak eta errekonozimenduak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
« Gaur jubilatzen da Mariano Ferrer. Gipuzkoaren kontzientzia mediatikoa. Une honetan, 8.20 ostirala, Juan Jose Ibarretxe ari da elkarrizketatzen Herri Irratian, El kiosko de la Rosi-ren azken elkarrizketan... [,,,] Aste honetako Argian, elkarrizketa nagusia ere Mariano Ferrerrekin da. Leienda bat, euskal hedabideetan, irratigintzan, eta seguru aski politikan ere bai. »

Sustatu, 2004-07-09[10]


Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Mariano Ferrer kazetaria hil da» Berria 2019-7-14.
  2. a b «IV. FOROKOOP BILTZARRA. Programa del congreso» www.forokoop.coop (Noiz kontsultatua: 2019-07-14).
  3. (Gaztelaniaz) «Muere Mariano Ferrer, referente para conocer la política vasca. Deia, Noticias de Bizkaia» Deia (Noiz kontsultatua: 2019-07-15).
  4. a b Goikoetxea, Garikoitz. «Askatasuna uhinetan» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-07-16).
  5. (Gaztelaniaz) «Fallece el periodista Mariano Ferrer» El Diario Vasco 2019-07-14 (Noiz kontsultatua: 2019-07-26).
  6. «Mariano Ferrer, 'Egin' egunkariaren sorreraz eta hasierako zailtasunez» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-07-26).
  7. a b (Gaztelaniaz) «Fallece el periodista Mariano Ferrer tras una comprometida trayectoria profesional» naiz: 2019-07-14 (Noiz kontsultatua: 2019-07-16).
  8. (Gaztelaniaz) Aizpeolea, Luis R.. (2019-07-16). «Mariano Ferrer, el director de ‘Egin’ cesado por un editorial contra ETA» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2019-07-26).
  9. «Kioskoa itxi da 30 urteren ondoren» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-07-15).
  10. a b «Gaur jubilatzen da Mariano Ferrer» sustatu.eus (Noiz kontsultatua: 2019-07-15).
  11. Iturria, Mikel. «Mariano Ferrer-en agurra» Eibar.ORG | Eibarko peoria (Noiz kontsultatua: 2019-07-15).
  12. a b Otamendi Egiguren, Martxelo. (2019-07-16). «Irrati bidezko unibertsitate irakasle eredugarria» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-07-17).
  13. http://sustatu.eus/1089353987
  14. Ferrer, Mariano,. Mariano Ferrer : Lo que dije y digo : artículos de prensa, 1991-2010. ISBN 9788498433319. PMC 834615043. (Noiz kontsultatua: 2019-07-15).
  15. Iturria, Mikel. «Hil da Mariano Ferrer» Eibar.ORG | Eibarko peoria (Noiz kontsultatua: 2019-07-15).
  16. Unzueta, Humberto. (2002ko urriaren 27 a). «Elkarri-k alderdien konpromisoa lortu nahi du bake prozesu baten inguruan1990-2003.» Berria (Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka) (Noiz kontsultatua: 2019-07-17).
  17. https://web.archive.org/web/20150204223157/http://www.forokoop.coop/er_008_10/ponentes.html
  18. «18/98: entrevista a Mariano Ferrer» Pedradas (Noiz kontsultatua: 2019-07-15).
  19. 18/98 auzia baloratzeko prentsaurrekoaren bideoa. 2007ko abenduaren 20an Mariano Ferrer kazetaria Bilbon, 18/98+ Plataformaren izenean
  20. Dokumentuak 12 - 18/98 prozesuaren eta epaiaren analisia Manu Robles Ajangiz Institutua.
  21. Egunkaria aurrera » Mariano Ferrer: “‘Egunkaria’-ren itxiera basatiak ordura arteko guztia gainditu zuen”. (Noiz kontsultatua: 2019-07-16).
  22. «'Egunkaria auzia' | Argazkiak - Berria.eus» www.berria.eus (Noiz kontsultatua: 2019-07-16).
  23. «Acto de solidaridad con Egunkaria - Nodo50. Contrainformación en la Red» info.nodo50.org (Noiz kontsultatua: 2019-07-16).
  24. «Mariano Ferrer: “Zer arraiogatik erabaki du Auzitegi Nazionalak ahozko epaiketara iristea?» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-07-16).
  25. «Altsasuko gazteen aldeko manifestazioari babesa azaldu dio hainbat pertsona ezagunek» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-07-14).
  26. Asurmendi, Mikel. (2004-07-11). «Kioskoa itxi da 30 urteren ondoren» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-07-17).
  27. Arratibel, Ainara. (2002-10-03). «Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003.» Berria (Euskaldunon Egunkaria) (Noiz kontsultatua: 2019-07-17).
  28. «Mariano Ferrer Belarriprest Donostian - TBX.eus» tbx.eus (Noiz kontsultatua: 2019-07-17).
  29. «Mariano Ferrerren heriotzean • ZUZEU» ZUZEU 2019-07-15 (Noiz kontsultatua: 2019-07-18).
  30. a b Urkizu, Urtzi. «Mariano Ferrerren ondare dokumentala Lazkaoko Beneditarren Fundaziora eraman dute» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-11-24).
  31. a b Urkizu, Urtzi. «Zehaztasunaren xerka, kuraiaz» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-11-24).
  32. Urkizu, Urtzi. «Mariano Ferrer, goizeroko independentzia» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-11-24).
  33. «El periodismo político como compromiso social y ético. Mariano Ferrer» UIK (Noiz kontsultatua: 2022-11-24).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]