Benjamín Palencia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Benjamín Palencia
Bizitza
JaiotzaBarrax1894ko uztailaren 7a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril1980ko urtarrilaren 6a (85 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
Jasotako sariak
KidetzaSan Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia
Mugimenduasurrealismoa
Artistaren sinadura.

Benjamín Palencia (Barrax, Albacete, 1894ko uztailaren 7-Madril, 1980ko urtarrilaren 16) margolari espainiarra izan zen. Alberto Sánchez eskultorearekin batera Vallecasko Eskola sortu zuen. Bera lanak estilo desberdinetan kokatu daitezke: kubismo, surrealismo, esperimentazioa, errealismo, fauvismo; bere margolan ezagunak Gaztelako paiasiaren ingurukoak dira, nolabait, 98ko Belaunaldiaren moduan.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Familia xume batean jaioa, hamaika anai-arreben artean bederatzigarrena izan zen. 1909an, 15 urte zituela, Madrilera joan zen gurasoekin batera. Han Rafael Gómez Egóñez ezagutu zuen, urte askoan bere tutore eta babesle izango zen bide-ingeniari aberats eta kultua. Espainiako hiriburuan, Elias Tormoren eskoletara joan zen. Artista gazteentzako erakusketa batean parte hartu zuen, eta Juan Ramón Jiménez bisitari ospetsuak interesa agertu zuen bere lanetaz; topaketa horrek bien arteko lankidetzarako aukera emango zuen. Aldi horretan, Francisco Bores eta Salvador Dalí Madrilgo Ikasleen Egoitzan ezagutu zituen; haiekin batera Julio Moisesek sortutako Akademia Askera joan zen. Alberto Sánchez Pérez

Alberto eskultore toledotarrarekin, Madrilgo Erretiro Jauregiko Artista Iberikoen Elkartearen Erakusketan parte hartu zuen eta, 1929 inguruan, ondoren Vallecasko Lehen Eskola deituko zena jarri zuten martxan.[2]

1925ean Parisetik igaro zen labur-labur. Han Pancho Cossiorekin estudioa partekatu zuen estudioa. Bores zirkuluko beste artista batzuekin adiskidetu zen han, hala nola Jose Maria Uzelai eta Manuel Ángeles Ortiz. Espainiara itzuli zenean, Alacanten eta Altean denboraldi bat eman zuen. 1928an, Espainiako hiriburuko Liburutegi eta Museoen Jauregian erakusketa bat antolatu zuen; Rafael Albertik eta José Bergamínek lagundu zioten. Bisitariek lehen erakusketa horretan protestak egin arren, Palentziak bi urte geroago, 1930eko udazkenean, leku berean beste erakusketa bat egingo zuen. 1932an Federico García Lorcaren La Barraca taldean kolaboratzen hasi zen, Calderón de la Barcaren La vida es sueño muntatzeko eszenografia eta figurinak eginez.

1932an bere hirugarren bakarkako erakusketa egin zuen lehen aipatutako Liburutegi eta Museoen Jauregian. Urtebete geroago, Pierre Loeben Parisko galerian egindako erakusketak Braque eta Picassorekiko miresmena piztu zuen berarengan. Dirudienez ere, Frantziako surrealismoaren pertsonaia nagusiak ezagutzeko aukera izan zuen: André Breton, Louis Aragon eta Benjamin Péret. 1933an, Joaquín Torres García uruguaitarrak bildutako Arte Eraikitzaileko Taldearekin lan egin zuen, eta urte horretan bertan Madrilgo Ateneoan antolatu zen erakusketan parte hartu zuen. Hurrengo urtean, italiar pinturari buruzko bere gogoetak José Bergamínek zuzentzen zuen Cruz y Raya aldizkarian argitaratu ziren.

Gerra Zibilean, Palentzia Madrilgo estudioan eta paisaien pinturan babestu zen, pixkanaka esperimentazioa bertan behera utziz. Gerraren ondoren, hiru urtez, San Fernando Akademiaren jarraitzaile izandako batzuk eta ikasle mordo bat bildu zituen, Álvaro Delgado Ramos, Carlos Pascual de Lara, Gregorio del Olmo, Enrique Núñez Castelo eta Francisco San José, besteak beste. Palentziak berak «El Convivio» bezala bataiatu zuen taldea, ondoren, Vallecaseko bigarren Eskola bezala ezagutuko zena, Madrilgo Eskolaren hazia.

Isiltasun eta bakardade beharrean, 1941etik aurrera, Serafínek, bere morroia, udak, bere herrian pasatzera eraman zuen, Villafranca de la Sierra herria, alegia, Avilako probintzian. Han, 1953an, bere lagun Luis Felipe Vivancok diseinatutako txalet bat eraiki zuen. Hurrengo urtean, bere osaba Rafael hil zen, eta, mezenasgoaren azken keinu batean, margolaria bere ondasunen oinordeko deklaratu zuen. Orduan, Serafinek bere gain hartu zuen babesle paper hori, 1969an hil zen arte; urte horretatik aurrera Salome Palencia izango zen margolaria zainduko zuena. 1942tik aurrera, bestetik, udazken eta neguetan Alteako bere pisuan ematen zituen. 1977an, Alteako pisua utzi zuen eta neguak Polop de la Marinako bere etxe berrian antolatu zuen.

1974an Madrilgo San Fernando Arte Ederretako Errege Akademian sartu zen eta lau urte geroago Kataluniako San Jordi Akademian. 1978ko azaroaren 10ean, Albaceteko Museoaren inaugurazioan, Sofia erreginak Arte Ederretako Merituaren Urrezko Domina eman zitzaiola jakinarazi zitzaion. Azkenik, 1979an, Arte Garaikideko Espainiako Museoari utzi zion bere obraren zati handi bat. Madrilen hil zen, 85 urte zituela. Bere testamentuaren memorian 600 olio eta 10.000 marrazki zenbatu ziren.[3]

Margolan batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Garai surrealista: Composición prehistórica (1930), Paisaje verde (1931), Formas prehistóricas (1933).
  • Paisaiarekin lotutako margoak: Bodegón y paisaje (1943), Cesta en el campo (1943).

Lan idatziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 24 reproducciones y palabras preliminares, Los nuevos artistas españoles bilduma, Madril: Plutarco, S.A., 1932.
  • Sueño del torero, Galería Clan, Madril, 1948.
  • Mi concepto y experiencia de la pintura San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademian sartzeko hitzaldia, Madril, 1974

Artikuluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira ezagunenak:[4]

  • “Giotto, raíz viva de la pintura”, Cruz y Raya, Madril, 19 zk. (7-24 orri), 1934ko urrian.
  • “La pintura ante la crítica”, Arriba, Madril, 1942ko urriaren 4.
  • “Filosofía plástica de la flor”, El Español, Madril, 1946ko maiatzaren 18.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. https://www.arteespana.com/benjaminpalencia.htm
  2. http://www.vallecastodocultura.org/cabecera/HISTORIA/Escuela/B_Palencia/B_Palencia.htm
  3. Corredor-Matheos, José.: Vida y obra de Benjamín Palencia, Espasa-Calpe, S.A. Madril, 1979.
  4. Benjamín Palencia y el Arte Nuevo. Obras 1919-1936. Erakusketaren komisaria: Paloma Esteban Leal. Bancaja, 1994. ISBN 978-84-87684-48-3

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]