Julien Gracq

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Julien Gracq
Bizitza
Izen osoa Louis Poirier
Jaiotza Angers1910eko uztailaren 27a
Herrialdea  Frantzia
Lehen hizkuntza frantsesa
Heriotza Angers2007ko abenduaren 22a (97 urte)
Hezkuntza
Heziketa Lycée Henri-IV
École normale supérieure
Parisko Ikasketa Politikoetako Institutua
Hizkuntzak frantsesa
Lanbidea
Lanbidea idazlea, antzerkigilea, poeta eta eleberrigilea
Lan nabarmenak The Opposing Shore
Jasotako sariak
Nominazioak
Izengoitia(k) Julien Gracq
IMDb nm0333506
Signature julien gracq.png

Julien Gracq (jaiotza-izena: Louis Poirier ; Saint-Florent-le-Vieil, Maine-et-Loire, 1910eko uztailaren 27a - Angers, Pays de la Loire, 2007ko abenduaren 22a) frantses olerkari, eleberrigile, saiakera-idazle eta antzerkigilea izan zen.

Historia eta geografiako irakaslea izan zen. 1938an, Au château d´Argol (Argolko gazteluan) bere lehen eleberria argitaratu zuen, André Bretónek surrealistatzat harturiko obra. Handik urte batzuetara, Goncourt Saria eman zioten, Le rivage des Syrtes (1951, Syrtes ibai-ertza) eleberriarengatik, baina ez zuen sari hura onartu. Eleberri aipagarriak ditu, orobat, Un beau ténébreux (1945, Edertasun malenkoniatsua), Un balcon en forêt (1958, Balkoia basoan), La Presqu'île (1970, Penintsula) eta Les eaux étroites (1976, Ur estuak). Gracqen idazkera originala, sinbolikoa, metafisikoa da, formalismo orotatik aldendua; oro har, ez du konpromiso ideologikorik erakusten bere garaiarekin, eta etengabe jotzen du Erdi Arora eta erromantizismora. Prosazko bere lanak oso zorrotzak dira, aberatsak, metafora ugariz hornituak. Gracqen saiakera nagusiak: Littérature à l´estomac (1950, Literatura urdailean) literatura-sariekin bilatzen den idazleen komertzialismoa kritikatzen zuen panfletoa; André Breton, Quelques aspects de l´escrivain (1948, André Breton, idazlearen zenbait ezaugarri); Lettrines (1967); Lettrines II (1974); En lisant, en écrivant (1981, Irakurtzen, idazten); Carnets du grand chemin (1992, Bide handiko koadernoak). Harenak dira, halaber, Liberté grande (1947,Askatasun handia) prosazko olerkia, La terre habitable (1951, Bizitzeko lurra) eta Le roi pêcheur (1948,Errege arrantzalea) drama poetikoa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]